Dialektoen continuum: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:
==Erreferentziak==
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia_zerrenda}}

[[Kategoria:Dialektologia]]

21:41, 23 azaroa 2013ko berrikusketa

Europako dialekto edo hizkuntzen continuum ezagunenak. Hemen koloreek, argiek zein ilunek, continuum bana irudikatzen dute.

Geziei jarraiki aldaera txikiak antzemango genituzke hurbilera mugituz gero baina distantzia geografiko handiagoarekin batera, aldaketa handiagoak antzemango genituzke

.

Arabieraren dialektoak. Arabiera garaikidean elkarrekiko ulergarritasuna ez dago ziurtatuta elkarrengandik oso urruti dauden dialektoen artean.

Herritik herrira hizkuntzaren eremu osoan zehar mugituz gero, mailaz mailako aldaketak antzemango genituzke. Isoglosa asko antzematen direla adierazi nahi izaten dute honelako dialektoen mapetan agertzen diren mugak.

Dialektoen continuuma edo dialektogunea, Leonard Bloomfield hizkuntzalariak[1] deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari honek defendatzen zuen dialekto multzoen azterketek erakusten zutela aldaketa txikiak geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herritik herrira diferentziak antzeman zitezkeen baina hurbileko herrietan dialektoen arteko diferentziak txikiak ziren batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Barneko hiztunen ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan zitezkeen. Alboko herrietako hiztunekin elkarrekiko ulergarritasuna ia beti ziurtaturik egoten da.

Denborarekin continuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako, Arabako iparraldeko euskara galdu zenean; mendebaldetik Sakanara zihoan continuum baten gezia eten egin zen.[2]

Hizkuntza estandar boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta continuum bat desegin dezake.


Erreferentziak

  1. Bloomfield, Leonard (1935). Language, George Allen & Unwin: London, p. 51. Liburua Itziar Lakak euskaratu zuen, (Agustin García Calvoren hitzaurrea eta guzti): Hizkuntza, Klasikoak. 1994.
  2. Ikus Koldo Zuazo: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.