Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak
zehaztapen batzuk |
zuzenketa txikiak |
||
114. lerroa: | 114. lerroa: | ||
=== Agintari gorenak === |
=== Agintari gorenak === |
||
SESBeko |
SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren: |
||
* 1922- 1924 [[Vladimir Lenin]] |
* 1922- 1924 [[Vladimir Lenin]] |
||
* 1924- 1953 [[Josef Stalin]] |
* 1924- 1953 [[Josef Stalin]] |
||
122. lerroa: | 122. lerroa: | ||
* 1984- 1985 [[Konstantin Txernenko]] |
* 1984- 1985 [[Konstantin Txernenko]] |
||
* 1985- 1991 [[Mijail Gorbatxov|Mikhail Gorbatxov]] |
* 1985- 1991 [[Mijail Gorbatxov|Mikhail Gorbatxov]] |
||
Agintari hauek |
Agintari hauek bete zuten kargu ofiziala ez zen bakarra izan. Batzuek [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|alderdiko]] idazkari postua bete zuten SESBeko buru ziren bitartean, beste batzuek gobernuburu titulua izan zuten beren agintaritza garaian, eta izan zen kargu ofizial desberdinak konbinatu edo txandakatu zituenik estatuko buruzagia izan zen bitartean. Izan ere, SESBak iraun zuen zazpi hamarkadetan ez zen agintari gorena izendatzeko titulu formal finko eta iraunkorrik egon. (Konparaziorako, beste herrialde batzuetan, agintari goren postua argiro lotuta dago titulu eta kargu ofizial jakin bati, adibidez AEBko agintari gorena [[Ameriketako Estatu Batuetako presidenteen zerrenda|presidentea]] da, eta EAEkoa [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria|lehendakaria]], baina SESBeko buruaren titulua ez zen bat eta bakarra). |
||
== CCCP == |
== CCCP == |
||
[[Fitxategi:Soviet Union-1981-Coin-1-20 Years Anniversary of First Human Flight in Space.jpg|thumbnail|ezkerrera|180px|[[1981]]eko ospakizuneko sobietar txanpona, non CCCP idazkuna ikus daitekeen [[Sobietar Batasuneko Armarria]]ren ondoan eta [[Juri Gagarin]]en kaskoan.]] |
[[Fitxategi:Soviet Union-1981-Coin-1-20 Years Anniversary of First Human Flight in Space.jpg|thumbnail|ezkerrera|180px|[[1981]]eko ospakizuneko sobietar txanpona, non CCCP idazkuna ikus daitekeen [[Sobietar Batasuneko Armarria]]ren ondoan eta [[Juri Gagarin]]en kaskoan.]] |
03:02, 11 azaroa 2013ko berrikusketa
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Союз Советских Социалистических Республик ( Sojuz Sovetskikh Sotsialistitxeskikh Respublik ) | |||
---|---|---|---|
1922 – 1991 | |||
Federazioa | |||
| |||
Goiburua Пролетарии всех стран, соединяйтесь! (Munduko langileok, elkartu!) | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Mosku | ||
Biztanleria | 293.047.571 | ||
Azalera | 22.402.200 km² | ||
Ordu eremua | +2 > +13 | ||
Domeinua | .su | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Sobietar errubloa (SUR) | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Ez zuen (Errusiera de facto) | ||
Erlijioa | Ateoa (ofizialki) | ||
Historia | |||
Aldarrikatua | 1922 abenduaren 30 | ||
Onartua | 1924 otsailaren 1 | ||
Ezeztapena | 1991 abenduaren 24 | ||
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna[1] edo Sobietar Batasuna XX. mendeko zati handi bateko herrialde sozialista izan zen.
Sobietar Batasuna Errusiako Iraultzaren ondoko gerra zibila garaitu eta gero sortu zen 1922. urtean, eta Mikhail Gorbatxev gobernuburu zela desegin zen 1991. urtean. Itsaso Baltikotik eta Itsaso Beltzetik hasi eta Ozeano Bareraino zabaltzen zen. 15 errepublika sozialista sobietar izatera heldu zen. Errusia zen Batasunaren errepublika handiena, bai zabaleran bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
Politikoki 15 Sobietar Errepublika Sozialistetan (SES) banatua egon zen 1940 eta 1991 artean:
- Armeniako SES (oraingo Armenia)
- Azerbaijango SES (oraingo Azerbaijan)
- Bielorrusiako SES (oraingo Bielorrusia)
- Errusiako SESF (oraingo Errusiar Federazioa)
- Estoniako SES (oraingo Estonia)
- Georgiako SES (oraingo Georgia)
- Kazakhstango SES (oraingo Kazakhstan)
- Kirgiziako SES (oraingo Kirgizistan)
- Letoniako SES (oraingo Letonia)
- Lituaniako SES (oraingo Lituania)
- Moldaviako SES (oraingo Moldavia)
- Tajikistango SES (oraingo Tadjikistan)
- Turkmenistango SES (oraingo Turkmenistan)
- Ukrainako SES (oraingo Ukraina)
- Uzbekistango SES (oraingo Uzbekistan)
Geografia
22.402.200 km2 luze-zabal zen (10.000 km mendebaldetik ekialdera eta 5.000 km ipar-hego). Eremuaren %11 landa lurrak ziren, %16 belardia zen, %41 basoa eta %32 gainontzekoa (tundra, besteak-beste).
Hainbat klima zituen: kontinentala, subtropikala, kontinentala, subartikoa eta polarra.
Historia
Errusiako Iraultzak Sobietar Batasuna sortzea ekarri zuen 1917an. Iraultzak tsarraren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko Otsaileko Iraultza izan zen, Errusiako Nikolas II.a tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea Urriko Iraultza, eta bertan Sobietarrek, Boltxebike alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.
1979ko abenduan Afganistan okupatu zuen, ia 10 urteko gatazka odoltsua eraginez.
1986ko apirilaren 26an Txernobylgo hondamendia gertatu zen Ukrainako Txernobyl hirian. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INES (International Nuclear Event Scale) eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
1991an desagertu zen Errusiar Federazioa, honekin estatu independente multzo bat sortuz.
Agintari gorenak
SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren:
- 1922- 1924 Vladimir Lenin
- 1924- 1953 Josef Stalin
- 1953- 1964 Nikita Khrustxov
- 1964- 1982 Leonid Brezhnev
- 1982- 1983 Iuri Andropov
- 1984- 1985 Konstantin Txernenko
- 1985- 1991 Mikhail Gorbatxov
Agintari hauek bete zuten kargu ofiziala ez zen bakarra izan. Batzuek alderdiko idazkari postua bete zuten SESBeko buru ziren bitartean, beste batzuek gobernuburu titulua izan zuten beren agintaritza garaian, eta izan zen kargu ofizial desberdinak konbinatu edo txandakatu zituenik estatuko buruzagia izan zen bitartean. Izan ere, SESBak iraun zuen zazpi hamarkadetan ez zen agintari gorena izendatzeko titulu formal finko eta iraunkorrik egon. (Konparaziorako, beste herrialde batzuetan, agintari goren postua argiro lotuta dago titulu eta kargu ofizial jakin bati, adibidez AEBko agintari gorena presidentea da, eta EAEkoa lehendakaria, baina SESBeko buruaren titulua ez zen bat eta bakarra).
CCCP
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren akronimoa errusieraz CCCP da, Союз Советских Социалистических Республик, hau da, Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena CCCP den arren, alfabeto zirilikoz. Errusierazko gutxi gora-beherako ahoskera, "es es es err" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko C letra, latindar alfabetoko Saren baliokidea baita, eta P letra, berriz, Rren baliokidea.
Sigla hauek, SESBetik kanpo, nazioarteko kirol lehiaketengatik, non beti paper nabarmen bat izan zuen, zein sobietar astronautengatik ezaguna egin zen, azken hauek, siglak kaskoan idatzita zituztelarik.
Kultura
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: SESB |