Juan Manuel de Rosas: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Juan Manuel de Rosas lotu du, Wikidataren arabera.
7. lerroa: 7. lerroa:
Buenos Airesera itzuli zenean, Balcarceren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen, eta probintziako gobernuburu bihurtu zen, berriro ere. Federalista zela esanagatik, guztiz zentralista izan zen Rosasen diktadura: adierazpen-askatasuna kendu zuen, orobat legebiltzarra, eta ezkutuko polizia eratu zuen oposizioa deuseztatzeko. Argentinaren mende jarri nahi izan zituen [[Paraguai]] eta [[Uruguai]], baina, azkenik, [[Justo José Urkiza]] buruzagi zuen argentinar, uruguaiar eta paraguaiar koalizioak Rosasen gudarostea menderatu zuen, 1852. urtean, Caseroseko guduan. Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}

12:11, 6 iraila 2013ko berrikusketa

Juan Manuel de Rosas.

Juan Manuel de Rosas (Buenos Aires, Argentina, 1793 - Southampton, Hampshire, Ingalaterra, 1877) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. Argentina XIX. mendeko bigarren laurdenean murgildurik egon zen zentralismoaren eta federalismoaren arteko joera guztien arteko liskar guztietan parte hartu zuen.

Biografia

1828. urtean Dorrego Buenos Airesko gobernutik kendu zutenean, Juan Lavalle gobernari berriaren aurka agertu zen Rosas, eta bere burua izendatu zuen gobernari (1829). Alderdi federalistaren buruzagiak batasunaren aldeko alderdiak garaitu zituen 1831n. Hiru urtez aginpidean egon ondoren, Juan Manuel Balcarceren esku utzi zuen Buenos Airesko gobernua, eta hegoalderantz jo zuen, "Basamortuko lehen konkista" izenaz ezagutzen den amerindiarren aurkako guduan borrokatzera (1833).

Buenos Airesera itzuli zenean, Balcarceren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen, eta probintziako gobernuburu bihurtu zen, berriro ere. Federalista zela esanagatik, guztiz zentralista izan zen Rosasen diktadura: adierazpen-askatasuna kendu zuen, orobat legebiltzarra, eta ezkutuko polizia eratu zuen oposizioa deuseztatzeko. Argentinaren mende jarri nahi izan zituen Paraguai eta Uruguai, baina, azkenik, Justo José Urkiza buruzagi zuen argentinar, uruguaiar eta paraguaiar koalizioak Rosasen gudarostea menderatu zuen, 1852. urtean, Caseroseko guduan. Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel de Rosas Aldatu lotura Wikidatan