Siux: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
lllllll
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Sitting Bull.jpg|thumb|[[Zezen Eseri]]ren argazkia, [[1885]] inguruan.]]

[[Fitxategi:Oglala girl in front of a tipi.jpg|thumb|Oglala lakoten tipia (usadiozko bizilekua, larruz eta makilez eginiko denda).]]

'''Siuxa'''<ref>''siux'' izena ageri da [http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=siux Zehazki] eta [http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Hiztegi-kontsulta Elhuyar] gaztelania-euskara hiztegietan, gaztelaniazko «siux» sarrera begiratuta.</ref> [[Ipar Amerika]]ko jatorrizko etnietako bateko kidea da. [[Europar]]rak iritsi baino lehen, siuxak lurralde zabal baten jabe zirenak. Haien jatorrizko hizkuntza [[siux hizkuntza]] da.

== Izena ==
Siux izena [[ojibwera]]ren [[ottawa]] dialektoko ''naadowesiwag'' izenetik dator. Segur aski, izen horrek «atzerritar hizkuntza» (hau da, «[[erdara]]») esan nahi du; [[Kanadako frantses]]ean ''nadoüessioüak'' forma hartu zuen izen horrek, eta kolonoen ingelesean, berriz, ''nadouessioux'' forma. Hortik laburtuta sortuko zen ''siux'' izena.

Beraz, ''siux'' izenaren jatorria [[ojibwa]] indiarren [[exonimo]] bat dateke.

== Siux taldeak ==
Hizkuntza familia bereko tribu askok osatzen dute siux herria: assiniboin, crow, dakota, hidatsa, iowa, kansa, mandan, missouri, oglala, omaha, osage, oto, ponca. Hauek dira hiru talde nagusiak:

* ''Isanti'' ("labain"), ''santee'' edo ''dakota'': [[Dakota]]ko ekialdean, [[Minnesota]] eta [[Iowa]]ko iparraldean.

* ''Ihanktowan-ihanktowana'' ("amaieran dagoen herria"), ''yankton-yanktonai'' edo ''nakota'': [[Minnesota]]n.

* ''Teton'' edo ''[[lakota]]'': siuxen artean mendebaldekoenak.

== Historia ==

[[Fitxategi:Sioux01.png|thumb|Siuxen lurraldea, 1770 arte (berde ilunez) eta gaur egungo [[indiar erreserba|erreserbak]] (laranjaz).]]

Siuxak [[Ipar Amerika]]ko iparraldean bizi ziren, [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] inguruan, baina XVII. mendean [[algonkin]]ek handik bota zituzten, eta erdialdeko ordokietara aldatu ziren. Hasieran nekazariak ziren baina gero pixkanaka ehiztari nomada bilakatu ziren; bisontearen ehiza zuten bizibide nagusia. [[Zaldi]]az baliatu aurretik [[txakur]]ra erabiltzen zuten garraiorako eta ehizarako.

XVII. mendearen erdian [[espainiar]]ren bidez zaldiaz baliatzen hasi ziren, eta horrek aldaketa handiak ekarri zituen haien bizitzan. Taldea zuten oinarrizko gizarte antolamendua, aginpidea buruzagi baten eta agure batzorde baten esku zegoela. Siuxak [[gerrari]]ak ziren, eta gerrako balentrien arabera neurtzen zuten gizonaren ausardia. [[Eguzkiaren dantza]] zuten erlijiozko ospakizunik garrantzitsuena.

XIX. mendearen hasieran zuriak siuxen lurraldeetan sartzen hasi ziren eta 1815eko, 1825eko eta 1851ko hitzarmenen bidez siuxen lurraldearen zati handi bat bereganatu zuten, eta [[Dakota]], [[Nebraska]] eta [[Montana]]ko [[indiar erreserba|erreserbetan]] bizitzera behartu zituzten. Mende horretan etengabeak izan ziren siuxen eta zurien arteko gerrak. 1875ean [[Hego Dakota]]ko [[Black Hills]]en urrea aurkitu izanak [[kolono]] asko erakarri zituen, eta burdinbidea eraikitzeko lanek [[bisonte]]a desagertzea ekarri zuten. Orduan areagotu ziren zurien eta siuxen arteko gatazkak. [[Hodei Gorri]], [[Zaldi Ero]], Gall eta, batez ere, [[Zezen Eseri]] buruzagien agindura siuxek gogor eraso zioten [[Estatu Batuetako armada]]ri [[Little Big Horngo gudua]]n eta [[Custer jenerala]] hil zuten. [[Sherman jenerala]]k sarraski handia egin zuen [[Wounded Kneeko gudua]]n; siuxak garaitu zituen, eta erreserbetan bildu.

1973an, [[American Indian Movement]] taldeko 300 bat indiarrek [[Wounded Knee]] hiria hartu zuten, beren eskubideak aldarrikatzeko. Gaur egun 50.000 siux bizi dira [[indiar erreserba|erreserbetan]].

== Siux ospetsuak ==
<div class="center">
<gallery>
File:YoungManAfraidofHisHorses.jpg|Tȟašúŋke Kȟokípȟapi ([[Haren Zaldiak Beldurrarazten Du]] (1830–1900), buruzagia.
File:Spotted Tail LOC.jpg|Siŋté Gleśká ([[Isats Pintoa]], (1823-1881), buruzagia.
File:Touch the Clouds 1877a.gif|Maȟpíya Ičáȟtagye ([[Ukitu Hodeiak]], (c. 1838 – 1905), buruzagia.
File:Sitting_Bull_(Tatonka-I-Yatanka),_a_Hunkpapa_Sioux,_1885_-_NARA_-_530896.jpg|Tȟatȟáŋka Íyotake ([[Zezen Eseri]], [[1831]]- [[1890]]), buruzagia. 1885eko argazkia.
Grabill - Red Cloud and American Horse.jpg|Maȟpíya Lúta ([[Hodei Gorri]], [[1822]]- [[1909]]), buruzagia, argazkiaren ezkerraldean.
File:Chief Crazy Horse.jpg|Tȟašúŋke Witkó ([[Zaldi Ero]], [[1840]]-[[1877]]), buruzagia
</div>
</gallery>
</div>

== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{Erreferentzia zerrenda}}

== Ikus, gainera ==
* [[Amerindiar]]
{{commonskat}}
{{commonskat}}



21:09, 14 urtarrila 2014ko berrikusketa

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siux Aldatu lotura Wikidatan