Parmenides: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: Mugikor edizioa
Esaldia: Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da
Etiketa: Mugikor edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Parmenides.jpg|thumb|right|200px|Parmenides irudikatzen duen eskultura.]]
[[Fitxategi:Parmenides.jpg|thumb|right|200px|Parmenides irudikatzen duen eskultura.]]
[[Parmenides]] edo '''Parmenides Eleakoa''' ([[greziera]]z Παρμενίδης), ([[Elea Magna]], [[K. a. 540]] - [[K. a. 470]]) [[Antzinako Grezia]]ko filosofo [[presokratiko]]a izan zen. [[Eskola eleatiko]]ko filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Hasieran, [[Pitagoras]]en jarraitzailea izan omen zen, baina berehala gainditu zuen [[pitagorismoa]], bere sistema filosofikoa garatzeko. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz ''Izatea''ri buruzko hausnarketa garatu baitzuen.
[[Parmenides]] edo '''Parmenides Eleakoa''' ([[greziera]]z Παρμενίδης), ([[Elea Magna]], [[K. a. 540]] - [[K. a. 470]]) [[Antzinako Grezia]]ko filosofo [[presokratiko]]a izan zen. [[Eskola eleatiko]]ko filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Hasieran, [[Pitagoras]]en jarraitzailea izan omen zen, baina berehala gainditu zuen [[pitagorismoa]], bere sistema filosofikoa garatzeko. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz ''Izatea''ri buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.


==Ontologia==
==Ontologia==

09:53, 22 urria 2013ko berrikusketa

Parmenides irudikatzen duen eskultura.

Parmenides edo Parmenides Eleakoa (grezieraz Παρμενίδης), (Elea Magna, K. a. 540 - K. a. 470) Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Hasieran, Pitagorasen jarraitzailea izan omen zen, baina berehala gainditu zuen pitagorismoa, bere sistema filosofikoa garatzeko. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.

Ontologia

Parmenidesek poema bat idatzi zuen, Izadiari buruz. Lan honetako zati garrantzitsuak, hexametroetan idatzita, Sexto Empiriko eta Simpliziori esker kontserbatu dira. Poemak hiru atal ditu: Proemioa, Egiaren (aletheia) bidea eta Iritziaren (doxa) bidea. Parmenides bere ideia filosofiko berriak aurkezten saiatzen da poeman. Lengoai metaforiko-sinbolikoaren erabilerak interpretazio-arazo batzuk dakartza.

Parmenidesen teoriaren arabera, Izakia (dena) hilezkorra da, betea, bakarra, aldaezina, osoa, homogeneoa eta zatiezina. Hortaz, itxurazko munduko aniztasuna eta mugimendua errefusatu behar dira, zentzumenek eragindako iruzurrak baitira.

Egiaren bidean Parmenidesek baieztatzen du edozein ikerkuntzatan bi posibilitate logikoki koherente, baztertzaileak direnak, soilik daudela: ikerkuntzaren objektua badela edo ez dela. Logikatik metafisikarantz ("pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat baitira") Parmenidesek lau proposizio erabiltzen ditu Izatearen existentzia frogatzeko:

  • "Badena bada".
  • "Ez dena ez da".
  • "Ezin daiteke esan badena ez denik".
  • "Ezin daiteke esan ez dena badenik".

Hortaz, ez-izatearen existentzia (logiko zen metafisikoa) absurdoa dela frogatutzat ematen du Parmenidesek.

Erreferentziak


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parmenides