Parmenides: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa: 13. lerroa:
* "Ezin daiteke esan ez dena badenik".
* "Ezin daiteke esan ez dena badenik".


Errealitatea ezagutzeko irizpide bakarra adimena da, ez zentzumenak, baina kontraesanik gabe erabiliz. [[Ez-kontraesan]]<nowiki/>aren printzipio logikoa erabiltzen du Parmenidesek erralitatea bera kontraesanik gabeko zerbait dela azpimarratzeko ("''pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat baitira''").
Errealitatea ezagutzeko irizpide bakarra adimena da, ez zentzumenak, baina kontraesanik gabe erabiliz. [[Ez-kontraesan]]<nowiki/>aren printzipio logikoa erabiltzen du Parmenidesek errealitatea bera kontraesanik gabeko zerbait dela azpimarratzeko ("''pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat baitira''").


Hortaz, ''ez-izatea''ren existentzia (logiko zein ontologikoa) absurdoa dela frogatutzat ematen du Parmenidesek: Izatea bada eta ezereza (ez-izatea) ez da ezer.
Hortaz, ''ez-izatea''ren existentzia (logiko zein ontologikoa) absurdoa dela frogatutzat ematen du Parmenidesek: Izatea bada eta ezereza (ez-izatea) ez da ezer.

13:59, 22 urria 2013ko berrikusketa

Parmenides irudikatzen duen eskultura.

Parmenides edo Parmenides Eleakoa (grezieraz Παρμενίδης), (Elea, K.a. 510- K.a. 450) Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Hasieran, Pitagorasen jarraitzailea izan omen zen, baina berehala gainditu zuen pitagorismoa, bere sistema filosofikoa garatzeko. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.

Ontologia

Parmenidesek poema bat idatzi zuen, Naturaz. Lan honetako zati garrantzitsuak, hexametroetan idatzita, Sexto Empiriko eta Simpliziori esker kontserbatu dira, 160 bertso guztira. Poemak hiru atal ditu: Proemioa, Egiaren (aletheia) bidea eta Iritziaren (doxa) bidea. Parmenides bere ideia filosofiko berriak aurkezten saiatzen da poeman nahiz eta lengoai metaforiko-sinbolikoaren erabilerak interpretazio-arazo batzuk ekarri.

Parmenidesen teoriaren arabera, Izatea (dena) hilezkorra, betea, bakarra, aldaezina, osoa, homogeneoa eta zatiezina da. Izate Absolutuaren natura ulertezina dela baiztatzen du. Bestaldetik, itxurazko munduko aniztasuna eta mugimendua errefusatu behar direla dio, zentzumenek eragindako iruzurrak baitira. Zentzumenak, beraz, gezurtiak dira.

Egiaren bidean (arrazoiarena) Parmenidesek baieztatzen du edozein ikerkuntzatan bi posibilitate logikoki koherente, baztertzaileak direnak, soilik daudela: ikerkuntzaren objektua badela edo ez dela. Logikatik ontologiarantz abiatuta Parmenidesek lau proposizio erabiltzen ditu Izatearen existentzia frogatzeko:

  • "Badena bada".
  • "Ez dena ez da".
  • "Ezin daiteke esan badena ez denik".
  • "Ezin daiteke esan ez dena badenik".

Errealitatea ezagutzeko irizpide bakarra adimena da, ez zentzumenak, baina kontraesanik gabe erabiliz. Ez-kontraesanaren printzipio logikoa erabiltzen du Parmenidesek errealitatea bera kontraesanik gabeko zerbait dela azpimarratzeko ("pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat baitira").

Hortaz, ez-izatearen existentzia (logiko zein ontologikoa) absurdoa dela frogatutzat ematen du Parmenidesek: Izatea bada eta ezereza (ez-izatea) ez da ezer.

Erreferentziak


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parmenides