Wade-Giles: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa: 11. lerroa:
*[http://www.upf.edu/materials/huma/central/eines/py-wade.htm Pinyin eta Wade-Gilesen arteko bihurketa egiteko taula]
*[http://www.upf.edu/materials/huma/central/eines/py-wade.htm Pinyin eta Wade-Gilesen arteko bihurketa egiteko taula]
*[http://www.pantheon.org/miscellaneous/conversion_chart.html Pinyin / Wade-Giles conversion chart]
*[http://www.pantheon.org/miscellaneous/conversion_chart.html Pinyin / Wade-Giles conversion chart]

[[Kategoria:Txinera]]

01:12, 6 urria 2013ko berrikusketa

Wade-Giles mandarin txinera latindar alfabetora letraldatzeko metodo bat da. Thomas Francis Wade britaniarrak asmatu zuen XIX. mendearen erdialdean, eta Herbert Allen Giles britaniarrak aldatu; hau eragin handiko txinera-ingeles hiztegi baten egilea izan zen, Txinan 1892an argitaratua, eta Cambridgeko Unibertsitateko txinerako katedran Waderen ondorengoa.

Wade-Giles metodoa XX. mendean izen txinatarrak transkribatzeko erabiliena izan den Mendebaldean, 1980ko hamarkada arte, Txinako estatuak garatu eta sustatutako hanyu pinyin sistema, edo pinyin soilik, hedatu arte. Frantzian metodoaren bertsio aldatu bat erabili zen. Espaineraren eremuan ez da sekula mandarin txinera transkribatzeko berezko sistemarik izan, eta honegatik Wade-Gilesa ia non-nahi erabiltzen zen pinyin zabaldu zen arte.

Wade-Gilesaren arabera transkrikatutako izenak dira, adibidez, "Mao Tse-tung" eta "Teng Hsiao-p'ing", pinyin-ez Mao Zedong eta Deng Xiaoping.

Ikus, gainera

Kanpo loturak