Caldera de Taburienteko parke nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Parque nacional de la Caldera de Taburiente lotu du, Wikidataren arabera.
tNo edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
La Palmako [[Aceró]] guantxeen erreinuko hamabi kantoietako bat zen. [[Alonso Fernández de Lugo]]k 1492an okupatu zuen, [[Tanasú]] erregea iruzurren bidez bahitu eta gero. 1557an Arguan eta Tazacorte haziendak sortu ziren.
La Palmako [[Aceró]] guantxeen erreinuko hamabi kantoietako bat zen. [[Alonso Fernández de Lugo]]k 1492an okupatu zuen, [[Tanasú]] erregea iruzurren bidez bahitu eta gero. 1557an Arguan eta Tazacorte haziendak sortu ziren.


Klima epela du, eta alisioen eraginez negua euritsua da. Bere hegaletan pinu kanariarra da nagusi, kodesoa; isatsa eta kanariar zedroa eremu garaietan kokatzen dira eta sahatsa, berriz, behekoetan. Hegaztiek osatzen dute, nagusiki, bertako fauna, eta ipar beleak, zozoak, haitz-usoak eta belatzak nabarmen daitezke, besteak beste. 1995ean sute batek pinudiaren zati handi bat suntsitu zuen.
Klima epela du, eta [[alisio]]en eraginez negua euritsua da. Bere hegaletan [[kanariar pinu]]a da nagusi, kodesoa; isatsa eta [[kanariar zedro]]a eremu garaietan kokatzen dira eta sahatsa, berriz, behekoetan. Hegaztiek osatzen dute, nagusiki, bertako fauna, eta ipar beleak, zozoak, haitz-usoak eta belatzak nabarmen daitezke, besteak beste. 1995ean sute batek pinudiaren zati handi bat suntsitu zuen.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

20:32, 3 urria 2013ko berrikusketa

Caldera de Taburienteko parke nazionala.

Caldera de Taburienteko parke nazionala Espainiako parke nazionala da, La Palma uhartean (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanarietako Autonomia Erkidegoa). Izenak berak ematen du aditzera zein den parkearen topografia; eta hango krater handia higaduraren eraginez sortu baldin bazen ere —eta ez sumendi baten eztandaren ondorioz—, hortik dator mundu osoan sumendien kraterrei ematen zaien galdara izena.

4.690 hektareako azalera du, eta 2.000 metroko garaiera tartea (toki beherena, Angustiasko amildegia, itsas mailatik 400 metro gorago dago; eta toki gorena, Roque de los Muchachos, itsas mailatik 2.426 metrora). Beraz, maila askotako landare-motak aurki daitezke han. Bost sumendik osatzen duten zirku batek inguratutako ibar baten burua da Caldera de Taburiente. 8 kilometroko diametroa du, eta 28 kilometroko zirkunferentzia. Horrenbestez, munduko handienetakoa da.

La Palmako Aceró guantxeen erreinuko hamabi kantoietako bat zen. Alonso Fernández de Lugok 1492an okupatu zuen, Tanasú erregea iruzurren bidez bahitu eta gero. 1557an Arguan eta Tazacorte haziendak sortu ziren.

Klima epela du, eta alisioen eraginez negua euritsua da. Bere hegaletan kanariar pinua da nagusi, kodesoa; isatsa eta kanariar zedroa eremu garaietan kokatzen dira eta sahatsa, berriz, behekoetan. Hegaztiek osatzen dute, nagusiki, bertako fauna, eta ipar beleak, zozoak, haitz-usoak eta belatzak nabarmen daitezke, besteak beste. 1995ean sute batek pinudiaren zati handi bat suntsitu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caldera de Taburienteko parke nazionala Aldatu lotura Wikidatan