Gametofito: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Biologia zirriborroa}} Fitxategi:Embryophyta alternancia-de-generaciones.gif|thumb|250px|Txandakako ugalketa duten bizidunen bizi-zikloa, fase haploideak eta diploideak ditue...
(Ez dago alderik)

22:05, 29 urtarrila 2014ko berrikusketa

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Txandakako ugalketa duten bizidunen bizi-zikloa, fase haploideak eta diploideak dituena. Erreferentziak: n = belaunaldi haploidea; 2n = belaunaldi diploidea; m! = mitosia; M! = meiosia; F! = ernalketa

Gametofitoa (greziaretik γαμέτης; gametes = 'emaztea' + φυτόν (fiton) = 'landarea') landareek dituzten bi fasetako bati deritzo, beste fasea esporofitorena izanik. Gametofiaren zelula guztiak haploideak dira, esporofitarenak diploideak diren bitartean. Esporofitoa eta gametofitoa txandakako ugalketa duten landareetan agertzen dira. Ugalketa mota horretan prozesu sexualak eta asexualak txandakatzen dira.

Belaunaldi-txandaketa ere dute gametofito eta esporofito duten landareek. Belaunaldi sexuala gametofito haploidea, gametoak dituenas, sexu bidezko ugalketa duena (gameto haploideak baititu) eta belaunaldi asexuala esporofitoa.

Gametofioek zelula haploidea dituzte. Gametofitoetan mitosia gertatzen da, eta horren ondorioz gameto haploideak dira.

Esporofitoak eta gametofitoak morfologia oso desberdina dute. Nahiz eta landare beraren bi fase izan, itxura aldetik ez ohi dute zer ikusirik.

Esporofitoa zigoto batetik dator. Zigoto hori, bestalde, bi gameto haploideen bat-egitearen ondorioz sortzen da. Gameto horiek gametofitoaren gameto-ontzietan sortzen dira.