Kultura Intereseko Ondasun (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bien de Interés Cultural lotu du, Wikidataren arabera.
8. lerroa: 8. lerroa:


Aipatutako legeak, halaber, bi babes-maila nagusi ezar ditzake ondasunengan, hau da, babes inbentariatua (edo zerrendatutakoa) eta babes sailkatua (zermugatua edo kalifikatua); azken hori litzateke gorena.<ref>{{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2080/legeak-babesten-duen-altxorra?pdf Ondareari buruzko artikulua ''Argia'' astekarian]</ref> Haien artean, era bertsuan, hiru maila daude: oinarrizkoa, erdi mailakoa eta berezia.
Aipatutako legeak, halaber, bi babes-maila nagusi ezar ditzake ondasunengan, hau da, babes inbentariatua (edo zerrendatutakoa) eta babes sailkatua (zermugatua edo kalifikatua); azken hori litzateke gorena.<ref>{{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2080/legeak-babesten-duen-altxorra?pdf Ondareari buruzko artikulua ''Argia'' astekarian]</ref> Haien artean, era bertsuan, hiru maila daude: oinarrizkoa, erdi mailakoa eta berezia.

Hauek dira sailkatutako elementuak lurraldeka:
*[[Arabako kultura ondasunak]]
*[[Bizkaiko kultura ondasunak]]
*[[Gipuzkoako kultura ondasunak]]


== Kultura ondasunak Nafarroako Foru Erkidegoan ==
== Kultura ondasunak Nafarroako Foru Erkidegoan ==

22:56, 3 urtarrila 2014ko berrikusketa

Kultura ondasuna Espainiako figura juridiko bat da, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika edo gizarte balio berezia duten ondasunak babesteko helburua duena. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.

Kultura ondasunak Euskal Autonomia Erkidegoan

Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legeak[1] ondarearen hiru sailkapen mota bereizten ditu:

  1. Monumentua: honelakotzat, bana-banan hartuta, nolabaiteko kultura-interesa duten ondasun higigarri zein higiezineko guztiak jotzen dira.
  2. Monumentu multzoa: honelakotzat, kultura-batasuna osatzen duten ondasun higigarri zein higiezineko multzo guztiak jotzen dira.
  3. Kulturagunea:[2] honelakotzat, iraganeko izan eta Euskal Herriaren kultura eta bizikera-adierazgarri nabariei atxikiriko toki, ekintza, sorkuntza, sinesmen, tradizio eta gertakariek osatutakoa jotzen da.

Aipatutako legeak, halaber, bi babes-maila nagusi ezar ditzake ondasunengan, hau da, babes inbentariatua (edo zerrendatutakoa) eta babes sailkatua (zermugatua edo kalifikatua); azken hori litzateke gorena.[3] Haien artean, era bertsuan, hiru maila daude: oinarrizkoa, erdi mailakoa eta berezia.

Hauek dira sailkatutako elementuak lurraldeka:

Kultura ondasunak Nafarroako Foru Erkidegoan

Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak, babesari dagokionez, honako mota hauetako batean sartuko dira, 14/2005 Foru Legearen arabera[4]:

  1. Interes kulturaleko ondasunak.
  2. Ondasun inbentariatuak.
  3. Garrantzi lokaleko ondasunak.
  4. Gainerako kultur ondasunak.

Interes kulturaleko ondasunak

Interes kulturaleko ondasun higiezinak honako kategoria hauetakoren batean sartuko dira:

  1. Monumentuak: arkitektura edo ingeniaritza obrak diren ondasun higiezinak dira, edo eskultura lan erraldoiak, betiere historia, etnologia, arte, zientzia edo gizarte ikuspegitik interesgarriak direnak.
  2. Multzo historikoa: kokapen-batasun jarraitu nahiz barreiatua osatzen duten ondasun higiezinen multzoa da, giza talde baten bilakabidearen adierazgarri den egitura fisiko batek baldintzatua, haren kulturaren lekukotasuna ematen duelako edo gizartearentzat erabilpen eta gozamen balioa osatzen duelako. Multzo historikoa da, halaber, ezaugarri horiek dituen edozein higiezingune banakatu, garbi zehazterik dagoen populazio batasun handiago batean sartua dagoena.
  3. Leku Historikoa: leku edo paraje naturala da, balio historikoa duten antzinako gertaera edo oroitzapenei, kultur edo natur sorkuntzei edo gizakiaren obrei loturikoa.
  4. Esparru arkeologikoa: leku edo paraje naturala da, metodologia arkeologikoz azter daitezkeen ondasun higigarri edo higiezinak dituena, bai atera direnean bai ateratzeko daudenean, dela lur azalean, dela lurpean edo urpean.
  5. Kultur paisaia: paraje natural, interes etnologikoko leku edo eraikin edo instalazioen multzoa da, Nafarroako herriaren bizimoduari, kulturari edo tradiziozko jarduerei lotua.
  6. Bide historikoa: kultura, historia, etnologia edo teknika aldetik garrantzi nabarmena duen bidea da.
  7. Lorategi historikoa: eremu mugatu bat da, gizakiak elementu naturalak antolatu izanaren ondoriozkoa, batzuetan fabrikazko egiturak osagarri dituena eta interesgarritzat hartzen dena jatorriagatik edo iragan historikoagatik edo balio estetiko, zentzumenetako edo botanikoengatik.

Erreferentziak

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko legea.
  2. Legean «kultur gunea» jartzen du, baina geroztik Euskaltzaindiak hitz elkarketarako emandako arauak dio -gune atzizkia lotuta idaztekoa dela hor.
  3. Ondareari buruzko artikulua Argia astekarian
  4. Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondareari buruzko legea

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kultura Intereseko Ondasun (Espainia) Aldatu lotura Wikidatan