Arraildura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 19 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q862193 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Crevasse lotu du, Wikidataren arabera.
7. lerroa: 7. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{erreferentzia zerrenda}}
{{erreferentzia zerrenda}}



08:05, 14 iraila 2013ko berrikusketa

Arraildura Suitzako glaziar batean.

Arraildura[1] irekidura luze eta estu bat da, materialaren banaketaren ondorioa.

Geologian, bi arraildura mota arrunt bereiz daitezke: kontrakziozko arraildurak eta ziri formako arraildurak.

  • Kontrakziozko arraildurak, arteka erlatiboki zabalak dira euren luzerarekiko, harkaitz bat edo lurzorua uzkurtzen denean irekitzen direnak. Euren eraketa, lurzoru buztintsuen fenomeno ezaugarritsu bat da, lehortzen direnean, atzerapenezko arraildura horien sare poligonal bat eratzen dutenak. Lurzoruko zenbait geruzek, behin ireki ondoren, hondarrez bete ziren arrailduren arrastoak kontserbatzen dituzte, honek, ondorengo hezetasunak berriz ixtea eragotzi zuena.
  • Ziri formako arraildurak, berriz, bertikalak dira, nagusiki, Lurraren toki hotzetan eratzen direnak, lurzoruaren izozte lasterraren ondorioz. Dezimetro gutxi batzuetako zabalera dute (oso kasu arraroetan metroak), zenbait metroko luzera eta 10 metro inguruko sakonera. Barrunbe hauek, izotzak eta urtzaldiak eragindako higakinekin betetzen dira. Glaziarretan, ohikoa da, izotza bere plastikotasuna gainditzen duten trakzio indarren mende dagoenean eratzea.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arraildura Aldatu lotura Wikidatan
  1. Arraildura agertzen da Aloña Mendi Espeleologia Taldearen “CASTELLANO / EUSKARA” Hiztegian. Elhuyar eta Euskalterm hiztegietan beste termino batzuk erabiltzen dira, baina ez dute geologiako berezitasunik.