Monumentu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Fachada de la Catedral de León.jpg|200px|thumb|right|[[Leongo katedrala]], [[Espainia]]n ofizialki, Monumentu bezala izendatutako lehen eraikina (1844), bere kontserbazioaren larritasunaren ondorioz.]]
[[Fitxategi:Fachada de la Catedral de León.jpg|200px|thumb|right|[[Leongo katedrala]], [[Espainia]]n ofizialki, Monumentu bezala izendatutako lehen eraikina (1844), bere kontserbazioaren larritasunaren ondorioz.]]
'''Monumentu''' bat ([[latin]]ez ''monumentum'', "oroitzapen"), justifikatutako balio artistiko, historiko edo soziala duen [[arkitektura]] lan oro da. Hitza, jatorrian, pertsonaia edo gertaera garrantzitsu baten omenez egiten zen eraikina adierazteko soilik erabiltzen zen, baina, hedapenez, hirigune edo landagune batean dagoen edozein eraikin historiko ere jaso du bere esanahian. Antzinatean, hitz hau bereziki hil-lanak adierazteko erabiltzen zen, eta [[Erromatar Inperioa]]ren garaian, enperadoreari eta, orokorrean, bere gorteari eskainitakoa zen estatua edo [[obelisko]] bat izan ohi zen.
'''Monumentu''' bat ([[latin]]ez ''monumentum'', "oroitzapen"), justifikatutako balio artistiko, historiko edo soziala duen [[arkitektura]] lan oro da. Hitza, jatorrian, pertsonaia edo gertaera garrantzitsu baten omenez egiten zen eraikina adierazteko soilik erabiltzen zen, baina, hedapenez, hirigune edo landagune batean dagoen edozein eraikin historiko ere jaso du bere esanahian. Antzinatean, hitz hau bereziki hilobi-izaerako obrak adierazteko erabiltzen zen, eta [[Erromatar Inperioa]]ren garaian, enperadoreari eta, orokorrean, bere gorteari eskainitakoa zen estatua edo [[obelisko]] bat izan ohi zen.


[[XX. mendea]]ren amaieratik, eta [[ondare historiko (Espainia)|ondare historikoari]] dagokion nazioarteko araudiaren erregulazioaren ondoren, kontzeptua hedatu da balio bereziko toki edo gertaera naturalak eta interes zientifiko, tekniko edo soziala duten lanak barnebiltzeraino.
[[XX. mendea]]ren amaieratik, eta [[ondare historiko (Espainia)|ondare historikoari]] dagokion nazioarteko araudiaren erregulazioaren ondoren, kontzeptua hedatu da balio bereziko toki edo gertaera naturalak eta interes zientifiko, tekniko edo soziala duten lanak barnebiltzeraino.

18:34, 12 azaroa 2013ko berrikusketa

Leongo katedrala, Espainian ofizialki, Monumentu bezala izendatutako lehen eraikina (1844), bere kontserbazioaren larritasunaren ondorioz.

Monumentu bat (latinez monumentum, "oroitzapen"), justifikatutako balio artistiko, historiko edo soziala duen arkitektura lan oro da. Hitza, jatorrian, pertsonaia edo gertaera garrantzitsu baten omenez egiten zen eraikina adierazteko soilik erabiltzen zen, baina, hedapenez, hirigune edo landagune batean dagoen edozein eraikin historiko ere jaso du bere esanahian. Antzinatean, hitz hau bereziki hilobi-izaerako obrak adierazteko erabiltzen zen, eta Erromatar Inperioaren garaian, enperadoreari eta, orokorrean, bere gorteari eskainitakoa zen estatua edo obelisko bat izan ohi zen.

XX. mendearen amaieratik, eta ondare historikoari dagokion nazioarteko araudiaren erregulazioaren ondoren, kontzeptua hedatu da balio bereziko toki edo gertaera naturalak eta interes zientifiko, tekniko edo soziala duten lanak barnebiltzeraino.

« Iraganeko mezu espirituala daramatenak, herri bakoitzeko eraikin monumentalak, gaur egun, bere lurreko tradizioen testigutza bizia dira. Gizateriak, egunero, giza balioen batasunaren kontzientzia hartzen duelarik, amankomuneko ondaretza hartzen ditu, eta, etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz, solidarioki, bere kontserbazioaren arduraduntzat hartzen du bere burua. »

Erregulazio juridikoa

Espainian

Espainian, monumentua, kultura ondasun kalifikazioaren barnean dauden bost mailetako bat da, Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legean (16/1985 Legea, 1985eko ekainaren 25ekoa) xedatu denez.

Frantzian

Frantzian, monumentu historiko izendapena ematen die Kultura Ministerioak garrantzi historiko edo arkitektonikoa duten ondasunei.

Ordezkaritza

Sarri, monumentu klasikoenak (gotorleku, santutegi edo jauregiak), hiri edo nazio baten ikur bezala hartzen dira, eta identifikazio geografikoko bereizgarri suertatzen dira askotan. Honela, Florentziako Palazzo Vecchioa, Sevillako Giralda, Madrilgo Alcalako Atea, Granadako Fonelas herriko armarrian agertzen den Brontze Aroko estela, eta, Euskal Herriaren kasuan, Guggenheim Bilbao Museoa Bilbon, Loiolako Santutegia Azpeitian, Arantzazuko santutegia Oñatin, edo Gasteizko Andre Mariaren katedrala eta Andre Maria Zuriaren plaza Gasteizen, aipaturiko herri eta hirietako ikur dira.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monumentu Aldatu lotura Wikidatan