Malerrekako hizkera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa: 19. lerroa:
* Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
* Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
* Geroaldiko atzizkia -EN da Malerrekan, hau [[nafarrera]]ren ezaugarri oso nabarmena da. Adibidez: Esango diet > Sanen diet, Emango dizut > Manen dizot/dizut. Halere ezaugarri hau, nafarreraren azpieuskalki guztietan ematen da.
* Geroaldiko atzizkia -EN da Malerrekan, hau [[nafarrera]]ren ezaugarri oso nabarmena da. Adibidez: Esango diet > Sanen diet, Emango dizut > Manen dizot/dizut. Halere ezaugarri hau, nafarreraren azpieuskalki guztietan ematen da.
* Jatorria gaztelanian izan eta hizkuntza horretan -ON amaiera duten hitzak euskara batuan -IA atzizkia daramate. Aldiz, Malerrekako Malerrekako euskaran (baita [[Leitzalde]] eskualdean ere) gaztelaniazko -ONA atzizkia mantentzen dute. Adibidez: Bota ezak baloia > Botazak balona. Baita erdarakada hauetan ere: gipuzkeraz esaten den "kajoia" > "kajona" (malerreka), "baloia" > "balona" (malerreka), gipuzkeraz esan ohi den "kabroia" iseka > "kabrona" (malerreka), adibidez: "Hi kabroia haiz" (gipuzkeraz), "hi kabrona yaiz" (Malerrekako hizkera).
* latin-erromantzeetako -ON(E)amaiera duten hitzak -ON atzizkia ematen dute Malerrekan (euskara batuan, -OI). Adibidez: Bota ezak baloia > Botazak balona. Baita erdarakada hauetan ere: batuko "kajoia" > "kajona" (malerreka), "baloia" > "balona" (malerreka), "kabroia" iseka > "kabrona" (malerreka), adibidez: "Hi kabroia haiz" (gipuzkeraz), "hi kabrona yaiz" (Malerrekako hizkera).
* Beste hizkera edo euskalkietan "TX" ([[gipuzkera]]z) edo "X" ([[Iparraldea]]n) hizkiak erabiltzen diren hitzak Malerrekako hizkeran "Z" hizkiaz ahoskatzen dira ([[Nafarroa]]ko beste hainbat eskualdeetan bezala). Adibidea: ''Zapela'' (Malerreka) = Txapela ([[Gipuzkoa]] edo [[Bizkaia]]n), Xapela ([[Iparraldea]]n), ''Zokoa'' (Malerreka) = Txokoa, ''Zerrie/a'' (Malerreka) = Txerria, ''Zurie/a'' (Malerreka) = Txuria, ''Zapala'' (Malerreka) = Txapala, eta abar.
* Beste hizkera edo euskalkietan "TX" ([[gipuzkera]]z) edo "X" ([[Iparraldea]]n) hizkiak erabiltzen diren hitzak Malerrekako hizkeran "Z" hizkiaz ahoskatzen dira ([[Nafarroa]]ko beste hainbat eskualdeetan bezala). Adibidea: ''Zapela'' (Malerreka) = Txapela ([[Gipuzkoa]] edo [[Bizkaia]]n), Xapela ([[Iparraldea]]n), ''Zokoa'' (Malerreka) = Txokoa, ''Zerrie/a'' (Malerreka) = Txerria, ''Zurie/a'' (Malerreka) = Txuria, ''Zapala'' (Malerreka) = Txapala, eta abar.
* "S", "X", "Z" bai eta "TS", "TX", "TZ" soinuak bereizten dituzte hiztunek.
* "S", "X", "Z" bai eta "TS", "TX", "TZ" soinuak bereizten dituzte hiztunek.
* Instrumentalari dagokionez, euskara batuko -z atzizkia (eskuz, pilotaz) maiz -s bihurtzen da, [[Larraun]]-en batez ere, (eskus, pillotas).
* Instrumentalari dagokionez, euskara batuko -z atzizkia (eskuz, pilotaz) maiz -s egiten da, [[Larraun]]-en batez ere, (eskus, pillotas).
* Hitzen bukaera e bihurtu edo azken silaba luzatu. Iturria > Itturrie / Itturrii.
* Aurreko -i(-) edo -u(-) baten eraginez, -a artikulua -e bihur daiteke: Iturria > Itturrie. Bestela, artikulua galdu eta hitzaren azken bokala luza daiteke: Itturrii.
* "Izan" aditzari dagokionez [[Leitza]] eta [[Larrun]] bailarako zonalde askotan DUT > DOT bihurtuko da, DAUKAT > DAUKET ([[Goizueta]] aldean DAUKIT).
* "Izan" aditzari dagokionez [[Leitza]] eta [[Larrun]] bailarako zonalde askotan DUT > DOT bihurtu da, DAUKAT > DAUKET ([[Goizueta]] aldean DAUKIT).
* "Egon" aditzari dagokionez [[Leitza]] eta [[Larraun]]-en ZEGOEN > ZEGOAN / ZEON. [[Leitza]]-n EGON NAIZ > EONDU NAIZ eta [[Larraun]]-en EGON NAIZ > EONDITTU/O NAIZ.
* "Egon" aditzari dagokionez [[Leitza]] eta [[Larraun]]-en ZEGOAN / ZEON. [[Leitza]]-n EGON NAIZ > EONDU NAIZ eta [[Larraun]]-en EGON NAIZ > EONDITTU/O NAIZ.


=== Erdarakadak ===
=== Erdarakadak ===

17:21, 5 urria 2013ko berrikusketa

Malerrekako hizkera Nafarroako Malerreka eskualdean mintzatzen den euskararen azpieuskalkia da, hau Iparraldeko goi nafarreraren barnean dago. Azpieuskalki hau berez ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako Leitzaldea, Bortziri eta Baztan eskualdeetako eraginak baititu, bestalde udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian-tokiko berezko ezaugarriak baititu.

Motak

Malerrekako hizkera bi taldetan banatu liteke. Batean "esan" hitza san esaten dena, honek Ezkurra ibaiaren goi arroa hartzen du, bestean "esan" hitza erran esaten da. Talde hauen arteko muga Saldias eta Zubieta artean, eta Saldias eta Beintza-Labaien artean dago.

San (Esan)

Erran

Ezaugarriak

  • Malerrekako euskaran hika tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
  • San / Erran (Esan): Malerrekan san (esan) eta erran hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. Ezkurra, Eratsun, Saldias udalerrietan, hots, Ezkurra ibaiaren goi arroan, "esan" hitza "san" esan ohi da, adibidez: Esango diot > Sanen diot, Leitzaldea (Leitza eta Goizueta), Larraun (hedadura gehienean) eta Ultzamaldea (Igoa eta Beruete) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, Zubieta eta Beintza-Labaien udalerrietatik aurrera gainontzeko Malerrekako udalerri guztietan, hots, Ezkurra ibaiaren behe arroan, "esan" hitza "erran" esaten da, adibidez: Esango diot > Erranen diot, Bortziri eta Baztango euskararen eraginez. Hortaz, "san" ("esan") eta "erran" hitzen arteko muga Saldias, Zubieta eta Beintza-Labaien udalerrien artean kokatzen da.
  • "J" hizkia "y" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Yon dok edo Yun dok, Joaldunak > Yoaldunak. (Larraun-en kasu ez)
  • Aditz molde bereziak ematen dira. Adibidez: Ez dut > Eztot, Hitz egin > Yolasin (Jolas egin/Solas egin), Irikita > Irikie, Itxita > Itxie.
  • Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
  • Geroaldiko atzizkia -EN da Malerrekan, hau nafarreraren ezaugarri oso nabarmena da. Adibidez: Esango diet > Sanen diet, Emango dizut > Manen dizot/dizut. Halere ezaugarri hau, nafarreraren azpieuskalki guztietan ematen da.
  • latin-erromantzeetako -ON(E)amaiera duten hitzak -ON atzizkia ematen dute Malerrekan (euskara batuan, -OI). Adibidez: Bota ezak baloia > Botazak balona. Baita erdarakada hauetan ere: batuko "kajoia" > "kajona" (malerreka), "baloia" > "balona" (malerreka), "kabroia" iseka > "kabrona" (malerreka), adibidez: "Hi kabroia haiz" (gipuzkeraz), "hi kabrona yaiz" (Malerrekako hizkera).
  • Beste hizkera edo euskalkietan "TX" (gipuzkeraz) edo "X" (Iparraldean) hizkiak erabiltzen diren hitzak Malerrekako hizkeran "Z" hizkiaz ahoskatzen dira (Nafarroako beste hainbat eskualdeetan bezala). Adibidea: Zapela (Malerreka) = Txapela (Gipuzkoa edo Bizkaian), Xapela (Iparraldean), Zokoa (Malerreka) = Txokoa, Zerrie/a (Malerreka) = Txerria, Zurie/a (Malerreka) = Txuria, Zapala (Malerreka) = Txapala, eta abar.
  • "S", "X", "Z" bai eta "TS", "TX", "TZ" soinuak bereizten dituzte hiztunek.
  • Instrumentalari dagokionez, euskara batuko -z atzizkia (eskuz, pilotaz) maiz -s egiten da, Larraun-en batez ere, (eskus, pillotas).
  • Aurreko -i(-) edo -u(-) baten eraginez, -a artikulua -e bihur daiteke: Iturria > Itturrie. Bestela, artikulua galdu eta hitzaren azken bokala luza daiteke: Itturrii.
  • "Izan" aditzari dagokionez Leitza eta Larrun bailarako zonalde askotan DUT > DOT bihurtu da, DAUKAT > DAUKET (Goizueta aldean DAUKIT).
  • "Egon" aditzari dagokionez Leitza eta Larraun-en ZEGOAN / ZEON. Leitza-n EGON NAIZ > EONDU NAIZ eta Larraun-en EGON NAIZ > EONDITTU/O NAIZ.

Erdarakadak

Malerrekako hizkeran Euskal Herriko beste gainontzeko hizkeretan bezala ere erdarakadak egon ohi dira:

  • Planta = Landare.
  • Pues = Baina. Nafarreran orokorrean oso ohikoa den ordezkapena.
  • Maize = Artoa.

Zenbakiak

Orain dela denbora gutxi arte zenbakiak adieraztean jende gehientsuenak Nafarroako euskal eremua eta Iparraldean erabili ohi zuen -etan hogei egitura (hogeirekin osatutako zenbakitzaile hauek antzina euskaraz erabiltzen ziren, eta bitxikeria gisa, zeltiar hizkuntza batzuetan ere erabili izan dira, adibidez, irlanderaz), Malerreka eskualdeko jendeak ere erabili ohi zuena da, gaur egun euskara batuaren eraginez, zenbaketa modu hori gehienbat adineko jendeak erabiltzen jarraitzen du. Adibideak:

  • 60 = Hirurogei (Euskara batua) = Hirutan hogei (Malerrekako euskara).
  • 80 = Laurogei (Euskara batua) = Lautan hogei (Malerrekako euskara).

Hitzak eta esamoldeak

  • Aierre = Ahier = Nahi izan, gogoa izan, adibidez: Ez naiz aierre / Aierre zeok hori, noski.
  • Aixtin / Axtin = Arestian.
  • Aitz = Agitz, adibidez: Aitz ongi = Oso ongi, oso ondo.
  • Aleie = Alegia.
  • Arrunt = Oso, adibidez: Arrunt nekatua/e = Oso nekatuta.
  • Atautxia eta Amatxia = Aitona eta Amona.
  • Atsein = Atsegin = Atsein duk horrekin!
  • Banarra = Babarruna.
  • Berriketan egon = Denborapasan solasean edo hitz egiten egon.
  • Biñipin, Biñipen edo Beñepen = Behinik behin.
  • Biño, Beño = Baina/Baino.
  • Deus = Ezer (Deus ez = Ezer ez)
  • Ergela = Inozoa.
  • Erran / San = Esan.
  • Errist egin / Erristi egin = Errieta egin.
  • Etxola = Txabola.
  • Goitti behitti = Goitik behetik.
  • Honata edo harata = Hona edo hara.
  • Iolas egin = Hitzegin, mintzatu, solastu.
  • Iratzea = Garoa.
  • Iratzea egin = Garoa bildu.
  • Kokoso = Arkakuso.
  • Labrantza etxea = Herrigune batean kokatzen den baserri edo etxaldea.
  • Langarra = Lanbroa.
  • Laplast egin = Labaindu, irrist egin.
  • Loie = Lokatza.
  • Lur sagarra = Patata. Adineko jendeak erabilia, frantsesezko Pomme de Terre hitzetik eratorria.
  • Majiñ bat = Makina bat. Adibidez: Majiñ bat auto = Makina bat auto.
  • Martxa egin = Nonbaitetik joan, aldegin.
  • Maindira = Izara.
  • Mandioa = Ukilua.
  • Ohatzea = Ohea.
  • Ongi Nafar euskalki guztietan agertuko zaiguna,(Ondo beharrean).
  • Ostatue = Taberna.
  • Saarroie = Sagarroia edo trikua.
  • Solas in = Solas egin, hitz egin, mintzatu.
  • Sumatu = Somatu, konturatu, ohartu, jabetu.
  • Tupust egin = Elkar kolpatu.
  • Txapiñe = Galtzerdia. Tolosaldean ere txapiñe hitza erabili ohi da, baina esanahi ezberdinez, etxeko oinetakoei deitzeko.
  • Txeketu = Zikiratu. Adibidez: Txeketuko iaut! (Malerreka) = Kapau ingo iat! (goierritarrez) = Zikiratuko haut! (euskara batua).
  • Urri belarra = Urrian ebaki ohi den belarra.
  • Ziarka = Zeharka.