Monika Lekunberri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t Zendu zenenkod data jarri dut
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Monika Lekunberri''' ([[1910]]eko [[maiatzaren 19]]a- ?) [[Galdakao]]ko ikastolako [[irakasle]]a izan zen, 1934-1936 urte bitartean.
'''Monika Lekunberri''' ([[1910]]eko [[maiatzaren 19]]a- 1987ko Apirilaren 14an) [[Galdakao]]ko ikastolako [[irakasle]]a izan zen, 1934-1936 urte bitartean.


== Bizitza ==
== Bizitza ==

20:42, 14 otsaila 2014ko berrikusketa

Monika Lekunberri (1910eko maiatzaren 19a- 1987ko Apirilaren 14an) Galdakaoko ikastolako irakaslea izan zen, 1934-1936 urte bitartean.

Bizitza

Bere aita, Jenaro Lekunberri, Dimanitako lantegiko postaria zen; lantegi horretan bertan Karmelo Leizaola kimikoak lan egiten zuen. Donostiako kimikari horrek ostatu hartu zuen Jenaroren etxean eta aukera izan zuen Monika Lelunberri ezagutzeko, eta euskararekiko grina txertatzeko. Monikak magisteritza ikasi zuen Bilboko irakasle eskolan, 1926tik 1930erarte: urte horretan titulua lortu zuenean Euzkadi egunkarian atera zuten erreferentzia, ohore handi bat bezala.

1934ko Apirilaren 15ean "Escuelas Vascas" zeritzon mugimenduaren barruan, Galdakaon sortu zuten ikastola bat, haurrei euskara irakasteko asmoarekin. Hasieran Plazakoetxeko Etxebarria Ikastola deitu bazioten ere, 1935ean sortzailea Hegoamerikan hil ondoren, bere izena eman zioten ikastolari:"Karmelo Leizaola Euzko Ikastola".

1936ko udan Galdakaoko Udalaren beka bati esker, Donostian egon zen Eusko Ikaskuntzaren ikastaro batera. Espainiako Gerra Zibila piztean, Iparraldera ihes egin zuen baina Galdakaora bueltatzea lortu zuen. Irakasle bezala jarraitu zuen lanean, 1937ko udaberrian Iparraldeko frontean bonbardaketak gogortu ziren arte. Diktadura garaian debekua jaso zuen irakaskuntzan aritzeko, eta hasieran etxerik etxe, eta ondoren bere etxean klase partikularrak eman zituen.