Eskopas: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 26 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q309579 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Scopas lotu du, Wikidataren arabera.
8. lerroa: 8. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}



05:36, 6 iraila 2013ko berrikusketa

Atikar hilobi-estela, ustez Eskopak edo haren lantegiak egina. Atenasko Arkeologia Museo Nazionala.

Eskopasgrezierazko izena: Σκόπας— (Paros, K. a. V. mendearen bukaeran) Antzinako Greziako eskultorea eta arkitektoa izan zen. K. a. IV. mendeko eskultore eta arkitekto ezagunenetako bat zen, Praxitelesekin eta Lisiporekin batera.

Sizionen egin zuen lan; Tegeon Atenea Alearen tenpluko berreraikuntza lanak egin zituen, eta tenpluaren frontoiko irudiak berak zizelkatu zituen. Halikarnasoko mausoleoa apaintzen parte hartu zuen K. a. 350. urtean, eta Efeson Artemisaren tenpluan.

Adierazpen patetikoa irudikatzen maisua zen; eredutzat pertsonaia atsekabetuak hartzen zituen, patu tragikoak daramatzan heroiak. Badira bere estatuen erromatar kopiak; Meleagrorenak eta Heraklesenak, adibidez. Sizioneko Menadeak erakusten ditu bere artearen ezaugarri nagusiak: bakantearen gorputza okertua, lilurapen dionisiako batean, aurpegia zerura itzulia, barneko estutasuna adieraziz eta arima grinaz bete baten nahigabea erakutsiz.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskopas Aldatu lotura Wikidatan