Dialektoen continuum: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Fitxategi:Europe_Continuum.gif|thumb|350px|'''Europako dialekto edo hizkuntzen kontinuum''' ezagunenak. Hemen koloreek, argiek zein ilunek, kontinuum bana irudikatzen dute. <p>...
 
t Xabier Armendaritz wikilariak Dialektoen kontinuum orria Dialektoen continuum izenera aldatu du: Euskalterm, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
(Ez dago alderik)

08:01, 16 urria 2013ko berrikusketa

Europako dialekto edo hizkuntzen kontinuum ezagunenak. Hemen koloreek, argiek zein ilunek, kontinuum bana irudikatzen dute.

Geziei jarraiki aldaera txikiak antzemango genituzke hurbilera mugituz gero baina distantzia geografiko handiagoarekin batera, aldaketa handiagoak antzemango genituzke

.

Arabieraren dialektoak. Arabiera garaikidean elkarrekiko ulergarritasuna ez dago ziurtatuta elkarrengandik oso urruti dauden dialektoen artean.

Herritik herrira hizkuntzaren eremu osoan zehar mugituz gero, mailaz mailako aldaketak antzemango genituzke. Isoglosa asko antzematen direla adierazi nahi izaten dute honelako dialektoen mapetan agertzen diren mugak.

Dialektoen kontinuuma edo dialektogunea, Leonard Bloomfield hizkuntzalariak[1] deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari honek defendatzen zuen dialekto multzoen azterketek erakusten zutela aldaketa txikiak geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herritik herrira diferentziak antzeman zitezkeen baina hurbileko herrietan dialektoen arteko diferentziak txikiak ziren batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Barneko hiztunen ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan zitezkeen. Alboko herrietako hiztunekin elkarrekiko ulergarritasuna ia beti ziurtaturik egoten da.

Denborarekin kontinuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako Arabako iparraldeko euskara galdu zenean; mendebaldetik Sakanara zihoan kontinuum baten gezia eten egin zen[2].

Hizkuntza estandar boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta kontinuum bat desegin dezake.


Erreferentziak

  1. Bloomfield, Leonard (1935). Language, George Allen & Unwin: London, p. 51. Liburua Itziar Lakak euskaratu zuen, (Agustin García Calvoren hitzaurrea eta guzti): Hizkuntza, Klasikoak. 1994.
  2. Ikus Koldo Zuazo: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.