Ramon Labaien: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
27. lerroa: 27. lerroa:


{{oinordekotza
{{oinordekotza
| titulua = [[Fitxategi:Escudo de Donostia.svg|25px|center]] [[Donostiako Udala|Donostiako Alkatea]]
| titulua = [[Fitxategi:Escudo de Donostia.svg|25px|center]] [[Donostiako alkateen zerrenda|Donostiako Alkatea]]
| epea = [[1983]]ko [[maiatzaren 20]]tik - [[1987]]ko [[ekainaren 20]]ra
| epea = [[1983]]ko [[maiatzaren 20]]tik - [[1987]]ko [[ekainaren 20]]ra
| aurrekoa = [[Jesus Maria Alkain]] ([[EAJ]])
| aurrekoa = [[Jesus Maria Alkain]] ([[EAJ]])

03:12, 21 azaroa 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Ramon Maria Labaien Santsinenea (1928ko abuztuaren 31a, Tolosa, Gipuzkoa, Euskal Herria) politikari eta enpresaburu euskalduna da. Euskal Herriko historian aditua da, hainbat hedabidetan artikuluak idazten ditu. Umea zenetik berunezko soldadutxoak egiteko zaletasuna du, baita horiek saldu ere. Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Martin Labaien idazle eta margolariaren anaia da.

Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen.[1] Han zortzi urtez bizi izan zen, Espainiako Gerra Zibila etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Bere aita Antonio Maria Labaien Tolosako alkatea zen, EAJ alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Iparraldera joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibane Lohizunen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian.

Gerora Madrilen Kimika Zientzietan lizentziatu zen. Turismo enpresetako zuzendaria ere izan da.[2] Ingalaterra nahiz Nafarroan kontserba industrian lan egin zuen, gerora turismo enpresen zuzendaritzara iragateko, 15 urtetan zehar Donostiako Londres hotelaren zuzendaria izan zen. 1978ko urritik aurrera Donostiako Udaleko lehenbiziko teniente alkatea eta 1978ko ekainetik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea ere izan zen. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren ezarpenaren ondorioz 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko kultura kontseilaria izan zen, kargu honetan 1983 arte egon zelarik. Honela bada, 1980an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen, baita Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, literatur sariak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta abar, denen artean euskararen aldeko babes politika irmoa eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zelarik.

Erreferentziak

  1. «Ramon Labaien Sansinenea», Ahotsak.com webgunea.
  2. (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Ramón María Labayen Sansinenea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak


Aurrekoa
Jesus Maria Alkain (EAJ)
Donostiako Alkatea

1983ko maiatzaren 20tik - 1987ko ekainaren 20ra
Ondorengoa
Xabier Albistur (EA)


Aurrekoa
Karguaren sorrera
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1980-1983
Ondorengoa
Joseba Arregi