Joana I.a Napolikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 20 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q235381 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Joan I of Naples lotu du, Wikidataren arabera.
35. lerroa: 35. lerroa:
Tragedia bat idatzi zuen [[Frédéric Mistral]] idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, ''La Rèino Jano'').
Tragedia bat idatzi zuen [[Frédéric Mistral]] idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, ''La Rèino Jano'').
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/10/4}}
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/10/4}}

{{commonskat}}


[[Kategoria:Napoliko errege-erreginak]]
[[Kategoria:Napoliko errege-erreginak]]

11:15, 6 iraila 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula

Artikulu hau Napoliko erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joana I.a».

Joana I.a Napolikoa, Napoliko erregina eta Proventzako kondesa 1344-1382 urteetan (Napoli, 1326 - Muro Lucano, 1382). Bere aitona Roberto I.a Napolikoaren —Roberto Anjoukoaren— ondorengoa izan zen Napoliko erresuman.

Aitonak Andres Hungariakoarekin ezkonarazi zuen, ezkongaiek 8 urte besterik ez zutela. Adin-nagusitasunera iritsi zenean, senarra hil zuelako salaketa egin zioten, eta Proventza aldera jo behar izan zuen babes bila. Kargurik gabe utzi zuen Klemente VI.a aita santuak, eta erreginak Avignon hiria saldu zion ordainez.

1346an bigarren aldiz ezkondu zen. Senarra, Luis Tarentokoa, Joanaren aitaren lehengusua zen. Luis Tarentokoa 1362an hil zen seme-alabarik utzi gabe, eta, urte berean, Joana Jakue IV.a Mallorcakoarekin ezkondu zen. 1370. urtean Karlos Durazzokoa izendatu zuen oinordeko Napoliko erresumarako. 1375ean senarra hil zen, eta 1376an Oto Brunswickekoarekin ezkondu zen laugarrenez. Lotura horren ondoren, Klemente VII.a Avignongo aita santuaren alde jarri zen, eta oinordeko berri bat hautatu zuen Napolirako, Luis Anjoukoa, Joan II.a Frantziakoa erregearen semea. Karlos Durazzokoak ez zuen onez hartu neurri hori eta, Urbano VI.a Erromako aita santuak lagundurik, Napoliko erresumaz jabetu eta Joana erregina hilarazi zuen, lepoa bihurriturik.

Tragedia bat idatzi zuen Frédéric Mistral idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, La Rèino Jano).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana I.a Napolikoa Aldatu lotura Wikidatan