Aleman: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
112. lerroa: 112. lerroa:
* Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjetiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan konkordatu egiten dute.
* Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjetiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan konkordatu egiten dute.
* Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean konkordatzen dute:
* Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean konkordatzen dute:
** Ich gehe zu dem/zum Arzt: Ni medikuarengana noa.
** Ich gehe zu dem/zum Arzt: Ni medikuarengana noa. Ich (Ni) gehe (noa) zu (nora, preposizioa) dem/zum(artikulua, singularra, nora kasuan) Arzt (osagile)
** Ich mag ins Kino gehen: Nik gustoko dut zinemara joatea.
** Ich mag ins Kino gehen: Nik gustoko dut zinemara joatea.



18:28, 18 iraila 2013ko berrikusketa

Alemana
Deutsch
Alemana munduan     Hizkuntza ofiziala

     Oso mintzatua eta ulertua eta/edo hizkuntza nazionala

     Eskualde mailan mintzatua
Datu orokorrak
Lurralde eremua Alemania
 Austria
 Suitza
 Luxenburgo
 Liechtenstein
 Belgika
 Italia (Bolzano-Hego Tirol),  Frantzia (Alsazia eta Lorrena)
 Danimarka (Hegoaldeko Jutlandia)
Hiztunak185 milioi, hauetatik 105 milioik ama-hizkuntza bezala
Rankinga10
OfizialtasunaAlemania, Austria, Liechtenstein, Suitza, Luxenburgo, Belgika, Europar Batasuna. Tokiko hizkuntza ofiziala: Bolzano-Bozen (Italia), Krahule (Polonia), Vatikano Hiria (Suitzar Goardiaren hizkuntza)
EskualdeaNagusiki Erdialdeko Europa
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaRat für deutsche Rechtschreibung
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
South Germanic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, time–manner–place (en) Itzuli, hizkuntza fusionatzailea, azentua eta adjective-noun (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, geroaldia, preterite (en) Itzuli eta perfect tense (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa, agintera eta subjuntiboa
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa eta akusatiboa
AlfabetoaGerman alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1de
ISO 639-2deu ger
ISO 639-3deu
Ethnologuedeu
Glottologstan1295
Wikipediade
ASCL1301
IETFde

Alemana[1] (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa. Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta Mundu osoko 11. hizkuntza da hiztun kopuruarekiko (120 milioi hiztun). Europar Batasuneko hizkuntza mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.

Banaketa geografikoa

Alemana nagusiki Alemania (herrialde honetako biztaleriaren %95a baino gehiagoren ama hikuntza da), Austria (%89) eta Suitzako (%65) hikuntza da. Luxenburgo eta Liechtenstein herrialdeetako hikuntza ofiziala ere bada.

Alemaniar hiztunen komunitateak dituzten beste europar herrialde batzuk honako hauek dira: Italiako iparraldean Bolzano-Hego Tirolgo probintzia), Belgikako alemaniar hiztunak dituzten ekialdeko kantoiak, Frantzian Alsazia eta Lorrena departamentuak, eta azkenik Danimarkan Hegoaldeko Jutlandian hainbat mugako udalerri ere badaude.

Bestalde, alemaniar hiztunen komunitateak Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Errumania, Serbia, Errusia nahiz Kazakhstanen ere topatu litezke.

Historia

Aldaerak

Dialektoak

Alemana germaniar hizkuntzen familiako mendebaldeko adarra osatzen du, germaniar hizkuntzen familia bera indoeuropear hizkuntzen multzoaren barnean dagoelarik. Germaniar dialektoak usadioz bi talde nagusitan banatzen dira: goi-alemana eta behe-alemana.

Alemanaren dialektoen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira, honela bada, mugakideak diren dialektoak bakarrik elkar ulertu daitezke. Dialekto batzuk soilik aleman estandarraz mintzatzen diren hiztunentzat ulergaitzak dira.

Goi-alemana

Behe-alemana

Behe-alemanezko hitza Goi-alemanezko hitza Euskarazko esanahia
ik ich ni
maken machen egin
Dorp Dorf Udalerri
tussen zwischen artean
op auf gain /gainean
Korf Korb Saski
dat das zer
Appel Apfel Sagar

Inguruko hizkuntzak

Literatura

Ikusi: Alemanezko literatura.

Musika

Gramatika

Gramatika aldetik nahiko hizkuntza konplexua da:

  • Hiru genero daude: maskulinoa, femeninoa eta neutroa, hitzak sailkatzeko arau zehazturik ez dagoelarik. Adibidetzat, har genitzake: der Sohn (semea, maskulinoa), die Frau (femeninoa, emakumea) eta das Mädchen (neutroa, neskatoa).
  • Izenak esaldi eta testuetan beti letra larriz idazten dira adb: der Sohn, die Stadt... (semea, hiria)
  • Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjetiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan konkordatu egiten dute.
  • Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean konkordatzen dute:
    • Ich gehe zu dem/zum Arzt: Ni medikuarengana noa. Ich (Ni) gehe (noa) zu (nora, preposizioa) dem/zum(artikulua, singularra, nora kasuan) Arzt (osagile)
    • Ich mag ins Kino gehen: Nik gustoko dut zinemara joatea.

Artikuluak

Artikuluak
Zehaztuak
(bestimmter Artikel)
Singularra
(Euskarazko -a artikulua)
Plurala
(Euskarazko -ak edo -ek artikuluak)
Zehaztugabeak
(unbestimmter Artikel)
Singularra
(Euskarazko "bat" artikulua)
Der (gizonezkoa) Die (gizonezkoa) Ein (gizonezkoa)
Die (emakumezkoa) Die (emakumezkoa) Eine (emakumezkoa)
Das (neutroa) Die (neutroa) Ein (neutroa)

Hitzen pluralak

Alemanaz hitzen plurala osatzeko garaian ez da arau finkoren bat jarraitzen, hortaz alemana ikasterakoan hitz bakoitzaren plurala ikasi beste irtenbiderik ez dago. Adibidez:

  • Der Sohn / Die Söhne (Semea / Semeak), Die Schwester / Die Schwestern (Alaba / Alabak) edo Das Haus / Die Häuser (Etxea / Etxeak).

Deklinazioak

Alemanaz hitzak deklinatu egiten dira (euskara edo latinaren gisan), horretarako lau kasu daude: nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa.


Deklinabidea
Deklinazioa Alemanaz Euskaraz
Nominatiboa
(sujetua)
Der Mann ist hier Gizona hemen dago
Die Frau ist hier Emakumea hemen dago
Das Kind ist hier Umea hemen dago
Akusatiboa
(osagarri zuzena)
Ich treffe den Mann Nik gizona aurkitzen dut
Ich treffe die Frau Nik emakumea aurkitzen dut
Ich treffe das Kind Nik umea aurkitzen dut
Datiboa
(Noren)
Ich sage das dem Mann Nik gizonari hori esan diot
Ich sage das der Frau Nik emakumeari hori esan diot
Ich sage das dem Kind Nik umeari hori esan diot
Genitiboa
(Zeharkako osagarria)
Der Hund des Mannes Gizonaren txakurra
Der Hund der Frau Emakumearen txakurra
Der Hund des Kindes Umearen txakurra

Izenordeak

  • Ich = Ni(k)
  • Du = Hi(k) / Zu(k)
  • Er (gizonezkoa) / Sie (emakumezkoa) / Es (neutroa) = Bera(k) / Hura (Hark)
  • Wir = Gu(k)
  • Ihr = Zuek
  • Sie = Haiek / Berori / Berorrek

Aditza

Sein (Izan / Egon)
Orainaldia Lehenaldia Etorkizuna
Ich bin (Ni naiz / Ni nago) Ich war (Ni nintzen / Ni nengoen) Ich werde sein (Ni izango naiz / Ni egongo naiz)
Du bist (Hi haiz / Hi hago) Du warst (Hi hintzen / Hi hengoen) Du wirst sein (Hi izango haiz / Hi egongo haiz)
Er / Sie / Es ist (Bera da / Bera dago) Er / sie / es war (Bera zen / Bera zegoen) Er / sie / es wird sein (Bera izango da / Bera egongo da)
Wir sind (Gu gara / Gu gaude) Wir waren (Gu ginen / Gu geunden) Wir werden sein (Gu izango gara / Gu egongo gara)
Ihr seid (Zuek zarete / Zuek zaudete) Ihr wart (Zuek zineten / Zuek zeundeten) Irh werdet sein (Zuek izango zarete / Zuek egongo zarete)
Sie sind (Haiek dira / Haiek daude) Sie waren (Haiek ziren / Haiek zeuden) Sie werden sein (Haiek izango dira / Haiek egongo dira)
Haben (Eduki)
Orainaldia Lehenaldia Etorkizuna
Ich habe (Nik dut) Ich hatten (Nik nuen) Ich werde haben (Nik izango dut)
Du hast (Hik duk / dun) Du hattest (Hik huen) Du wirst haben (Hik izango duk / dun)
Er / Sie / Es hat (Berak duk) Er / sie / es hatte (Berak zuen) Er / sie / es wird haben (Bera izango du)
Wir haben (Guk dugu) Wir hatten (Gu genuen) Wir werden haben (Guk izango dugu)
Ihr habt (Zuek duzue) Ihr hattet (Zuek zenuten) Irh werdet haben (Zuek izango duzue)
Sie haben (Haiek dute) Sie hatten (Haiek zuten) Sie werden sein (Haiek izango dute)

Oinarrizko esaldiak

  • Guten Tag (formala) = Kaixo/Egun on.
  • Hallo (informala) = Epa / Aupa.
  • Wie geht’s? = Zer moduz?
  • Danke, gut = Ongi, eskerrik asko.
  • Wie heißt du? / Wie heißen Sie? = Zein da zure izena? / Nola deitzen zara?
  • Ich heiße Jürgen = Jürgen izena dut / Jürgen deitzen naiz.
  • Bitte = Mesedez.
  • Bitte sehr! = Ez horregatik!
  • Ja = Bai.
  • Nein = Ez.
  • Hilfe! = Lagundu!
  • Sprichst du Baskisch? = Euskaraz hitz egiten al duzu?
  • Gibt es hier jemanden, der Baskisch spricht? = Ba al dago euskaraz mintzatzen den norbait?
  • Ich kann nicht [so gut] Deutsch sprechen = Ez dut alemanaz [ongi] hitz egiten.
  • Ich verstehe das nicht = Ez dut ulertzen.
  • Wo ist die Toilette? = Non dago komuna?
  • Guten Morgen = Egunon.
  • Guten Abend = Arratsaldeon.
  • Gute nacht = Gabon.
  • Auf Wiedersehen = Agur/ Ikusi arte.

Gramatikak eta hiztegiak

  • Duden: Die Grammatik. Mannheim: Dudenverlag ⁸2009 (alemanez).
  • Duden: Die deutsche Rechtschreibung. Mannheim: Dudenverlag ²⁵2009 (alemanez).
  • Rubio, E.M.: WörterbucHiztegia euskara alemana. Donostia: Elkarlanean 2005.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleman
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura