Blog: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 99 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q30849 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Blogs lotu du, Wikidataren arabera.
33. lerroa: 33. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}

* {{eu}} [http://www.blogari.net Blogari.net - Euskarazko blogak sortzeko tresna]
* {{eu}} [http://www.blogari.net Blogari.net - Euskarazko blogak sortzeko tresna]
* {{eu}} [http://www.blogak.com Blogak.com - Euskarazko blogak sortzeko tresna]
* {{eu}} [http://www.blogak.com Blogak.com - Euskarazko blogak sortzeko tresna]

10:25, 16 iraila 2013ko berrikusketa

Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo ontziko liburu moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. "Weblog" izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz 1997ko abenduan.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- gizarte-sareak egituratzen dituzte.

Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).

Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola Wordpress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak plataforma hauetako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.

Blog baten ezaugarri nagusiak

  • Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
  • Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
  • Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badu.
  • Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.
  • Etiketatan banatuta daude: Kategorien antzera, argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

Euskarazko blogak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal blogosfera»

2001eko urriaren 29an Sustatu sortu zen, euskarazko lehenengo bloga bihurtuz.

Ordutik, euskal blogosfera handituz joan da, komunitateak apurka-apurka sareratuz. Gaur egun, 6 urte geroago ia, 5.200 blog dago euskaraz, horietatik 2.860 bat aktibo edo bizirik (2007).

Sindikatzea

Blog bat sindikatzea, blogean idatzi berri bat sartzerakoan, gure bloga sindikatuta duen pertsonak abisu bat jasotzea, alegia, geu toki batera sindikatuz gero, ez genuke gune hori egunero bisitatu beharrik izango eduki berririk duen jakiteko; mail bidez jasoko genukeen abisua. Baliteke hasiera batean lelokeria iruditzea, baina pentsatu pertsona batek 513 blog dituela gogoko; merezi al du beti 513 blog horiek bisitatzea noiz agian 13 bakarrik berritu diren? Horregatik, edukiak sindikatzea eta gure edukiak sindikatzeko aukera ematea oso interesgarria ez ezik beharrezkoa ere bada.

Sindikatzea, normalean, RSS, XML, ATOM edo FEED bidez egin ohi da. Hauek irakurtzeko programak existitzen dira, eta baita online gure Feed-Sorta izateko webguneak ere, hala nola, Bloglines.

Bestetik, PodCasting delakoa ere badago. Honen oinarria sindikazioan datza, baina ez edukien sindikazioan; audio fitxategienean baizik. Horretarako konprimaturiko audio fitxategiak erabiliko dira, ogg edota mp3. Edonork bere audio fitxategiak (irrati programak, errezetak, ipuinak...) ordenagailu bidez grabatu eta webgunetara igotzeko parada du. Ondoren, fitxategi horiek gure iPod eta antzekoetan eraman eta entzuteko aukera dugu. Podcastinari esker, sindikatutakoei edukia berritu dela ohartarazteko mezua bidaliko diogu.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blog Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura