Pornografia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 78 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q291 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Pornography lotu du, Wikidataren arabera.
36. lerroa: 36. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}

* [[Erotismo]]a
* [[Erotismo]]a
* [[Gune gorri]]a
* [[Gune gorri]]a

05:04, 17 iraila 2013ko berrikusketa

Filme labur pornografiko bat: emakumeak biluztean erakusten dituen jarrera eta mugimenduek garbi adierazten dute kitzikatzeko helburua.

Pornografia sexu-eduki garbia erakutsiz, pertsonak sexualki kitzikatzea helburu duen edonolako irudikapena da. Pornografia irudikatzeko zinema, argazkilaritza eta literatura erabil daitezke, besteak beste [1].

Pornografia motak

Nahiz eta pornografia parte hartzaileen, gaiaren edota jarreraren arabera sailka daitekeen, oro har irudien esplizitutasunaren arabera sailkatzen da. Esplizitutasunari jarraituz ondorengo hiru kategoria hauek ditugu:

Softcore

Sexu-harremanen irudiak ez dira esplizituki erakusten. Zinean eta telebistan, bereziki, ez da gizonezkoen eta emakumezkoen genitalen lehen planorik agertzen. Gainera, koito eta felazioa ez da xehetasunez erakusten. Aktoreek edo modeloek beren gorputzen atalen bat estaltzen dute.

Iragarkietan oso erabilia da. Zinean, adibidez, Demi Moore aktorea Striptease filmean.

Mediumcore edo ohiko pornografia

Modeloek beren gorputz osoa erakusten dute jarrera probokatzaileetan.

Playboy edo Penthouse bezalako aldizkari famatuak dira genero honen adibiderik onenak.

Hardcore

Hardcorea genero pornografikorik muturrekoena da. Bai sexu baginala, anala, orala edota beste tresnekin egindako sexu-irudiak esplizituki erakustean datza.

Pornografia mota hau sexu-joeraren arabera sailkatzen da: heterosexuala, homosexuala (gizonezkoa edo emakumezkoa) eta bisexuala. Lehendabiziko film pornografikoak heterosexualak izan ziren eta film gehienak heterosexualak izaten jarraitzen dute. Ondoren, bigarren postuan, gehien ekoizten eta saltzen diren film motak homosexualak dira.

Horietaz aparte, badaude beste hardcore-film mota batzuk. Esaterako, transexuala (sexuz aldatu diren emakumeekin edo gizonekin sexu-harremanak) eta zoofilia (animaliekin sexu-harremanak).

Pornografia Euskal Herrian

2007an Euskalsex Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoaren I. edizioa ospatu zen Bilbao Exhibition Centren, Barakaldon. 2008ko apirilean II. edizioa ospatu zen. Bertan, euskarara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztu zuten, Carlos Resa zuzendari nafarrak 2003an zuzendutako Marranas con ganas filma.

Torbe eta Rebeca Linares dira euskal aktore pornorik ezagunenak.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pornografia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) malem Seña, Jorge F.. (1992). «Acerca de la pornografía» Revista del Centro de Estudios Constitucionales (11)..