Kortisol: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 38 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q190875 orrian
11. lerroa: 11. lerroa:




== Kortisolaren funtziak eta efektuak ==
== Kortisolaren funtzioak eta efektuak ==





19:07, 13 azaroa 2013ko berrikusketa

Kortisolaren egitura kimikoa.


Kortisol edo hidrokortisona giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, glukokortikoideetako familiakoa. Kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen dituen beste hormonen antzera (aldosterona, kortisona, testosterona...).

Egitura kimikoari dagokionez hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentano-perhidrofenantreno du egitura nagusitzat (17+4 C).

Hormona adrenokortikotropikoak (ACTH, hipofisiak jariaturiko hormonak) kortisolaren sintesia bultzatzen du. Giltzurrungaineko azalak ez du nerbio-bukaerarik, beraz hormona glukokortikoideen (kortisol, kortisona...) jariaketaren kontrola ez dago nerbio-sistemaren menpe, hormonen menpe baizik (ACTH hormonaren menpe, batez ere). Aldi berean, hipotalamoak ekoizten duen kortikotropinak erregulatzen du ACTHaren sintesia.

Jakina da estresak duen eragina kortisolaren ekoizpenean: izan ere, estresaren hormonatzat jotzen da kortisola, gorputzak kopuru handian sortzen baitu alarma egoera baten aurrean.


Kortisolaren funtzioak eta efektuak

  • era berean, gantz azidoen odoleko kontzentrazioa ere handitzen du
  • hanturaren aurkako efektu nabarmena du, klinika mailan erabiltzen dena
  • kaltzioaren heste-xurgatzea eragozten du, hezurretako deskaltzifikazioa erraztuz

Hanturaren aurkako efektuak eta eragiten duen immunodepresioak kortisolaren erabilera terapeutikoa bultzatu dute, kortikosteroide sintetikoak agertuz (prednisona, budesonida, e.a.).


Kortisolaren odol-kontzentrazioa txikia da Addisonen gaixotasuna dagoenean, eta handia Cushing-en sindromean.