Onagro: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-|name= +|name =)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
39. lerroa: 39. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Equus hemionus}}
{{commonskat}}
* [http://www.bucknell.edu/msw3/browse.asp?s=y&id=14100020 'Equus hemionus'ri buruzko informazioa Mammals of The World datubasean]
* [http://www.bucknell.edu/msw3/browse.asp?s=y&id=14100020 'Equus hemionus'ri buruzko informazioa Mammals of The World datubasean]



16:56, 6 urtarrila 2014ko berrikusketa

Onagro
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaEquidae
LeinuaEquini
GeneroaEquus
Espeziea Equus hemionus
Pallas 1775[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia1 urte
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Onagroa (Equus hemionus), basa-astoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko asto modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiago duena. Asiako estepa eta mendietan bizi da eta hainbat azpiespezie daude.

Deskribapena

Onagroa basa-astoaren espezie bat da, Ekialde Hurbilean edatua. Hala ere onagroen azpiespezie guztiak Afrikako basa astoetatik nahiko ezberdinak dira. Beraien altuera eta larruazala banako bakoitzean aldatu daiteke. Larruazal kolorea txuri-urdinxkatik ia beltzara doa, baina arruntena kolore horia da. Zurda eta buztana ilunak izan ohi ditu. Gurutzera duten altuera 1,3m-tan egon ohi da. Abiadura handian troskan joan daiteke. Lasterketa motzetan 70km/h-ko abiadura arrapatu dezake ; bestalde, 20km/h-ko abiadura mantendu dezake 120 minututan.

Estepatan bizi ohi denez, dezente denbora pasa dezake urik edan gabe.

Etimologia

Onagro hitza grekotik dator eta basasto esan nahi du.

Azpiespezieak

Badaude onagroaren hainbat azpiespezie ofizialki onartuak.

Banaketa geografikoa

Beraien bizilekua mugatua izan da eta gaur egun esate baterako Persiako onagroaren azken abereak Irango eta Israelgo iparraldean dagoen meseta batean bizi ohi dira. Jakin denez 3 zonalde ezberdinetan, soilik 400 onagro bizirauten daude. Beste azpiespezieek kopuru handiagoa izan arren, orohar azken hamarkadetan atzerakada handia jasan dute.

Biziraupena

Onagroen mehatxurik handienak ehiza eta ganaduarekiko konpetentzia belardiak aurkitzeko dira. Onagroen ehiza autoetatik egiten da, janari eta medikuntzarako.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onagro Aldatu lotura Wikidatan