Arezzo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
38. lerroa: 38. lerroa:
[[Erromatar Inperioa]] desagertu eta gero, krisialdi handia izan zuen. [[Lonbardiar]]ren eta [[Frankoak|frankoen]] okupazioak eragin handia izan zuen hiriaren osaketa etnikoan eta hizkuntzan. [[1000]]. urtetik aurrera, ordea, berriz ere garrantzia hartu zuen, zentro kultural eta [[apezpiku]]tegi gisa. [[Guelfoak eta Gibelinoak|Gibelinoa]] zenez gero, [[XIII. mende]]aren bigarren erdian [[Florentzia]] eta Toskanako beste hiri [[Guelfoak eta Gibelinoak|guelfoen]] aurka borrokatu zen. [[1289]]ko Campaldinoko guduaren ostean, Florentzia eta [[Siena]] Arezzoko lurraldearen zati handienaz jabetu ziren. [[XIV. mende]]aren lehenbiziko hamarkadetan, Guido Tarlatiren agintepean, hiriak beste loraldi bat izan zuen, baina [[1384]]tik aurrera Florentziaren menpean egon zen. [[1569]]tik [[1859]]ra [[Toskanako Dukerri Handia]]ren parte izan zen eta [[1861]]ean [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]] sortu berrian sartu zen<ref name=porce>Stefano PORCELLOTTI: [http://www.arezzocitta.com/arezzo/turismo/pagine/storia/indicestoria.htm La Storia di Arezzo]</ref>.

[[Bigarren Mundu Gerra]]k hondamen handia eragin zuen Arezzon. 855 biztanle hil ziren, bonbardaketek eraikinen %50 suntsitu zuten eta 10.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu ziren<ref name=porce></ref>.
[[Bigarren Mundu Gerra]]k hondamen handia eragin zuen Arezzon. 855 biztanle hil ziren, bonbardaketek eraikinen %50 suntsitu zuten eta 10.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu ziren<ref name=porce/>.

== Auzoak ==
== Auzoak ==

00:53, 16 iraila 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Italiako udalerri infotaula Arezzo Italia erdialdeko Toskana eskualdeko hiria da, izen bereko probintziaren hiriburua. Erromatik 215 kilometrora eta Florentziatik 75 kilometrora dago. 2011n 100.645 biztanle zituen[1].

Hiria Arno ibaiaren hurbileko muino batean dago.

Historia

K. a. IX. menderako etruriar kokalekua zen, eta geroago erromatar kolonia arrakastatsua bilakatu zen (Arretium). Erromatarren garaian gotorlekua eta metala zein zeramika ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta soldadu talde iraunkorra zeukan.

Erromatar Inperioa desagertu eta gero, krisialdi handia izan zuen. Lonbardiarren eta frankoen okupazioak eragin handia izan zuen hiriaren osaketa etnikoan eta hizkuntzan. 1000. urtetik aurrera, ordea, berriz ere garrantzia hartu zuen, zentro kultural eta apezpikutegi gisa. Gibelinoa zenez gero, XIII. mendearen bigarren erdian Florentzia eta Toskanako beste hiri guelfoen aurka borrokatu zen. 1289ko Campaldinoko guduaren ostean, Florentzia eta Siena Arezzoko lurraldearen zati handienaz jabetu ziren. XIV. mendearen lehenbiziko hamarkadetan, Guido Tarlatiren agintepean, hiriak beste loraldi bat izan zuen, baina 1384tik aurrera Florentziaren menpean egon zen. 1569tik 1859ra Toskanako Dukerri Handiaren parte izan zen eta 1861ean Italiako Erresuma sortu berrian sartu zen[2].

Bigarren Mundu Gerrak hondamen handia eragin zuen Arezzon. 855 biztanle hil ziren, bonbardaketek eraikinen %50 suntsitu zuten eta 10.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu ziren[2].

Auzoak

Hauek dira Arezzoko auzoak: Agazzi, Antria, Bagnoro, Battifolle, Ceciliano, Chiani, Chiassa Superiore, Cincelli, Frassineto, Gaville, Giovi, Gragnone, Il Matto, Indicatore, La Pace, Le Poggiola, Meliciano, Molinelli, Molin Nuovo, Monte Sopra Rondine, Montione, Mugliano, Olmo, Ottavo, Palazzo del Pero, Patrignone, Pomaio, Ponte a Chiani, Ponte alla Chiassa, Pieve a Quarto, Ponte Buriano, Poti, Pratantico, Puglia, Policiano, Quarata, Rigutino, Ripa di Olmo, Rondine, Ruscello, San Firenze, San Giuliano, San Leo, San Polo, Santa Firmina, Santa Maria alla Rassinata, Sant'Andrea a Pigli, San Zeno, Sargiano, Staggiano, Stoppe d'Arca, Tregozzano, Venere, Vitiano.

Klima

    Datu klimatikoak (Arezzo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 22.0 24.4 27.0 30.4 35.2 40.3 39.2 34.4 30.0 22.6 18.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 10.7 14.0 16.8 22.3 26.1 30.0 30.2 25.4 19.4 13.1 9.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.5 5.6 8.1 10.7 15.4 18.9 22.0 22.1 18.2 13.5 8.2 5.2 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 0.5 2.2 4.7 8.5 11.6 13.9 14.1 11.1 7.6 3.3 1.0 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.2 -20.0 -8.7 -4.0 -0.5 3.6 4.8 5.8 0.5 -3.2 -8.0 -15.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.6 51.3 58.7 75.5 72.8 56.9 41.2 44.7 81.1 95.5 106.6 70.6 801.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.9 6.8 6.9 9.4 9.0 6.9 3.8 4.8 6.6 8.3 9.0 7.6 86
Iturria: Servizio Meteorologico [3]

Interes handiko lekuak

Santa Maria della Pieve eliza

Arezzoko leku interesgarrienetako batzuk Santa Maria della Pieve eliza erromanikoa, San Donato katedral gotikoa, San Frantzisko Basilika (barnean Piero della Francescaren Gurutzearen Kondaira margolana duena), Vasarik eraberritutako Plaza nagusia (Piazza Grande) eta Erdi Aroko beste monumentu batzuk dira.

Herritar ospetsuak

  • Guido Arezzokoa (990 - 1033) beneditar fraidea eta musikagilea; notak izendatu zituen.
  • Francesco Petrarca (Arezzo 1304 - Arquà Petrarca 1374) poeta eta humanista.
  • Giorgio Vasari (Arezzo, 1511 - Florentzia, 1574) margolaria, arkitektoa eta idazlea.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arezzo