Sindarin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa: 17. lerroa:
===Eldarin komunera arte===
===Eldarin komunera arte===


Etapa honetako aldaketa gehientsuenak Vanyar eta Noldor klanen hizkeretan ere gertatu ziren. Baina ezaugarri garrantzitsuena, sindarina besteetatik bereizi zuena, kw > p aldaketa izan zen: kwendî > pendî (elfoak), edota kwetinjê > petinjê (hitz egiten dut, sindarinean pedin).
Etapa honetako aldaketa gehientsuenak Vanyar eta Noldor klanen hizkeretan ere gertatu ziren. Baina ezaugarri garrantzitsuena, sindarina besteetatik bereizi zuena, kw > p aldaketa izan zen: kwendî > pendî (elfoak), edota kwetinjê > petinjê (hitz egiten dut, sindarinez pedin).


===Sindarin zaharrera===
===Sindarin zaharrera===

23:00, 17 abendua 2013ko berrikusketa

Sindarina (elfoera grisa ere deitua) Tolkienek sortutako hizkuntza artifizial bat da, Arda munduari buruzko bere istorioetan agertzen dena eta Erdialdeko Lurraldean gehien hitzegindako elfotar hizkuntza dena. Sindarina, quenyarekin batera Tolkienek, eurekin testu luzeak idatzi ahal izateko bezain beste garatu zituen bi hizkuntzetako bat da. Sindarina idazteko normalean tengwar alfabetoa erabiltzen da, cirth errunak ere erabil daitezkeen arren. Sindarin izena, izatez, datibo bat da quenyaz, "Sindarrei" esan nahi duena. Hizkuntzaren jatorrizko izena edhellen izango litzateke (elfoera).

Barne historia

Jatorrian Tolkienek sindarinean bihurtuko zen hizkuntza Noldorrek, elfoen bigarren klanekoek hitzegiten zuten hizkuntza zela irudikatu zuen. Honela, hizkuntza noldorin deitzen da Eraztunen Jaunaren aurreko testuetan, Etimologiak izenekoan esate baterako. Baina Tolkienek, azkenean, elfoen hirugarren klana zen Sindarren hizkuntza izatea erabaki zuen. Noldorina sindarin bihurtu zenean ilkorin hizkuntzaren ezaugarrietako batzuk ere hartu zituen, ordurarte elkarren arteko inongo harremanik ez zuena. Tolkienek bere noldorin-sindarinaren soinua eta gramatikaren zati bat galeseran oinarritu zuen, sindarinak hizkuntza zelten mutazio bereizgarriak izatearen arrazoia hau delarik.

Honela, sindarina Sindarren hizkuntza bihurtu zen, Elfoen Martxa Handian atzean geratzea erabaki zuten telerien taldea, sindarina telerin hizkuntza amankomunaren ondorengoa zelarik. Noldorrak Amanetik Erdialdeko Lurraldera itzuli zirenean euren jatorrizko hizkuntza zen quenya erabili zuten, ederragoa iruditzen baitzitzaien, sindarina ikasten hasi ziren arren. Hala ere, Noldorrek soilik sindarina hitzegin behar izan zuten, Thingolek Alqualondëko sarraskiaren ondorioz quenya hitzegitea debekatu ondoren, ezagutzaren hizkuntza bezala mantendu zen arren, latina bezala.

Aldaketa fonetikoak

Sindarin hizkuntza, Erdialdeko Lurraldeko elfoen hizkuntza guztiak bezala, elfoen hizkuntza primitibotik eratorri da. Bere eboluzioak hainbat etapa izan ditu:

-Elfoen hizkuntza primitibotik eldarin komunera (Elfoen Martxa Handian Eldar guztiek hitz egiten zuten hizkuntza, Avari-engatik bereizteko). Hemen jada beste bi klanen (Vanyar eta Noldorrak) hizkerekiko ezberdintasun batzuk zituen.

-Eldarin komunetik sindarin zaharrera. Aldaketa hauek Belerianden gertatu ziren gehienbat, Eguzkiaren Lehen Aroa baino lehen.

-Sindarin zaharretik sindarinera. Aldaketa hauek Eguzkiaren Lehen Aroa baina lehenago hasi eta Hirugarren Arora arte luzatu ziren.

Eldarin komunera arte

Etapa honetako aldaketa gehientsuenak Vanyar eta Noldor klanen hizkeretan ere gertatu ziren. Baina ezaugarri garrantzitsuena, sindarina besteetatik bereizi zuena, kw > p aldaketa izan zen: kwendî > pendî (elfoak), edota kwetinjê > petinjê (hitz egiten dut, sindarinez pedin).

Sindarin zaharrera

Hauexek dira aldaketa garrantzitsuenak bokalei dagokienez:

  • Hitzen amaierako bokal luzeak murriztea
  • Hitzen amaierako -i eta -u bokal motzak -e eta -o bihurtzea, eta beste guztiak desagertzea
  • Hitz barruko -â-, -ê- eta -ô- bokal luzeak -ô-, -î- eta -û- bihurtzea, hurrenez hurren
  • Diptongoei dagokienez:
    • ai > ai
    • ay > ae
    • ew > eu > iu
    • euy > iui > ui

Aldaketa guzti hauek hurrengo hitz hauetan ikus daitezke:

  • BELEK > belekâ > beleka (sindarinez beleg, "handia", "indartsua")
  • NDAK > ndâkô > ndóko (sindarinez daug, "(orko) gerlaria")
  • ROM > rômâ > rúma (sindarinez rom, "adar eta tronpeten hotsa")
  • BEW > beujâ > buia ("zerbitzatu"), baina BEW > beurô > biuro (sindarinez bior, "zerbitzaria")

Sindarinera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sindarin Aldatu lotura Wikidatan