Óscar Romero: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Oscar Romero lotu du, Wikidataren arabera.
30. lerroa: 30. lerroa:
1980ko martxoaren 24an hil zuten Divina Providencia ospitaleko ( Colonia Miramonte, San Salvador) kaperan meza ematen ari zela.
1980ko martxoaren 24an hil zuten Divina Providencia ospitaleko ( Colonia Miramonte, San Salvador) kaperan meza ematen ari zela.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
* [[Askapenaren teologia]]
* [[Askapenaren teologia]]
* [[El Salvadorreko Gerra Zibila]]
* [[El Salvadorreko Gerra Zibila]]

11:25, 17 iraila 2013ko berrikusketa

Óscar A. Romero artzapezpikua

Oscar Arnulfo Romero y Galdamez (Ciudad Barrios, El Salvador, 1917ko abuztuaren 15a - San Salvador, El Salvador, 1980ko martxoaren 24a) apaiz katoliko Salvadortarra izan zen, San Salvadorreko laugarren artzapezpiku metropolitarra (1977-1980), Monseñor Romero izenez ezaguna. Giza eskubideen alde egiten zuen predikazioak ospetsu bihurtu zuen eta erahila izan zen, ministerio pastorala betetzen zuen bitartean.

Óscar Romero (pastel margolana)

Artzapezpiku izanik, iganderoko homilietan hainbat giza eskubideren urraketa salatu zituen eta bere herriko indarkeria politikoaren biktimekiko bere solidaritatea publikoki agertu zuen. Bere heriotzak nazioarteko protesta eragin zuen, El Salvadorren giza eskubideak errespetatuak izan zitezen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen. Bere homilietako batean monsinore Romerok honako hau esan zuen: "Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak".

1994 urtean bere kanonizazioaren kausa ireki zuen Arturo Rivera y Damas-ek, haren oinordekoak. Kanonizazio prozesua aurrera doa. Latinoamerikan askok “San Romero Amerikakoa” deitzen diote. Eliza katolikoaren mugetatik kanpora ere beste izendapen kristau batzuek ohoratzen dute, Komunio Anglikanoa barne. Londresko Westminsterreko Abadian XX mendeko martirien estatuak daude eta bat berari eskainia dago.

Bizitza

Haurtzaroa eta gaztaroa

Óscar Arnulfo Romero 1917ko abuztuaren 15ean jaio zen Ciudad Barrios-en, San Miguel departamenduan (El Salvador). 8 senidetako bigarrena, Santos Romero eta Guadalupe Galdámez izan ziren bere gurasoak. 1919ko maiatzaren 11n bataiatu zuten bere hirian bertan. Txikitatik oso osasun ahula izan zuen, herabetia eta isila izan zen.

Eliz-karrera

1930ean, 13 urte zituela San Migueleko seminario txikian sartu zen. Geroago, 1937an San José de la Montaña seminarioan sartuko zen, San Salvadorren. Urte horretan bertan Erromara joan zen bere teologiako ikasketekin jarraitzeko Colegio Pío Latinoamericano delakoan (gaur egun, Universitas Gregoriensis); eta apaiztu egin zuten 1942ko apirilaren 4an, 25 urte zituela. Erroman Giovanni Batista Montini izan zen bere irakasleetako bat, geroago Paulo VI.a aita santua izango zena.

1943an itzuli zen eta Anamoroseko hiriko parroko izendatu zuten; geroago San Miguel hirira bidali zuten, Katedraleko parrokoa izateko eta elizbarrutiko obispoaren idazkaria izateko.

Obispoen konferentziako idazkari izendatu zuten 1968an. 1970eko apirilaren 21ean Paulo VI.a aita santuak San Salvadorreko obispo laguntzaile izendatu zuen. 1974an Santiago de Maria elizbarrutiko obispo izendatu zuten. 1977ko otsailaren 3an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten, Luis Chavez y Gonzalezen oinordeko bezala, Paulo VI.ak izendatu ere. Artzapezpiku karguaz jabetu zen. Artzapezpiku barrutian ustekabea izan zen Monseñor Romeroren izendapena, oso obispo kontserbatzailetzat hartua baitzen.

Behin baino gehiagotan, apezpiku laguntzaile zela eta apezpiku Santiago de Marian errezeloa adierazia zuen Ebanjelioa lardaskatu egiten zela argudiatuz ideologia baten menpean jartzen zenean.

Hilketa

Romero Monsinorearen irudia XX.mendeko martirien galerian, Westminster-en

Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari:

Dei berezia egin nahiko nieke armadako gizonei. Hain zuzen ere, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, koarteletakoei... Senideok, gure herri beraren kide zarete. Zuen senide nekazariak ari zarete hiltzen. Eta gizon batek emandako hiltzeko aginduaren aurrean, Jainkoaren legeak gailendu behar du. Eta hau esaten du: "Ez hil". Inongo soldaduk ez du obeditu behar Jainkoaren legearen kontra doan agindurik.

1980ko martxoaren 24an hil zuten Divina Providencia ospitaleko ( Colonia Miramonte, San Salvador) kaperan meza ematen ari zela.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Óscar Romero Aldatu lotura Wikidatan