Loiola (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°18′18″N 1°57′43″W / 43.30500°N 1.96194°W / 43.30500; -1.96194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
75. lerroa: 75. lerroa:
== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
* Behin batean Loiolan http://loiola.weebly.com/behin-batean-loiolan.html
* Behin batean Loiolan http://loiola.weebly.com/behin-batean-loiolan.html
* Loiolako Kultur Etxea: http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=78&id=1057&Itemid=315&lang=eu
* [http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=78&id=1057&Itemid=315&lang=eu Loiolako Kultur Etxea] Donostia Kulturan


{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}

22:28, 17 urria 2013ko berrikusketa

Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loiola».

Loiola

Donostia
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Loiola is located in Euskal Herria
Loiola
Loiola
Loiola is located in Gipuzkoa
Loiola
Loiola
Loiola is located in Donostia erdigunea
Loiola
Loiola
Koordenatuak: 43°18′18″N 1°57′43″W / 43.30500°N 1.96194°W / 43.30500; -1.96194

Loiola Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. 2006ko erroldaren arabera, 4.547 biztale ditu. Populazioaren %37,30 elebiduna, hiriko batazbestekoaren zerbait azpitik (%40,35)[1].


Kokapen geografikoa

Topoaren treanbideek, Loiolako saihesbideak eta Urumea ibaiak mugatutako triangelua auzoaren bihotza da. Azken urteotan, eskuhartze urbanistikoak burutu dira; eta orain hasi dira egiten hainbat ekimen: ibaiaren berreskuratzea, etxebizitza berrien eraikuntzak, e.a.

Egiako auzoaren hegoaldean kokatzen da, bere zatirik haundiena Urumea ibaiko ezkerraldeko ertzean aurkitzen delarik.

Ekialdean, Altza eta Intxaurrondorekin muga ezartzen du, hegoaldean, Martutenerekin; Iparraldean, GI-20 saihesbideak Amara Berritik bereizi egiten dute, eta beraz, administratiboki behintzat, auzotik kanpo geratzen da Loiokako lur eremu historikoetako bat: Loiolako Erriberak.

Beste gune batzuk: ‘Lorategi-hiria’; Igeltegi eta La Salle; Patxillardegi baserria eta inguruko eraikuntza multzoa.

Txomin-enea Loiola auzoaren baitan, izaera berezia du Txomin-enea auzuneak. Nekazal jatorria izanik Loiola eta Martutene auzoen artean kokatzen da, Urumea ibaiaren bailaran, Zorroaga eta Uba mendiak eta Ametzagainaren artean.

Historia

Urumea ibaia izan da auzoaren ardatza eta auzoaren izena bera ere hari lotuta dago. Lohi (lokatz) eta Ola (fabrika edo lantegia), ez du zalantzarik uzten etimologia aldetik hitzaren esanahiaz. Bistan da lokatza ugari duen tokia izan dela, hau da, uholde lurra, ibai ertzetan aurki ohi den lurra. Tankera honetako toponimoak Euskal Herri osoan topa daitezke modu isolatuan, batak bestearengan eraginik izan gabe.

Loiola izenari buruzko lehen aipamena ez da argia, baina gaur egun auzoa dagoen lur eremuaren inguruko aipamena egiten da Leirek 1014an eginiko donazioetan.

Aro modernoan zehar jakina da inguru honetan hainbat baserri sortzen joan zirela. Idatzizko lehen aipamena 1771an elizak diezmoak kobratzeko lantzen zituen liburu txukun eta zorrotzetan topa ditzakegu. Bertan 28 etxe aipatzen dira, besteak beste: Bordaberri; Errotaburu; Agirre-Errota; Agirre; Alborronea; Lukaseme; Olatxo; Txurriategi; Goia-erribera; Agirretolare; Antzieta Goikoa; Antzieta Behekoa, Lobaina; Albaizarene; Parratxene; Errekalde; Agirre-Blancaflor; Larrañategi Behea; Larrañategi Goia; Aranbutegi, Patxillardegi...

1813ko zentsoaren arabera, Loiolak 473 biztanle zituen. Ez da kopuru txikia kontuan badugu Donostian harresien baitan bizi zirenak 2.600 inguru zirela.

1912 urtean auzoaren itxura aldatuko zuen lehen azpiegitura eraiki zen, Donostia eta Hendaia lotzen zituen trenbidea. Bertatik Tren Frontera igarotzen zen, gaur egun Topo ezizenez ezaguna. Trenbide honen eraikuntzari esker, erdialdearekin aise komunikatuta egongo ziren txaletak eraikitzeko egitasmoari bultzada eman zitzaion. Modan zegoen garai hartan Europan, Britainia Handian batez ere, natura hiriaren baitan sartzeko saiakerak eta han hemenka Garden Cities-ak eraikitzen hasi ziren. María Cristina erreginak jarri zuen urbanizazio berri honen lehen harria 1916an. Egitasmoak ez zuen arrakasta handirik izan eta 15 txalet baino ez ziren eraiki gaur egun Lorategi Hiria edo Ciudad Jardín deitzen diogun eremuan. Dena den, egitasmo honek auzoaren lehen hiriztatzea ekarri zuen (kaleak, espaloiak, argiztatzea....).

Loiolako paisaia erabat eraldatuko zuen bigarren azpiegitura handia Loiolako Koartelak izan ziren eta 1926an inauguratu ziren. Eraikuntza honek suposatu zuen historikoki Alde Zaharrean kokatutako ejerzitoa Loiolara mugitzea. Koartelen eraikuntza bultzada izan zen biziberritze hirigintza egitamoak auzoan burutzeko, nahiz eta, Loretegi Hiria bezalako proiektu erresidentzialak baztertu ziren eta langileei zuzenduriko hirigintza hobestu zen. 1927an idatzi zen Loiolako Kaskoari zegokion hiri-berrantolakuntza lehen planoa. Gune zaharraren inguruan, 3 eta 4 mailatako etxebizitzak eraiki ziren eta honek lehen desoreka ekarri zuen maila baxuko etxe eta baserriekin alderatuz. Auzoko parrokia 1937an inauguratu zen dagoeneko jendetsua bilakatzen ari zen auzoari zerbitzu emateko.

40. hamarkadan, ''Patronato de Casas Militares'' delakoak militarrentzako hainbat etxeen eraikaikuntza hartu zuen bere gain. Azken eraikuntza hauekin, beteta geratzen da jada Topo, Donostia-Hernani errepidea eta Urumea ibaiak osaturiko trianguloaren hiri-espazioa.

70. hamarkadan 4 eta 10 pisu bitarteko blokeak eraikitzen dira Zorroagako malden inguruan.


Auzuneak

Ondasun nabarmenak

Garraioa

Jaiak

Fitxategi:Loiolako Festak 1957 programa.JPG
Loiolako Jaiak 1957ko esku-programa

San Inazioetan ospatzen dira auzoko jaiak, uztailaren 31ean. Jaiei hasiera emateko iltze erraldoi bat zintzilikatzen da Eliz Kalean. Jaien azken egunean Iltzeari agurra egiten zaio. Auzokoek Loiolako kaleak zeharkatzen dituzte bakoitzak eskuetan kandela bat duela. Txarangak giroa alaitu eta tristetu egiten du.

Ikus gainera

Oharrak eta erreferentziak

  • ELEJALDE,F. (1998): "Behin batean Loiolan", pasado, presente y futuro de Loiola.

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.