Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Argitzeko|Germaniar herriari|Franko (argipena)}}
{{Argitzeko|Germaniar herriari|Franko (argipena)}}
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|thumb|300px|right|Garai bakoitzean frankoen mende egon diren lurraldeak.]]
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|thumb|300px|right|Garai bakoitzean frankoen mende egon diren lurraldeak.]]
'''Frankoak''' edo '''herri frankoak''' mendebaldeko germaniar [[tribu]]en konfederazio aldakorra izan zen. Antzinako iturrietan, [[Franko saliarrak|saliarrak]], ''sicambri, chamavi, tencteri, chattuarii, bructeri, usipetes'' eta ''ampsivarii'' dira franko tribu haietako batzuk. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.
'''Frankoak''' edo '''herri frankoak''' (latinez: ''Franci'' o ''gens Francorum'') mendebaldeko germaniar [[tribu]]en konfederazio aldakorra izan zen, [[V. mende]]an [[Erromako Inperio]]ko [[Galia]] osora zabaldu zena. Antzinako iturrietan, [[Franko saliarrak|saliarrak]], ''sicambri, chamavi, tencteri, chattuarii, bructeri, usipetes'' eta ''ampsivarii'' dira franko tribu haietako batzuk. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.


Euren hizkuntza antzinako behe-frankoniarra zen, zeinek egungo [[nederlandera]] eragin duen. Herri gehien hauek [[Rhin]]eko iparraldeko ertz aldean bizi ziren. [[Latin]]ez ''Francia'' deitu zitzaion eskualde horri. [[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuen, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogastes]]en garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka [[bataviarrak|bataviar tribuak]] ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta [[Erromatar Inperio]]ko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, [[Tournai]] inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.
Euren hizkuntza antzinako behe-frankoniarra zen, zeinek egungo [[nederlandera]] eragin duen. Herri gehien hauek [[Rhin]]eko iparraldeko ertz aldean bizi ziren. [[Latin]]ez ''Francia'' deitu zitzaion eskualde horri. [[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuen, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogastes]]en garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka [[bataviarrak|bataviar tribuak]] ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta [[Erromatar Inperio]]ko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, [[Tournai]] inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.

13:30, 19 urtarrila 2014ko berrikusketa

Artikulu hau Germaniar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Franko (argipena)».
Garai bakoitzean frankoen mende egon diren lurraldeak.

Frankoak edo herri frankoak (latinez: Franci o gens Francorum) mendebaldeko germaniar tribuen konfederazio aldakorra izan zen, V. mendean Erromako Inperioko Galia osora zabaldu zena. Antzinako iturrietan, saliarrak, sicambri, chamavi, tencteri, chattuarii, bructeri, usipetes eta ampsivarii dira franko tribu haietako batzuk. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.

Euren hizkuntza antzinako behe-frankoniarra zen, zeinek egungo nederlandera eragin duen. Herri gehien hauek Rhineko iparraldeko ertz aldean bizi ziren. Latinez Francia deitu zitzaion eskualde horri. Antzinako Erromako mugen gainean egundoko presioa egin zuen, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. Arbogastesen garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka bataviar tribuak ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta Erromatar Inperioko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, Tournai inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.

Merovingiarrak

Txilderikoen merovingiar familiak franko guztiak batu zituen. Ezarian bere agintea beste lurraldeen gainean hedatu zuten.

Frankoen errege titulua (rex Francorum) eraman zuen lehendabiziko buruzagi frankoa Klovis I.a izan zen, 509an. Siagrio jeneral erromatarraren Soissonsko lurraldea konkistatua zeukan, eta bisigodoak Galiako hegoaldetik uxatu zituen Vouilléko batailan. Beraz, Frankoen hegemonia Galia osora hedatu zuen, Borgoinara, Proventzara eta Britainiara izan ezik.

Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderatzeko (534). Baina Sigeberto I.a eta Txilperik I.a erregeen garaitik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: Austrasia, Neustria eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.

Frankoen lurraldea Klotar II.aren agintepean batu zen berriro 613an. Parisko Ediktua eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere agindupean egon zedin. Dagoberto I.a seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 660. urtean, izenez izan ezik, Frankoen Erresumak Akitania eta Baskonia galdu zituen 769. urte arte. 687rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, 751n, Aita Santuaren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, Pepin Laburrak Txilderiko III.a azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.

Karolingiarrak

Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren osetan (843).

Europako mendebaldea eta erdialdea aginte baten azpian batzea lortu zuten karolingiarrek. Pepin Laburrak, Eztebe Aita Santuarekin aliantzan, lonbardiarrak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, Konstantinoren emariak zioen bezala, Ravenako Exarkatuko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, Aita Santuen Estatuak sortuz. 769. urtean, Pepin Laburrak eta bere oinordeko Karlos Handiak Akitania-Baskonia mendean hartu zuten, eta Pirinioetaraino eta haraindi hedatu ahal izan zen erresuma harrezkero.

Pepinen ondorengoa Karlos Handia semea izan zen. 772tik aurrera garaitu arte, saxoien aurka borrokatu zen Karlos. Aldi berean (773-774) lonbardiarrak erabat gailendu zituen eta Ipar Italia mere menpera ere pasa zen. 796 arte, Hispaniako iparraldean eta egungo Austria aldera Kroaziaraino ere hedatu zuen erresuma Karlosek (Hala ere, Bretainia bere mendetik at egon zen beti). 800go abenduaren 25ean, Leon III.ak erromatarren enperadore izendatu zuen Karlos. Honela, Frankoen Inperioa erromatarrenaren ondorengotzat aurkeztu zen.

Karlosen ondorengoa Lois semea izan zen. Honen heriotzaren ostean, 840an, Karolingiar Inperioa hirutan banatu zen erregearen hiru semeen artean Verdungo Hitzarmenaren bidez (843):

  • Lotair, Loisen seme handiena, enperadore bihurtu zen. Bere menpeko lurraldeak Inperioko erdialdea zen: Lotaringia (frankoen jatorrizko lurraldea), Borgoina eta Ipar Italia (Enperadore titulua eraman ahal izateko Italia gobernatu behar zen).
  • Lois, bigarren semea, Ekialdeko frankoen errege bihurtu zen. Geroagoko Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzekoak ziren lurraldeak bere agintepean geratu ziren.
  • Karlos, hirugarren semea, Mendebaldeko frankoen errege bihurtu zen. Zonalde hau Frantzia zen bilakatzekoa.

Mersengo Hitzarmenean (870) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. Karlos Gizenaren aginpean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz (884), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen 962an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea 987 arte izan zuten, Lois V.aren heriotzaren ondoren Hugues Capet, kapetarren leinukoa, Frantziako errege bihurtu baitzen.

Frankoak eta euskaldunak

Frankoen eta euskaldunen arteko harremanak guztiz zailak izan ziren luzaroan. Klovis I.ak Tolosa Okzitania hartu zuen eta Bordeleko hiria ere izan zuen mendeko, baina ez zen Garona ibaiaren hegoaldeko lurretan sartu, ez zen euskaldunen lurretan barneratu. VI. mendean saio ugari egin zuten frankoek Akitania euskaldunean (erromatarren garaiko Novempopulania) eta, hainbat gudu galdu ondoren, Genial izeneko dukea, ezarri zieten euskaldunei 602. urtean nagusitu ondoren.

VII. mendean Akitaniako euskaldunek beren arteko buruzagi bat ezarri zuten duke, Otsoa edo Lupus izenekoa, eta dukerri independente bat: Baskoniako dukerria, Tolosa hiriburu zela. Frankoek, bestalde, Loira eta Garona ibaien arteko Akitaniako dukerria sortu zuten (630) euskaldunei aurre egitearren. VIII. mendearen hasieran, dukerri horiek batu egin ziren zenbaitetan, musulmanen inbasioa galarazteko (732, Poitiersko garaipena), baina arabiarrak berriro ere Ebro inguruko lurretan zeudela, berriro eraso zien euskaldunen lurrei Karlomagno errege franko karolingiarrak, eta frankoen aurka altxatu ziren euskaldunak (Orreagako garaipenak, 778 eta 824).

Frankoen erresumaren eta laguntzaile izan zuen elizaren eraginez guztiz areagotu zen, VI. eta IX. mendeen artean, hizkuntzari eutsi zioten euskaldunen eta euskara galdu zuten gaskoien arteko bereizkuntza.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankoak Aldatu lotura Wikidatan