Hipolita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n '''Hipolita''' ([[greziera]]z Ιππολύτης) [[amazona (mitologia)|amazonen]] erregina da, bere aita zen Ares gerraren jainkoak oparitu zion [[gerriko]] baten jabea zena.
[[Greziar mitologia]]n '''Hipolita''' ([[greziera]]z Ιππολύτης) [[amazona (mitologia)|amazonen]] erregina da, bere aita zen Ares gerraren jainkoak oparitu zion [[gerriko]] baten jabea zena.


[[Herakles]]en bederatzigarren lana, hain zuzen, gerriko hori lortzea izan zen, [[Admete]]k, [[Euristeo]]ren alabak eskatuz. Istorioaren bertsio batean, Hipolita Heraklesetaz maitemintzen zen, eta gerrikoa bere gogoz ematen zion. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek, gerrikoa, Hipolitaren ahizpa zen [[Melanipa]] bahituz lortzen zuen, eta, erreskate gisa, gerrikoa bera eskatuz, lortu ondoren, Melanipa askatuz.
[[Herakles]]en bederatzigarren lana, hain zuzen, gerriko hori lortzea izan zen, [[Admete]] [[Euristeo]]ren alabak eskaturik. Istorioaren bertsio batean, Hipolita Heraklesez maitemindu zen, eta gerrikoa bere gogoz ematen zion. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek gerrikoa Hipolitaren ahizpa zen [[Melanipa]] bahituz eta erreskate gisa gerrikoa bera eskatuz lortu zuen.


Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, [[Teseo]]k, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, [[Antiope]] bahitzen du. Amazonek orduan erasotzen dute ([[Hera]] jainkosak, Heraklesen etsaia zena, Herakles, han, amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoenaren asmo txarreko zurrumurrua zabaldu zuelako), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hiltzen du bere ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek [[Atenas]] erasotzen dute, baina kale, bertsioren batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.
Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, [[Teseo]]k, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, [[Antiope]] bahitu zuen. Amazonek orduan erasotzen dute ([[Hera]] jainkosak, Heraklesen etsaia zenak, Herakles amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoelako asmo txarreko zurrumurrua zabaldu baitzuen), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hil zuen ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek [[Atenas]] erasotzen dute, baina kale, bertsio batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.


Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, [[Hipolito]] izeneko seme bat dutelarik. Teseo, azkenik, [[Fedra]]rekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau, erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkondua egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, hila baita, bertsioen arabera, Teseoren gizonen aldetik edo [[Pentesilea]] amazonaren aldetik.
Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, eta [[Hipolito]] izeneko seme bat dute. Teseo, azkenik, [[Fedra]]rekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkonduta egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, bertsioen arabera Teseoren gizonek edo [[Pentesilea]] amazonak hila baita.


== Jatorria ==
== Jatorria ==
Eguzkia [[Aries]] konstelazioan dagoenean, Andromeda konstelazioa sartu egiten da. Azken hau, dirudienez gona luze bat duena, femeninotzat hartzen da greziar mitologian. Lerrokatuta dauden hiru hurbileko izar dizdiratsu ditu, gerriko baten itxura ematen dutenak ([[Orion Konstelazioa|Orion]] konstelazioko hiru izarrak bezala).
Eguzkia [[Aries]] konstelazioan dagoenean, Andromeda konstelazioa sartu egiten da. Azken hau, gona luze bat duela ematen duenez, femeninotzat hartua da greziar mitologian. Lerrokatuta dauden hiru hurbileko izar dizdiratsu ditu, gerriko baten antzera ematen ([[Orion Konstelazioa|Orion]] konstelazioko hiru izarrak bezala).


Konstelazio osoak, dirudienez, zeozer bere goialdeari lotuta du, Andromedaren sakrifizioaren greziar mitoan [[kate]] batekin identifikatzen dena. Beste istorio batzuk [[ezpata]] batekin identifikatzen dute (konstelazioaren zati diren katearen zatiak kenduz), konstelazioa, gerlari amazona bat dela aditzera emanez, beharbada Hipolita.
Konstelazio osoak, dirudienez, badu goialdean zeozer lotuta, Andromedaren sakrifizioaren greziar mitoan [[kate]] batekin identifikatzen dena. Beste istorio batzuek [[ezpata]] batekin identifikatzen dute (konstelazioaren zati diren katearen zatiak kendurik), konstelazioa gerlari amazona bat dela aditzera emanez, beharbada Hipolita.


Eguzkiaren ibiliaren norantzan, Andromeda ostean [[Pleiadeak (astronomia)|Pleiadeak]] daude, greziar mitologian [[Pleiadeak|zazpi ahizpatzat]] hartzen direnak. Hipolitaren gerrikoa lortu ondoren. Heraklesek emakume talde bati aurre egin behar izan zion, amazona gehiagori, alegia.
Eguzkiaren ibiliaren norantzan, Andromeda ostean [[Pleiadeak (astronomia)|Pleiadeak]] daude, greziar mitologian [[Pleiadeak|zazpi ahizpatzat]] hartzen direnak. Hipolitaren gerrikoa lortu ondoren, Heraklesek emakume talde bati aurre egin behar izan zion, amazona gehiagori, alegia.


== Izen bereko beste pertsonaia batzuk ==
== Izen bereko beste pertsonaia batzuk ==
Hipolita, honako hauei ere deitzen zaie:
Hipolita izena honako hauei ere ematen zaie:


# Argonautetako bat zen [[Ifito]]rekin [[Epistrofo]] eta [[Eskedio]] [[akaiar]] buruzagien ama
# Argonautetako bat zen [[Ifito]]rekin [[Epistrofo]] eta [[Eskedio]] [[akaiar]] buruzagien ama

22:06, 29 abendua 2013ko berrikusketa

Heraklesek amazonen aurka borrokatzen du, anfora atikarra irudi beltzekin K. a. 530-K. a. 520. Louvreko Museoa.

Greziar mitologian Hipolita (grezieraz Ιππολύτης) amazonen erregina da, bere aita zen Ares gerraren jainkoak oparitu zion gerriko baten jabea zena.

Heraklesen bederatzigarren lana, hain zuzen, gerriko hori lortzea izan zen, Admete Euristeoren alabak eskaturik. Istorioaren bertsio batean, Hipolita Heraklesez maitemindu zen, eta gerrikoa bere gogoz ematen zion. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek gerrikoa Hipolitaren ahizpa zen Melanipa bahituz eta erreskate gisa gerrikoa bera eskatuz lortu zuen.

Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, Teseok, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, Antiope bahitu zuen. Amazonek orduan erasotzen dute (Hera jainkosak, Heraklesen etsaia zenak, Herakles amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoelako asmo txarreko zurrumurrua zabaldu baitzuen), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hil zuen ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek Atenas erasotzen dute, baina kale, bertsio batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.

Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, eta Hipolito izeneko seme bat dute. Teseo, azkenik, Fedrarekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkonduta egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, bertsioen arabera Teseoren gizonek edo Pentesilea amazonak hila baita.

Jatorria

Eguzkia Aries konstelazioan dagoenean, Andromeda konstelazioa sartu egiten da. Azken hau, gona luze bat duela ematen duenez, femeninotzat hartua da greziar mitologian. Lerrokatuta dauden hiru hurbileko izar dizdiratsu ditu, gerriko baten antzera ematen (Orion konstelazioko hiru izarrak bezala).

Konstelazio osoak, dirudienez, badu goialdean zeozer lotuta, Andromedaren sakrifizioaren greziar mitoan kate batekin identifikatzen dena. Beste istorio batzuek ezpata batekin identifikatzen dute (konstelazioaren zati diren katearen zatiak kendurik), konstelazioa gerlari amazona bat dela aditzera emanez, beharbada Hipolita.

Eguzkiaren ibiliaren norantzan, Andromeda ostean Pleiadeak daude, greziar mitologian zazpi ahizpatzat hartzen direnak. Hipolitaren gerrikoa lortu ondoren, Heraklesek emakume talde bati aurre egin behar izan zion, amazona gehiagori, alegia.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

Hipolita izena honako hauei ere ematen zaie:

  1. Argonautetako bat zen Ifitorekin Epistrofo eta Eskedio akaiar buruzagien ama
  2. Dexamenosen alaba, Eurition zentauroak bortxatu nahi izan zuena Azanekin ezkonduta zegoenean
  3. Akastoren emaztea (ohi Astidamia izango litzatekeen arren), Peleo bere bertutearen aurka joateaz salatu zuena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipolita Aldatu lotura Wikidatan