Bulat Okudzhava: berrikuspenen arteko aldeak
t «Arbat-BulatOkudzhava-Monument.jpg» fitxategia kendu da, INeverCry wikilariak Commonsetik ezabatu baitu. |
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bulat Okudzhava lotu du, Wikidataren arabera. |
||
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
{{DEFAULTSORT:Okudzhava, Bulat}} |
{{DEFAULTSORT:Okudzhava, Bulat}} |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
{{commonskat}} |
|||
{{ lur | data=2011/12/27}} |
{{ lur | data=2011/12/27}} |
||
01:04, 6 iraila 2013ko berrikusketa
Bulat Xalvovitx Okudzhava errusiar idazle eta kantaria izan zen (Tbilisi, Georgia, 1924 - Paris, 1997). 1961ean eman zuen bere burua ezagutzera, Lehen lerroan eleberria argitaratuz. Eleberri horretan Bigarren Mundu Gerrako sarraskiak kontatzen dira, eskolatik gerra-mugara eramaten duten nerabe baten ikuspegitik. Bigarren eleberriak (1969, Avrosimov gaixoa) Sobietar Batasuneko prosalari onentsuenetako bat zela erakutsi zuen. Aurrerago, Moskuko Literatura Aldizkariko arduradun izan zen, eta Idazleen Elkarteko idazkari hautatu zuten. Beste lan batzuk: Zhor-en argazkia (1970); Tula-ko agentea (1971); Shipov agente sekretua 1862. urtean Leon Tolstoi kondearen atzetik zihoaneko abentura miresgarriak (1973); Diletanteen bidaia (1978). Bestalde, 1960 ondoko urteetako kantari frantsesen lagun eta mireslea izan zen (George Brassens, Jacques Brel), eta bera ere abeslari handia izan zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bulat Okudzhava |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.