Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
6. lerroa: 6. lerroa:
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==


'''Jose Antonio Lasa Arostegi''', ''Joxean'' ([[Tolosa]], [[1963]] - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) eta '''Jose Ignazio Zabala Artano''', [[ ([[Tolosa]], [[1963]] - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) [[ETA]]ko ''Gorki'' komandoa osatu zuten 1981 urtean, Iñigo Alonso Urangarekin eta beste etakide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko [[Lankide Aurrezki Kutxa]]ko bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Iñigo Alonso atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.<ref>{{es}} [http://www.elmundo.es/nacional/lasa-zabala/sentencia/ampliacion5.html Lasa eta Zabala auziaren sententzia], ''El Mundo'', 2013-10-17an kontsultatua.</ref>
'''Jose Antonio Lasa Arostegi''', ''Joxean'' ([[Tolosa]], [[1963]] - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) eta '''Jose Ignazio Zabala Artano''', ''Joxi'' ([[Tolosa]], [[1963]] - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) [[ETA]]ko ''Gorki'' komandoa osatu zuten 1981 urtean, Iñigo Alonso Urangarekin eta beste etakide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko [[Lankide Aurrezki Kutxa]]ko bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Iñigo Alonso atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.<ref>{{es}} [http://www.elmundo.es/nacional/lasa-zabala/sentencia/ampliacion5.html Lasa eta Zabala auziaren sententzia], ''El Mundo'', 2013-10-17an kontsultatua.</ref>


== Gertakariak ==
== Gertakariak ==

18:27, 17 urria 2013ko berrikusketa

Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, Tolosan. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate

Lasa eta Zabalaren hilketa Euskal Herrian 1983 urtean ETAren aurka izandako gerra zikineko hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta Guardia Zibileko agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako etakide gazteak bahitu, Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik Alacantera eraman eta bertako landan erail zuten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako GAL erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.

Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Baina espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren, erantzule guztiak aske daude gaur egun.

Joxean Lasa eta Joxi Zabala

Jose Antonio Lasa Arostegi, Joxean (Tolosa, 1963 - Busot, Alacant, 1983) eta Jose Ignazio Zabala Artano, Joxi (Tolosa, 1963 - Busot, Alacant, 1983) ETAko Gorki komandoa osatu zuten 1981 urtean, Iñigo Alonso Urangarekin eta beste etakide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko Lankide Aurrezki Kutxako bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Iñigo Alonso atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.[1]

Gertakariak

1983ko urriaren 16ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar guardia zibilek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Tolosako ETAko kideak bahitu zituzten Baionan, haien lagun batek ikastolen aldeko jaialdi batera joateko utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, bahitutako gazteak Donostiara eraman eta Guardia Zibilak Aiete auzoan duen La Cumbre jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.

Gau horretan bertan, Oñatin Guardia Zibilaren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. PSOE alderdiko Julen Elorriaga Gipuzkoako gobernadore zibila eta Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren. Arrasateko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.

Urriaren 17 astelehenean, Mariano Martinez Colomo bi tolosarren iheskidea lanera abiatu zen goizean goiz. Bi egun lehenago Joxi eta Joxeani utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen, han borroka izan zelako arrastoekin batera. Desagerpenaren berria hedabideetara zabaldu zen berehala.

Bitartean eta zehaztu ezin izan denboraz bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, Alacantera eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.

1984ko urtarrilaren 20an, arratsaldeko 16:15etan, Espainiako SER irrati katearen Alacanteko egoitzan dei bat jaso zuten. Nieves Martinez kazetariak hartu zuen telefonoa. Gizonezko ahots batek GALen izenean ari zela jakinarazi zuen:

« Entzun arretaz esango dudana, ez dut berriro errepikatuko. Lasa eta Zabala ETAko kideak erail ditugu. Hil aurretik abade bat eskatu dute, baina ez diegu eman, ez baitzuten merezi. »
Hobia aurkitu zuten Busot herriaren kokalekua, Valentziako Erkidegoan

Ahots anonimoak Alacanteko Busot herrian kokatu zuen gertakaria, eta ondoren deia eten zen. Hasieran garrantzirik eman ez zitzaionez, inoiz ezingo da jakin Lasa eta Zabala benetan 1984ko urtarrilaren 20an hil zituzten edo ez.

Gertaera haren ostean, Tolosan Guardia Zibilak Josu Mujika atxilotu zuen, eta galdeketan hauxe esan zioten: "Lasa eta Zabalarengatik harrapatu zaitugu. Eta badakizu non dauden? Hilda daude, ondo lurperatuta eta urruti."

1985eko urtarrilaren 25ean, ehiztari batek giza gorputzen arrastoak izan zitezkeenak aurkitu zituen Foya de Coves izeneko Busoteko inguru menditsu batean. Hobi batean pertsona baten gorpuzkinak aurkitu zituen eta Busoteko Guardia Zibilaren egoitzara deitu zuen. Lurraren eta karearen azpian bi gorpu aurkitu zituzten. Ahoan trapuak zeramatzaten eta begien parean zintzak zituzten, baita bendak ere. Hobitik 3 metrora Geco motako bala bat atzeman zuten, eta hobian bertan Parabellum erako 9 mm-ko kalibreko beste bat. Garezur batean tiro batek eragindako zuloa atzeman zuten, eta bestean bi. Gorpuak ez zituzten identifikatu, eta Alacanteko udal hilerriko deposituan gorde zituzten.

1995eko udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.

1995eko ekainaren 21ean, bi tolosarren gorpuzkinak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina Hondarribiko aireportuan lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Ertzaintzaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren. Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara.

Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. Ertzaintzak gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.

2000ko maiatzean, Espainiako Auzitegi Nazionalak sententzia atera zuen: Enrique Rodriguez Galindo, Julen Elorriaga, Angel Vaquero, Felipe Bayo Leal eta Enrique Dorado Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, erail eta desagerrarazteagatik 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Aipatutako bakar batek ere ez ditu hamar urte eman kartzelan. Denak aske daude eta, lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean ere "luxuzko preso" gisa hartu zituzten.

2008ko urriaren 18an, berriz ere istilu larriak izan ziren Tolosako herrian, Madrilgo Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz Ertzaintzak Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galarazi baitzuen.

Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu zituzten gertakarietan. Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela adierazita. Aldarrikatu zutenez, "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dute lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dute Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".

Jokin Bildarratz Tolosako alkateak (EAJ), bere aldetik, "Madrildik inposatu zaigun beste erabaki baten ondorioa izan da hori" adierazi zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Lasa eta Zabala auziaren sententzia, El Mundo, 2013-10-17an kontsultatua.

Bibliografia

  • Galtzaundi 289 (2008-11-07)

Kanpo loturak