Plotino: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 52 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q134189 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Plotinus lotu du, Wikidataren arabera.
5. lerroa: 5. lerroa:
Plotinoren ustez, unibertsoa errealitateen edo [[hipostasi]]en hierarkia bat da, izatearen kate handi bat, non gorengo mailan dagoen errealitatea beheragoko mailan dagoen guztiaren kausa den. Mailaketa horretan murrizketa bat gertatzen da; hala, existitzen den guztia bere kausa baino maila beheragoxean dago. Hierarkiaren gorengo mailan jainkozko hiru errealitate dira: Bata (''Hen'') edo erabateko ontasuna, Adimena (''Nous''), Bataren azpian dagoena, eta Arima (''Psykhe''), Adimenetik datorrena eta denbora eta espazioa sortzen dituena. Gero Izadia (''Physis'') dator, biziaren hastapena. Izadiaren azpian Materia dago. Gizakiak mikrokosmosak dira, beren baitan Materia, Izadia, Arima eta Adimena dutenak. Plotinoren ideiek eragin handia izan zuten [[Berpizkundea]]n eta Alemaniako idealismoan.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}

19:23, 6 iraila 2013ko berrikusketa

{{A
{Plotinoren bustoa

Plotinogrezieraz Plotinos— (Likopolis, Egipto, K. o. 205 - Campania, K. o. 270) greziar filosofoa izan zen. Alexandrian bizi izan zen, eta Amonio Sakas filosofoaren ikaslea izan zen. Gordiano enperadorea Mesopotamiara persiarren aurka borrokatzera abiatu zenean, Plotino harekin joan zen persiar eta indiar filosofia ikastera. 244an Erroman hartu zuen bizilekua, eta filosofia-eskola bat zabaldu zuen. Filosofiako saiakerak idatzi zituen, hil ondoren Porfirio haren jarraitzaileak Eneadak izeneko sei liburukitan bildu eta argitara eman zituenak. Neoplatonismoaren sortzailea izan zen.

Plotinoren ustez, unibertsoa errealitateen edo hipostasien hierarkia bat da, izatearen kate handi bat, non gorengo mailan dagoen errealitatea beheragoko mailan dagoen guztiaren kausa den. Mailaketa horretan murrizketa bat gertatzen da; hala, existitzen den guztia bere kausa baino maila beheragoxean dago. Hierarkiaren gorengo mailan jainkozko hiru errealitate dira: Bata (Hen) edo erabateko ontasuna, Adimena (Nous), Bataren azpian dagoena, eta Arima (Psykhe), Adimenetik datorrena eta denbora eta espazioa sortzen dituena. Gero Izadia (Physis) dator, biziaren hastapena. Izadiaren azpian Materia dago. Gizakiak mikrokosmosak dira, beren baitan Materia, Izadia, Arima eta Adimena dutenak. Plotinoren ideiek eragin handia izan zuten Berpizkundean eta Alemaniako idealismoan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plotino Aldatu lotura Wikidatan