Zenbakizko kognizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Zenbakizko kognizioa, zientzia kognitiboaren azpigai bat da, zeinak, zenbakien eta matematiken alderdi neuronala, garapenezkoa eta kognitiboa ikasten dituen. Zientzia kognitiboare...
(Ez dago alderik)

09:09, 22 maiatza 2007ko berrikusketa

Zenbakizko kognizioa, zientzia kognitiboaren azpigai bat da, zeinak, zenbakien eta matematiken alderdi neuronala, garapenezkoa eta kognitiboa ikasten dituen. Zientzia kognitiboaren saiakuntza askorekin, gai hau oso gai diziplinartekoa da. Psikologia kognitiboa, garapenaren psikologia, neurozientzia eta linguistika kognitiboen ikerkuntzak barne hartzen ditu. Diziplina honek matematiken filosofiaren inguruko auzietan elkarreragiten duen arren, kezkatuago dago auzi esperimentalengatik.

Zenbakizko kognizioaren eremuaren barnean, honako gaiak daude:

- Nola prozesatzen dute zenbatekotasuna animaliek?
- Nola jabetzen dira haurrak zenbakien ulerkuntzaz (eta zenbat da jaiotzetikoa)?
- Nola erlazionatzen dituzte gizakiek sinbolo linguistikoak eta zenbaki kantitateak?
- Nola indartzen dituzte gaitasun hauek kalkulu konplexuak errepresentatzeko gaitasunak?
- Zein prozesu eta gaitasun metaforiko ahalbidetzen digute gure zenbakizko gaitasuna garatzea, eremu konplexu hauetan eta antzekoetan: mugagabetasun kontzeptua, infinitesimal kontzeptua edo kalkuluen muga kontzeptua?