Gautxo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Gauchos lotu du, Wikidataren arabera.
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
4. lerroa: 4. lerroa:
'''Gautxo''' (''gaucho'' [[gaztelania]]z) nagusiki [[Argentina]], [[Uruguai]], [[Paraguai]] eta [[Bolivia]] aldeko zaldikoa eta azienda zaindaria da, [[Mexiko]]ko ''charro'', [[Txile]]ko ''huaso'', [[Venezuela]] eta [[Kolonbia]]ko ''llanero'' eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] ''cowboy'' izeneko [[abeltzain]]en pareko dena. [[XIX. mendea]]n erdi [[nomada]]k ziren.
'''Gautxo''' (''gaucho'' [[gaztelania]]z) nagusiki [[Argentina]], [[Uruguai]], [[Paraguai]] eta [[Bolivia]] aldeko zaldikoa eta azienda zaindaria da, [[Mexiko]]ko ''charro'', [[Txile]]ko ''huaso'', [[Venezuela]] eta [[Kolonbia]]ko ''llanero'' eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] ''cowboy'' izeneko [[abeltzain]]en pareko dena. [[XIX. mendea]]n erdi [[nomada]]k ziren.


Izena [[ketxua]]zko ''huachu'' hitzetik dator, "umezurtz" , "arlote" edo "eskale" esan nahi duena. Hauen emazteek. aldiz, ''paisana'', ''guaina'', ''gaucha'' eta ''china'' izenak hartu izan dituzte. Gaur egun gautxo hitzarekin argentinarrak oro har izendatzeko erabili izan da.
Izena [[ketxua]]zko ''huachu'' hitzetik dator, "umezurtz" , "arlote" edo "eskale" esan nahi duena. Hauen emazteek. aldiz, ''paisana'', ''guaina'', ''gaucha'' eta ''china'' izenak hartu izan dituzte. Gaur egun gautxo hitza argentinarrak oro har izendatzeko erabili izan da.


== Historia ==
== Historia ==

10:26, 28 abendua 2013ko berrikusketa

Argentinako gautxoak.
Gautxoen argazki zaharra.

Gautxo (gaucho gaztelaniaz) nagusiki Argentina, Uruguai, Paraguai eta Bolivia aldeko zaldikoa eta azienda zaindaria da, Mexikoko charro, Txileko huaso, Venezuela eta Kolonbiako llanero eta AEBetako cowboy izeneko abeltzainen pareko dena. XIX. mendean erdi nomadak ziren.

Izena ketxuazko huachu hitzetik dator, "umezurtz" , "arlote" edo "eskale" esan nahi duena. Hauen emazteek. aldiz, paisana, guaina, gaucha eta china izenak hartu izan dituzte. Gaur egun gautxo hitza argentinarrak oro har izendatzeko erabili izan da.

Historia

Gaur egun gainbehera doan lanbidea izan arren, gautxoek abeltzaintzan egindako lanaz gain garrantzi handia eduki izan zuten XIX. mendearen hasieran Argentinako independentziaren prozesuan, bai eta Pampa eta Patagonia moduko lurralde zabalak populatzean ere.

Jatorrizko ezaugarriak

Amerindiar eta espainiar arteko mestizo arrazakoak dira jatorriz, XVI. mendetik ezagunak izanda: "pertsona bakartiak, askatasunaren maitaleak eta norabiderik gabekoak". Pulpería izenekoak batzeko tokiak ziren, landa-eremuetan kokatutakoak, salerosketak egiteko eta hitz egiteko aproposak. Mate infusioa edateko ohitura ere ezaugarri nagusien artean dugu.

Janzkerak pilcha izena hartzen du orokorrean.

Hizkera gaztelania zaharrak osatzen du, hainbat berezko esamoldek zipriztindua.

Dantzak

Zamba, gato, chacarera, cueca, malambo, vidal, copla norteña, milonga eta chamamé izeneko dantzak gautxoen berezkoak dira.

Literatura

Gautxoen inguruan literaturaren azpi-generoa sortu zuten XIX. mendean bereziki, Erromantizismoaren garaian, Literatura gauchesca izenekoa. Jose Hernandez idazleak Martín Fierro izeneko pertsonaia ezagunean gautxoen bizimodua eta filosofia ederto islatu zuen, 1872an sortua eta ikur bihurtuta. Bestela, 1972an Inodoro Pereyra pertsonaia umorez sortu zuen Fontanarrosa komikigileak, Eulogia emaztea eta Mendieta txakurrarekin batera.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gautxo Aldatu lotura Wikidatan