Ralph Bellamy: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 16 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q364135 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Ralph Bellamy lotu du, Wikidataren arabera.
18. lerroa: 18. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}



20:03, 6 iraila 2013ko berrikusketa

Ralph Bellamy (Chicago, AEB, 1904 - Santa Monica, Kalifornia, AEB, 1991) estatubatuar zinema-aktorea izan zen.

Biografia

Hamasei urte zituela, Shakespeareren obrak antzezten zituen konpainia batean sartu, eta Estatu Batuetako antzokietan zehar ibili zen lanean, 1936an Hollywoodera joan zen arte.

Screen Actors Guilden sortzaileetako bat izan zen.

Lehen filmak 1931n egin zituen, eta ehun film baino gehiagotan parte hartzera iritsi zen. Aipagarrienak, komediak batez ere, hauek dira: Forbidden (1932), The Wedding Night (1935), The Awful Truth (1937), Carefree (1938), eta His Girl Friday (1940). 1955ean The Court Martial of Billy Mitchell filma egin zuen, eta Emmy saria eman zioten Fearful Decisionen egindako lanarengatik, baina orduz geroztik obra gutxiagotan parte hartzen hasi zen.

Hala ere, Richard Brooksen The professionals (1966), Roman Polanskiren Rosemary´s Baby (1968), John Landisen Trading Places (1983), eta Pretty Woman (1989) filmetan agertu zen.

1988an bere lan guztiengatik ohorezko Oscar saria jaso zuen.

Autobiografia ere idatzi zuen 1979an,When the Smoke Hit the Fan izenburupean.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Bellamy Aldatu lotura Wikidatan