Su: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.84.249.183 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|right|300px|Sua]]
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|right|300px|Sua]]


'''Sua''' [[erregai]] baten [[oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du.hola
'''Sua''' [[erregai]] baten [[oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du.


== Historia ==
== Historia ==

20:36, 28 urria 2013ko berrikusketa

Sua

Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du.

Historia

Ezinbesteko tresna eta aurrerabidea izan da gizakiarentzat. 1981ean paleoantropologoek aurkitu zutenez, Keniako gizakiak bazekien sua erabiltzen orain dela 1.420.000 urte inguru. Erabilera ugari izan zituen suak antzinako garaietan (argia emateko, janariak prestatzeko, abereak uxatzeko edo ehizatzeko, sasiak erretzeko eta abarretarako). Neolitoko biztanleek, adibidez, lurrak sasiz garbitzeko erabili zuten sua, eta lursailak zabaltzeko; errautsa, berriz, ongarri gisa erabiltzen zuten.

Sua pizteko teknikari dagokionez, ez da gauza segurua noiz ikasi zuen gizonak sua pizten, era horretara izadian aurkitutako sua gorde beharrari ihes egiteko. Silex harria eta pirita harria elkarren kontra joz, edo zulo batean esku artean hartutako makila sartu eta igurtzita txinparta sortuz, pizten zen sua ia mundu osoan. Asiako hego-ekialdean, Indonesian eta Filipinetan, sua pizteko tresna berezi bat asmatu eta erabili zen; banbu-zuhaitzaren hodi txiki batean airea hertsatuz, beroa eta sua sortzen zuten. Horietako teknika batzuk haurren jokoetan gorde dira herrialde askotan.

Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an John Walker ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, fosforo sulfatoa erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, Euskal Herriko baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasak bildu eta lotan uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Su
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.