Kanbo: berrikuspenen arteko aldeak
t 193.251.180.124 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
|||
121. lerroa: | 121. lerroa: | ||
== Pertsonaia ezagunak == |
== Pertsonaia ezagunak == |
||
* Txomin Hiriart-Urruty historialaria, USC errugbiko jokalari ospetsua |
|||
* [[Isaac Albeniz]] ([[1860]]-[[1909]]), musikagile [[katalunia]]rra bertan hil zen. |
* [[Isaac Albeniz]] ([[1860]]-[[1909]]), musikagile [[katalunia]]rra bertan hil zen. |
||
* [[Mixel Labéguerie]] iparraldeko politikari ezaguna, bertako [[auzapez]] izan zen aunitz urtez. |
* [[Mixel Labéguerie]] iparraldeko politikari ezaguna, bertako [[auzapez]] izan zen aunitz urtez. |
14:01, 4 otsaila 2014ko berrikusketa
Kanbo | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Kanboko eliza. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Cambo-les-Bains | |
Auzapeza | Bixente Bru (2008-2014) | |
Posta kodea | 64250 | |
INSEE kodea | 64160 | |
Herritarra | kanboar | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 43°21′28″N 1°24′06″W / 43.3578°N 1.4017°W | |
Azalera | 22,49 km2 | |
Garaiera | 0-400 metro | |
Distantzia | - km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 6.609 (2018: 46) | |
Dentsitatea | 296,67 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 17,35 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,55 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 73,33 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 4,63 (2011) | |
Langabezia[1] | % 6,27 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 22,12 (2010) | |
Erabilera | % 2,98 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Sorrera | 1790. urtea | |
Webgunea | http://www.cambo-les-bains.net/ |
Kanbo Lapurdi barnealdeko udalerria da, Ezpeletako Kantonamenduan kokatua eta Errobi ibaiak zeharkatuta. Auzo nagusiak Eliza, Behereko Kanbo, Olhassoure, Termak eta Basaburu dira. Bertako euskara nafar-lapurtera da.
Udalerriak 2008. urtean 6.177 biztanle zituen.
Dituen iturburuak ezagunak dira, bertan bainuetxe edo termak baitaude. Badira hamabi bainuetxe, 1.300 ohe eta zortzi hotel guztira. Beraz, zerbitzuen alorrean oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia.
Geografia
Udalerri mugakideak
Etxeak eta Auzoak
- Behereko Kanbo
- Basaburu
- Garaiko Kanbo
Historia
Olha-ko bizilekuan eginiko aurkikuntzek erakusten dutenez, historiaurreko garaietan baziren biztanleak Kanbon. Bertako urek dituzten berezitasunak ezagunak dira erromatarren garaitik. 1199ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Kanboko herria Sansa izenez (Azantzako jauretxetik ziurrenik). 1244an Tibalt I.a Nafarroako erregearen armadak oinetxe ugari suntsitu zituen herrian.
XVII. mendean Kanbo Beherea auzoan agoten kolonia bat bazen. Kanboraino artekoa zen aspaldidanik Errobi ibaiko ontzitarako tartea eta XIX. mendearen erdialdera arte erabili zen ibai-portua. XVII. mendeaz geroztik ospe handia izan dute Kanboko bainuetxeek eta errege-erreginak eta pertsona garrantzitsuak hurbildu ziren bertara XIX. eta XX. mendeetan.
Euskera
Gaur egun ikastola ("Errobi") eta bertso-eskola bana ditu herriak. Berezko euskalkia lapurtera da.
Ondasun nabarmenak
- Arnaga etxea: Edmond Rostand frantses antzerki idazleak eraikiarazi zuen etxe ikusgarria. Bertan 1906-1918 artean bizi izan zen eta Chantecler antzezlana idatzi. 1958. urtean Kanboko udalak erosi zuen Edmond Rostand museoa egiteko.
- Bainuetxea eta termak: estilo neoklasikoan eraikiak.
Biztanleria
Biztanleriaren eboluzioa
Alkateak
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Vincent Bru | 1995-2001 | UDF |
Vincent Bru | 2001-2008 | UDF |
Vincent Bru | 2008-2014 | DVD |
Pertsonaia ezagunak
- Isaac Albeniz (1860-1909), musikagile kataluniarra bertan hil zen.
- Mixel Labéguerie iparraldeko politikari ezaguna, bertako auzapez izan zen aunitz urtez.
- Edmond Rostand idazle frantziarra.
- Pablo Tillac margolaria.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanbo |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Frantsesez) Kanboko webgune ez-ofiziala
- (Frantsesez)Errobi ikastola