Espazio ontzi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
41. lerroa: 41. lerroa:


[[kategoria:astronautika]]
[[kategoria:astronautika]]
[[kategoria:aeronautika]]


[[bg:Космическа совалка]]
[[bg:Космическа совалка]]

14:53, 3 maiatza 2007ko berrikusketa

Soyuz kapsula bat Alpha nazioarteko egoitz espazialera (ISS) gerturatzen

Espaziontzi bat espazio edo kosmosean zehar bidaiatzeko ahalmena duen gailu mekaniko bat da bere barnean bizitzarako baldintzak manten ditzakeena. Espaziontziek medio interestelarrean gizakiak garraiatzeko eginak dira bidai hori ahalik eta erosoen burutzeko diseinatzen direlarik. Historian lehen espaziontzia Vostok-1 kapsula sobietarra dugu zeina 1961-eko apirilaren 12-an Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratua izan zen izen bereko koete baten bidez barnean Yuri Gagarin lehen kosmonauta zihoalarik. Orduz geroztik astronautikaren eboluzio itzelaren barnean espaziontziek zenbait aldaketa jasan dituzte, gaur egun guztiek pertsona anitz eramateko ahalmena dute eta atmosferara itzultzeko sistema ezberdinak darabilzte. Gailu espazial batek espaziontzi izateko bete behar dituen baldintzak ondorengoak lirateke:

-Espaziotik mugitzeko ahalmena izatea, orohar koete kimikoen bidez, nahiz eta badiren beste sistemak bela eguzkiarra eta koete ionikoak besteak beste.

-Euren barnean bizi baldintza egonkor eta erosoak mantentzea. Baldintza hau betetzeko espaziontziek aireatze sistemen beharra dute hala nola kalefakzioa, isolatze termikoa eta hermetikotasuna eta bidaiaren iraupenaren arabera janari erreserba eta ondakinen birziklapen sistemak ere beharko dituzte.

Espaziko gune batetik bestera gizakiak garraiatzeaz beste eginkizunik ere izaten dute espaziontziek, besteak beste karga garraioa estazio espazialetara edota beste norabaitera edota saiakera zientifikoak burutzeko eta neurketak egiteko medioa ere izan dira. Espaziontziak aldi batetarako estazio espazial gixa ere erabil litezke, baina ez dira orbita finko batean denbora luzez irauteko eginak.

Espaziointzi kontzeptua itsasontzi eta hegazkin kontzeptuen parekoa da astronautikan, izena ere itsasontzi izenaren ildotik dator.

Izan diren espaziontzi nagusiak

Apollo-11 espaiontziko ilargi moduloa ilargiko gainazalean
Soyuz errusiarraren antzekoa den Txinatarren Shenzhou kapsularen maketa

Ondoren aipatzen dira historiako espaziontzi nagusetako zenbait:

  • —SESB-ko Vostok kapsulak
  • —SESB-ko Voshkod kapsulak
  • —EEBB-ko Mercury programako kapsulak
  • —EEBB-ko Apollo ilargira joateko espaziontziak
  • —SESB eta Errusiako Soyuz kapsulak (hegaldi gehien burutu dituztenak)
  • —EEBB-ko transbordadoreak
  • —SESB-ko transbordadoreak (hegaldi bakarra burutu zuten)
  • —Txinako Shenzhou kapsulak


Zientzia fikziozko ontziak

Fitxategi:Starshipenterprise.svg
Enterprise ontziaren silueta

Gizakiak bere ipui eta kontakizunetan espaziontzi ugari imaginatu ditu baita espazioratzeko teknologia gauzatu baino askoz aurretik, ondorengoak dira espaziontzi horietako zenbait, gehienak inongo funts fisikorik ez badute ere beste zenbaitek badute agian noizbait aplika litezkeen proposamenak:

  • Julio Verne-ren lurretik ilargira nobelan azaltzen den koetea.
  • George Lukas-en galaxiako gerratea filme seriean ageri diren X-Wing eta Halkoi Milenarioa.
  • Gene Rodenberry-k sorturiko Star Trek serieko Enterprise izarretako ontzia.

... [[fr:V%E9hicule spatial]]