William Wallace: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa: 16. lerroa:
}}
}}


'''William Wallace''' ([[Eskoziako gaelera|Eskoziako Gaeleraz]] ''Uilleam Uallas''; [[1270]] inguru – [[1305]]eko [[abuztuaren 23]]a) [[Eskozia]]ko zalduna izan zen. [[Ingalaterra]]ren aurka [[Eskozia]]ko erresistentziaren burua izan zen. [[XV. mendea]]n William Wallaceen eginkizunak poema batean bildu ziren. [[1995]]eko ''[[Braveheart]]'' filma poema horretan oinarritu zen.
'''William Wallace''' ([[Eskoziako gaelera|Eskoziako Gaelikoz]] ''Uilleam Uallas''; [[1270]] inguru – [[1305]]eko [[abuztuaren 23]]a) [[Eskozia]]ko zalduna izan zen. [[Ingalaterra]]ren aurka [[Eskozia]]ko erresistentziaren burua izan zen. [[XV. mendea]]n William Wallaceen eginkizunak poema batean bildu ziren. [[1995]]eko ''[[Braveheart]]'' filma poema horretan oinarritu zen.


== Biografia ==
== Biografia ==

21:28, 9 abendua 2013ko berrikusketa

William Wallace
William Wallace
William Wallace
Datu pertsonalak
Ezizena Eskoziako zaintzaile
Jaio 1270 inguruan
Elderslie (edo Ellerslie?), Paisley inguruan, Renfrewshire
Hil 1305eko abuztuaren 23a
Londres ()
Bikotekidea(k) Marian Braidfoot

William Wallace (Eskoziako Gaelikoz Uilleam Uallas; 1270 inguru – 1305eko abuztuaren 23a) Eskoziako zalduna izan zen. Ingalaterraren aurka Eskoziako erresistentziaren burua izan zen. XV. mendean William Wallaceen eginkizunak poema batean bildu ziren. 1995eko Braveheart filma poema horretan oinarritu zen.

Biografia

William Wallace

Eskozian jaio arren William Wallace galestar jatorrikoa zen, hain zuzen ere Richard Wallacen ondorengoa ("Richard galesa") eta jatorri umilekoa. Ez dakigu asko haren historiaz eta gehiena 1470 aldera idatzitako Harry Itsuan jaso dugu, Wallace jaio eta 200 bat urtera.

1270 inguruan jaio zen Elderslien, Paisley inguruan, Renfrewshiren. Gaur bada jaioterri hau ukatzen duena ere eta Ellerslien, Kilmarnocketik gertu, Ayrshiren jaio zela uste duena. Litekeena da bi izenak nahastea, ortografia arauak geroago ezarri baitziren. Aita Riccartonetik zetorren, Ayrshire, eta ama, berriz, Loudoun, Ayrshire. Wallacen lehen ekintzak Ayrshiren izan ziren. Ellerslie XIX. mendean eman zen ezagutzera eta, Elderslie, berriz, aspalditik zen ezaguna.

Garaiko testigantzarik ez badago ere, gurasoak Sir Malcolm Wallace Riccartongoa eta Margaret zirela uste da. Bi senide ere bazituen: Malcolm eta John.

Osaba bizi zen abadian internatu zuten eta heziketa aberatsa jaso zuen, frantsesa, latinera, gaelikoa eta ingelesa hitz egiten ikasi zuelarik.

Bataila garrantzitsuak

Falkirkeko batailaren mugimendu bat Paul V Walsh Braveheart: History of Myth lanaren arabera
William Wallace

1297ko irailaren 11n, Wallaceek armada ingelesa garaitu zuen Stirlingeko zubiko guduan. Surrey kondearen pean zegoen armada ingelesa 300 zaldunek osatzen zuten eta 10.000 gizon infanterian. Stirlingetik itzuli zenean, Wallace Eskoziako zaintzaile egin zuten eta berehala abiatu zen Ingalaterra iparraldean zegoen York hiria konkistatzera.

1298ko apirilaren 1ean, Eduardo I.a Ingalaterrakoaren tropak eskoziarren kontra borrokatu zuten Falkirken. Wallacek arma sekretua zuen: Schiltroms deituak. Zalduneriaren karga gerarazteko asmoz 2 metroko lantzak zituzten soldadu taldeak. Espero bezala, ingeles zaldunek egin zuten eraso eta, espero bezala, gerarazi zituzten, baina Galesko gezilariak etorri ziren gero eta hauen tiro luzeek eskoziarrak suntsitu zituzten.

Wallacen exekuzioa

William Wallace epaiketan

1305eko abuztuaren 5 arte ez zuten Wallace harrapatu, John Menteithek Glasgowko soldadu ingelesei entregatu zienera arte. Atera zuten, bilutsik jarri eta, orpoak zaldi bati lotuta, arrastaka ibili zuten hirian zehar, Westminstertik Smithfieldera. Urkatu ondoren, arrastaka jarraitu eta txikitu egin zuten. Bizirik omen zegoen, barruak hustu eta hesteak bere aurrean erre zizkiotenean; burua moztu eta Wallacen gorpua 4 iskinetan banatu zuten: burua galipotean sartu zuten eta Londresko zubian zintzilikatu zuten, Ingalaterrako arerioak izutzeko xedean. Gerora, John Fraser eta Simon Fraser anaien buruak ere hantxe jarriko zituzten. Besoak eta hankak aparte gorde zituzten, Newcastle upon Tyne, Berwick-upon-Tweed, Stirling eta Aberdenen. Eskuineko besoa joan zen Newcastlera; ezkerrekoa, berriz, Berwickera. Eskuineko oina Perthera eta ezkerrekoa Aberdeenera.

Stirlingen, William Wallace museoan, bere metro eta erdiko ezpataren erreplika gordetzen da eta bere erlikiak ere bisita daitezke.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Wallace Aldatu lotura Wikidatan