Endozitosi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 34 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q189814 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Endocytosis lotu du, Wikidataren arabera.
9. lerroa: 9. lerroa:
== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}

* [[Fagozitosi]]a
* [[Fagozitosi]]a
* [[Pinozitosi]]a
* [[Pinozitosi]]a

14:07, 16 iraila 2013ko berrikusketa

Endozitosi mota desberdinak.

Endozitosia zelulak zelula mintzaren inbaginazio bidez molekula handiak barneratzeko prozesu zelularrari esaten zaio. Zelula mintza inbaginatzean, barnean partikuladun besikula bat sortuko da eta ondoren, zelula mintzetik askatuko da partikula zitoplasman aske geldituz.

Zelulak partikulak endozitatzen dituenean fagozitosi izena ematen zaio eta likidoa bada zelulara barneratzen dena, pinozitosia. Pinozitosiak ausaz inguruan duena harrapatzen duen moduan, hartzaile bidezko endozitosia oso selektiboa da.

Endozitosiaren aurkako prozesua exozitosia da. Bai endozitosia eta bai exozitosia, zelulak erregulatutako prozesuak dira zelula mintza konstante mantentzeko helburuarekin.

Zelularen ongizaterako beharrezkoak diren funtzio askotan ezinbestekoa da endozitosia. Hauen artean daude: elikagaien xurgapena, zelula atxikidura eta migrazioa, patogenoen sarrera, zelularen polartasuna, mitosia, hazkuntza, desberdintzapena eta farmakoen xurgapena besteak beste.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Endozitosi Aldatu lotura Wikidatan