Dharma: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q134293 orrian
24. lerroa: 24. lerroa:
[[Kategoria:Budismoa]]
[[Kategoria:Budismoa]]
[[Kategoria:Hinduismoa]]
[[Kategoria:Hinduismoa]]

[[fa:درمه]]

22:14, 27 urtarrila 2014ko berrikusketa

Hinduismoan eta hartatik sortu diren erlijioetan, dharma gizonaren jokaera gidatzen duen lege morala eta erlijiozkoa da. Esanahi asko dituen oinarrizko kontzeptua da hinduismoan, budismoan eta jainismoan. Hinduismoan esan nahi du bere estatusaren eta gizarte-mailaren arabera jarraitu beharko duela bakoitzak; budismoan hiru esanahi ditu: gauza, legea eta ideia; jainismoan, berriz, mugimenduaren betikotasuna adierazten du dharmak, eta beste lau elementurekin batera mundua osatzen duen oinarrizko gaia da.

Dharma budismoan

Budismoaren barruan dharma kontzeptua (dotrina gisa ulertuta) hobeto ulertarazteko Tipitaka direlakoetan banatu zen :

  • sutrak, hau da, Budaren beraren irakatsiak;
  • vinaiak, hau da, Budak emandako monasterio-arauak;
  • abhidharma, hau da, sutra eta vianiei buruzko iruzkin eta eztabaidak, Budaren ondoko jakintsuek egindakoak.

Hiru multzo hauek elkarrekin Pali kanona osatzen dute, edo beste izenez Tipitaka delakoa. Dharma da budismoaren altxoreko (mani) izeneko hiru pitxietako bat, Buda eta Shangarekin batera.

Honegatik dharma hitza maiz aipatzen dute budistek, zeren eta «babes hirukoitzaren formula» delakoaren osagai nagusietako bat baita :

Sanghan [‘komunitatean’] babesten naiz
Dharman [‘dotrinan’] babesten naiz
Budan babesten naiz
eta haiengatik dihardut.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dharma Aldatu lotura Wikidatan