1812ko angloamerikar gerra: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommonskat\|(.*)\}\} +{{commonskat}}) |
|||
37. lerroa: | 37. lerroa: | ||
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}} |
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}} |
||
{{commonskat}} |
|||
{{Commonskat|War of 1812}} |
|||
[[Kategoria:Erresuma Batuko gerrak]] |
[[Kategoria:Erresuma Batuko gerrak]] |
15:35, 4 urtarrila 2014ko berrikusketa
1812ko angloamerikar gerra | |||
---|---|---|---|
1812ko Gerrateko irudi batzuk | |||
Data | 1812 – 1815 | ||
Lekua | Ipar Amerika | ||
Emaitza | Ganteko ituna (1814), statu quo ante bellum. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Galerak | |||
|
1812ko angloamerikar gerra, 1812-1815 urteetan Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren (Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua, eta kolonia kanadarrak) artean egin zuten gerratea izan zen. Borrokak lurrez eta itsasoz izan ziren.
Estatu Batuek egin zuten gerra-deklarazioa, 1812. urteko ekainaren 18an. Arrazoi batzuk: batetik, britainiarrek ezarrita zituzten merkataritzako murriztapenak (Europan ere gerran ziren, Frantziaren kontra); bestetik, Britainiarren Errege Itsas Armadarako merkataritza-ontziak eta marinelak derrigorrez errekrutatzen ziharduten; eta gainera britainiarrek Estatu Batuak zabaltzearen kontra zeuden indiar indigenei laguntzen zietelako.
Gerraren garapena
Britainiarren armada Europako gerran lanpetuta zegoenez, hasieran defentsa-estrategiaz jardun zuten, amerikarrek Kanadako lurralde batzuk inbaditu arren, itsasoko erasoz uxatuz. Beraz, estatubatuarrek Kanadan lurrez sartzea erabaki zuten.
1814an britainiarrek hiru armada bidali zituzten Ipar Amerikara Estatu Batuak inbaditzekotan: Mainen sartu ziren, eta Washington Hiria ere hartu zuten, eraikin publikoak suntsituz, Etxe Zuria barne.
Bestalde, estatubatuarrek ipar-mendebaldean eta hego-ekialdean indiarrak garaitu zituzten: britainiarrek lagunduta, indiar indigenen estatu independentea sortu nahi zuten, baina menperatuak izan ziren. Britainiarrek New York, Baltimore eta New Orleans inbaditu nahi izan zuten arren, estatubatuarrek atzera eragin zieten.
Gerrako azken borroka New Orleansko gudua izan zen: estatubatuarrak izan ziren garaile. Hala ere, ordurako bakea sinatuta zuten alde biek. Ganteko Hitzarmenarekin bake-akordioa lortu zuten: mugak lehen zeudenetan utzi zituzten, eta alderdi biak garaile sentitu ziren. Kanadakoak, hegoaldeko herrialdeak ez zituelako menperatu, pozik zeuden; eta estatubatuarrek ere ospatzen zuten nazio-batasunaren espirituak indar handia zuela eta nazioartean ahaltsuak zirela erakutsi zutelako.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1812ko angloamerikar gerra |