Ali Farka Toure: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
 
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
t Ali Farka Touré izenburua Ali Farka Toure-en truke aldatu da.
(Ez dago alderik)

22:52, 13 martxoa 2006ko berrikusketa

Ali Farka Touré abeslaria eta gitarra-jolea 1939an jaio zen (zehazki zein egunean berak jakin gabe), Tonbuktuko eskualdean (Mali), "arma" etniakoa izanda. Songhaï, Fula edo Tamasheck hizkuntzetan abesten zuen nagusiki.

Afrikako musikaririk ezagunenetarikoa zen, batez ere blues musikarekin egindako nahasketengatik. Batzuk "John Lee Hooker afrikar"-tzat hartzen zuten. Oso ezaguna izan zen adibidez Ry Cooder AEBetako musikariarekin egindako kolaborazioa "Talking Timbuktu" diskoan.

2006ko martxoaren 7an hil zen, hezurretako minbiziak jota.


Diskografia

  • 1976 - "Farka"
  • 1987 - "Ali Farka Touré"
  • 1990 - "The River" (World Circuit)
  • 1992 - "The Source" (World Circuit)
  • 1994 - "Talking Timbuktu" (World Circuit)
  • 1996 - "Radio Mali" (World Circuit)
  • 1999 - "Niafunké" (World Circuit)
  • 2004 - "Red/Green"
  • 2005 - "In The Heart Of The Moon"


Kanpo-loturak