Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
Antzinako iturrietan, ''ampsivarii'', ''batavi'', ''bructeri'', ''chamavi'', ''chatti'', ''chattuarii'', ''cherusci'', ''sicambri'', [[Franko saliarrak|saliarrak]], ''tencteri'' eta ''usipetes'' tribuak aipatzen dira. Herri hauek [[Rhin]] beherearen iparraldeko ertzean bizi ziren (gaur egungo [[Belgika]]ko iparralde eta [[Herbehere]]etako hegoaldean). [[Latin]]ez ''Francia'' deitzen zitzaion eskualde horri<ref>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/BarbarianTencteri.htm «Germanic Tribes: Tencteri»] Historyfiles.co.uk</ref>. Hiru tribu nagusi bereizten ziren III. mendean: saliarrak, ripuariarrak eta txateak edo hessiarrak, eta independenteak ziren hirurak nahiz eta hizkuntzaz, ohituraz eta gizarte egituraz berdinak izan. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.
Antzinako iturrietan, ''ampsivarii'', ''batavi'', ''bructeri'', ''chamavi'', ''chatti'', ''chattuarii'', ''cherusci'', ''sicambri'', [[Franko saliarrak|saliarrak]], ''tencteri'' eta ''usipetes'' tribuak aipatzen dira. Herri hauek [[Rhin]] beherearen iparraldeko ertzean bizi ziren (gaur egungo [[Belgika]]ko iparralde eta [[Herbehere]]etako hegoaldean). [[Latin]]ez ''Francia'' deitzen zitzaion eskualde horri<ref>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/BarbarianTencteri.htm «Germanic Tribes: Tencteri»] Historyfiles.co.uk</ref>. Hiru tribu nagusi bereizten ziren III. mendean: saliarrak, ripuariarrak eta txateak edo hessiarrak, eta independenteak ziren hirurak nahiz eta hizkuntzaz, ohituraz eta gizarte egituraz berdinak izan. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.


[[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuten, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogastes]]en garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka [[bataviarrak|bataviar tribuak]] ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta [[Erromatar Inperio]]ko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, [[Tournai]] inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.
[[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuten, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogast]]en garaian armadako postu altuenetan egon ziren. [[IV. mende]]aren erdialdean ([[358]]. urte aldera) [[Mosela]] eta [[Eskalda]] ibaien arteko lurraldea (gaur egungo [[Belgika]]) inbaditu zuten franko saliarrek. Banaketa horrek ekarri zuen egungo [[flandria]]rren eta [[valonia]]rren arteko bereizkuntza. [[V. mende]]an, bandaloek [[Galia]]n barrena eginiko erasoez baliatu ziren frankoak ([[406]]) eta arian-arian nagusitu ziren iparraldeko Galia osoan. Franko horietako batzuek erromatartu eta inperioaren aliatu gisa jardun zuten. Besteek eutsi zioten germaniar izateari. Klodio eta [[Txilderiko I.a|Txilderikoren]] inbasioekin, [[Tournai]] inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaitu ostean.


== Merovingiarrak ==
== Merovingiarrak ==

18:12, 22 urtarrila 2014ko berrikusketa

Artikulu hau Germaniar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Franko (argipena)».
Garai bakoitzean frankoen mende egon diren lurraldeak.

Frankoak edo herri frankoak (latinez: Franci o gens Francorum) mendebaldeko germaniar tribuen konfederazio aldakorra izan zen, III. mendean Rhin ibaiaren ekialdean kokaturik zegoena eta V. mendean Erromako Inperioko Galia osora zabaldu zena. Beren hizkuntza antzinako behe-frankoniera (nederlanderaren arbasoa) zen.

Lehenbiziko berriak

Antzinako iturrietan, ampsivarii, batavi, bructeri, chamavi, chatti, chattuarii, cherusci, sicambri, saliarrak, tencteri eta usipetes tribuak aipatzen dira. Herri hauek Rhin beherearen iparraldeko ertzean bizi ziren (gaur egungo Belgikako iparralde eta Herbehereetako hegoaldean). Latinez Francia deitzen zitzaion eskualde horri[1]. Hiru tribu nagusi bereizten ziren III. mendean: saliarrak, ripuariarrak eta txateak edo hessiarrak, eta independenteak ziren hirurak nahiz eta hizkuntzaz, ohituraz eta gizarte egituraz berdinak izan. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.

Antzinako Erromako mugen gainean egundoko presioa egin zuten, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. Arbogasten garaian armadako postu altuenetan egon ziren. IV. mendearen erdialdean (358. urte aldera) Mosela eta Eskalda ibaien arteko lurraldea (gaur egungo Belgika) inbaditu zuten franko saliarrek. Banaketa horrek ekarri zuen egungo flandriarren eta valoniarren arteko bereizkuntza. V. mendean, bandaloek Galian barrena eginiko erasoez baliatu ziren frankoak (406) eta arian-arian nagusitu ziren iparraldeko Galia osoan. Franko horietako batzuek erromatartu eta inperioaren aliatu gisa jardun zuten. Besteek eutsi zioten germaniar izateari. Klodio eta Txilderikoren inbasioekin, Tournai inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaitu ostean.

Merovingiarrak

Txilderikoen merovingiar familiak franko guztiak batu zituen. Ezarian bere agintea beste lurraldeen gainean hedatu zuten.

Frankoen errege titulua (rex Francorum) eraman zuen lehendabiziko buruzagi frankoa Klovis I.a izan zen, 509an. Siagrio jeneral erromatarraren Soissonsko lurraldea konkistatua zeukan, eta bisigodoak Galiako hegoaldetik uxatu zituen Vouilléko batailan. Beraz, Frankoen hegemonia Galia osora hedatu zuen, Borgoinara, Proventzara eta Britainiara izan ezik.

Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderatzeko (534). Baina Sigeberto I.a eta Txilperik I.a erregeen garaitik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: Austrasia, Neustria eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.

Frankoen lurraldea Klotar II.aren agintepean batu zen berriro 613an. Parisko Ediktua eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere agindupean egon zedin. Dagoberto I.a seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 660. urtean, izenez izan ezik, Frankoen Erresumak Akitania eta Baskonia galdu zituen 769. urte arte. 687rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, 751n, Aita Santuaren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, Pepin Laburrak Txilderiko III.a azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.

Karolingiarrak

Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren osetan (843).

Europako mendebaldea eta erdialdea aginte baten azpian batzea lortu zuten karolingiarrek. Pepin Laburrak, Eztebe Aita Santuarekin aliantzan, lonbardiarrak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, Konstantinoren emariak zioen bezala, Ravenako Exarkatuko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, Aita Santuen Estatuak sortuz. 769. urtean, Pepin Laburrak eta bere oinordeko Karlos Handiak Akitania-Baskonia mendean hartu zuten, eta Pirinioetaraino eta haraindi hedatu ahal izan zen erresuma harrezkero.

Pepinen ondorengoa Karlos Handia semea izan zen. 772tik aurrera garaitu arte, saxoien aurka borrokatu zen Karlos. Aldi berean (773-774) lonbardiarrak erabat gailendu zituen eta Ipar Italia mere menpera ere pasa zen. 796 arte, Hispaniako iparraldean eta egungo Austria aldera Kroaziaraino ere hedatu zuen erresuma Karlosek (Hala ere, Bretainia bere mendetik at egon zen beti). 800go abenduaren 25ean, Leon III.ak erromatarren enperadore izendatu zuen Karlos. Honela, Frankoen Inperioa erromatarrenaren ondorengotzat aurkeztu zen.

Karlosen ondorengoa Lois semea izan zen. Honen heriotzaren ostean, 840an, Karolingiar Inperioa hirutan banatu zen erregearen hiru semeen artean Verdungo Hitzarmenaren bidez (843):

  • Lotair, Loisen seme handiena, enperadore bihurtu zen. Bere menpeko lurraldeak Inperioko erdialdea zen: Lotaringia (frankoen jatorrizko lurraldea), Borgoina eta Ipar Italia (Enperadore titulua eraman ahal izateko Italia gobernatu behar zen).
  • Lois, bigarren semea, Ekialdeko frankoen errege bihurtu zen. Geroagoko Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzekoak ziren lurraldeak bere agintepean geratu ziren.
  • Karlos, hirugarren semea, Mendebaldeko frankoen errege bihurtu zen. Zonalde hau Frantzia zen bilakatzekoa.

Mersengo Hitzarmenean (870) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. Karlos Gizenaren aginpean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz (884), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen 962an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea 987 arte izan zuten, Lois V.aren heriotzaren ondoren Hugues Capet, kapetarren leinukoa, Frantziako errege bihurtu baitzen.

Frankoak eta euskaldunak

Frankoen eta euskaldunen arteko harremanak guztiz zailak izan ziren luzaroan. Klovis I.ak Tolosa Okzitania hartu zuen eta Bordeleko hiria ere izan zuen mendeko, baina ez zen Garona ibaiaren hegoaldeko lurretan sartu, ez zen euskaldunen lurretan barneratu. VI. mendean saio ugari egin zuten frankoek Akitania euskaldunean (erromatarren garaiko Novempopulania) eta, hainbat gudu galdu ondoren, Genial izeneko dukea, ezarri zieten euskaldunei 602. urtean nagusitu ondoren.

VII. mendean Akitaniako euskaldunek beren arteko buruzagi bat ezarri zuten duke, Otsoa edo Lupus izenekoa, eta dukerri independente bat: Baskoniako dukerria, Tolosa hiriburu zela. Frankoek, bestalde, Loira eta Garona ibaien arteko Akitaniako dukerria sortu zuten (630) euskaldunei aurre egitearren. VIII. mendearen hasieran, dukerri horiek batu egin ziren zenbaitetan, musulmanen inbasioa galarazteko (732, Poitiersko garaipena), baina arabiarrak berriro ere Ebro inguruko lurretan zeudela, berriro eraso zien euskaldunen lurrei Karlomagno errege franko karolingiarrak, eta frankoen aurka altxatu ziren euskaldunak (Orreagako garaipenak, 778 eta 824).

Frankoen erresumaren eta laguntzaile izan zuen elizaren eraginez guztiz areagotu zen, VI. eta IX. mendeen artean, hizkuntzari eutsi zioten euskaldunen eta euskara galdu zuten gaskoien arteko bereizkuntza.

Erreferentziak

  1. «Germanic Tribes: Tencteri» Historyfiles.co.uk

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankoak Aldatu lotura Wikidatan