Huno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 65 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q45813 orrian
Assar (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa: 23. lerroa:
[[Kategoria:Herri turkikoak]]
[[Kategoria:Herri turkikoak]]
[[Kategoria:Gudariak]]
[[Kategoria:Gudariak]]
[[Kategoria:Migrazioen Garaia]]

12:01, 1 iraila 2013ko berrikusketa

Hunoek, Atila buruan, Europa inbaditu zuten.

Hunoak Erdialdeko Asiako tribu nomada edo erdi-nomaden konfederazioa izan zen, turkieraren familiako hizkuntza mintzatzen zuen aristokraziak zuzenduta. Deskribapen zaharrenetan esaten denez, ez etxe finkorik ez erregerik ez zuten hunoek, eta nekazaritza ez zuten ezagutzen; arkua ongi menderatzen zuten, zaldi gainean oso trebeak ziren, eta ausartak eta basatiak ziren borrokan.

K.o. 370. urtean Europari eraso zion herri nomada bateko kidea. Hunoek Asiako erdialdean zuten jatorria, eta Europan erasoa hasi eta ondorengo zazpi hamarkadetan inperio handi bat eratu zuten.

IV. eta V. mendeetan, hunoen tribu batzuk Europa inbaditu zuten, batez ere Atila bere buruzagia zenean. Volga ibaiaren mugaraino iritsi ziren IV. mendean, eta lehendabizi Volga eta Don ibaietako ibarretan bizi ziren alanoak menderatu zituzten; gero ostrogodoen inperioa bereganatu zuten, 376an gaurko Errumaniako lurraldeetan bizi ziren bisigodoak mendean hartu zituzten, eta Erromatar Inperioaren muga zen Danubio ibairaino iritsi ziren.

Hunoen inperioaren hedadura Europan.

432. urterako hunoek germaniarren herri asko mendean zituzten, eta erromatarren kontra eraso egiten hasiak ziren. Urte horretan errege bakarra zuten hunoen taldeek: Rua. Rua hil zenean 434. urtean, haren ilobek, Bledak eta Atilak, hartu zuten erregetza. 441. urtean erromatarrek Marguseko bakea sinatua zuten hunoekin, eta hala erabaki zuten erromatarrek hunoei ordainketak egingo zizkietela, baina hitza bete ez zutenez gero, Atilak eraso handia egin zuen Danubioko mugatik aurrera erromatarren kontra. 445. urtean Atilaren bigarren erasoa izan zen Erromako Ekialdeko inperioaren kontra, eta Balkanetatik Greziaraino iritsi zen. 451. urtean erromatarrek eta bisigodoek Atila menderatu zuten. Atila 453. urtean hil zen, haren semeek elkarren arteko borrokak izan zituzten, eta inperioa zatitu zuten. Ekialdeko Erromako gobernuak hunoei muga itxi zien, eta pixkanaka indarra galdu zuten.

Bestalde, Txina eraso zuten nomadak ere, xiongnuak deiturikoak, hunoak zirela uste da. K. a. II. mendean hasi ziren Qin dinastiari erasotzen eta IV. mendeko Han dinastiaraino luzatu ziren erasoak. Persia eta India ere eraso zuten IV. mendetik VI. mendera "huno zuriak" izena hartuta.

Azken hunoak Kaukasoan bizi izan ziren VIII. mendean.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Huno

Erreferentziak