Jump to content

«Zenbakizko kognizioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
* Nola indartzen dituzte gaitasun hauek kalkulu konplexuak errepresentatzeko gaitasunak?
* Zein prozesu eta gaitasun metaforiko ahalbidetzen digute gure zenbakizko gaitasuna garatzea, eremu konplexu hauetan eta antzekoetan: mugagabetasun kontzeptua, infinitesimal kontzeptua edo kalkuluen muga kontzeptua?
 
 
 
== Garapen ikerlana ==
 
Garapen psikologikoaren ikerketek adierazi dute, haurrek animaliak bezela, zenbakiaren zentzu hurbila daukatela. Adibidez, ikerketa batean, haurrei askotan 16 puntutako hilarak aurkezten zitzaien (bloke batean). Kontrolak egiten ziren, tokian zeuden zenbakizkoak ez ziren parametroak baztertzeko, adibidez, azalera gunea, argitasuna, zirkunferentzia, … Haurrei 16 puntutako erakusgai ugari erakutsi ondoren, horretara ohitu egiten ziren edo erakusgaiari denbora luzez begiratzeari uzten zioten. Ondoren, haurrei 8 puntuko erakusgaia aurkezten zitzaien eta denbora luzeagoa hartzen zuten erakusgai berria begiratzeko.
 
Zenbakizkoak ez ziren faktoreak baztertzeko zeuden kontrol kantitateagatik, ikertzaileek esan zuten sei hilabeteetako haurrek 8-16 arteko ezberdintasunei sentikorrak direla. Ondoren egindako ikerketetan, antzeko metodologiak erabilita, sei hilabeteko haurrek, zenbakiak ezberdindu ahal dituztela erakusten dute, 2:1 kozientea ezberdinduz (8 vs 16 edo 16 vs 32) baina ez 3:2 kozientea (8 vs 12 edo 16 vs 24). Beste alde batetik, hamar hilabeteetako haurrek arrakastaizan zuten bi kasuetan, 2:1 kozientean eta baita 3:2an ere. Honekin iradokitzen dute adinaren arabera zenbatekotasunaren inguruko sentsibilitatea handitzen dela.
 
Beste ikerketa batzuetan, Karen Wynnek eta bere kideek erakutsi zuten lau hilabete baino gazteagoak diren haurrek batuketa eta kenketa sinpleak egiteko gaitasuna dutela, (1+1=2 eta 3-1=2) esaterako. Hau frogatzeko, Wynnek eta bere kideek “ikusmin bortxaketa” paradigma erabili zuten. Horretan, haurrei pantaila baten atzean eskutatzen den Mickey Mouse panpina eta honi jarraitzen dion beste panpina bat erakutsi zioten. Pantaila jaistean haurrei Mickey bakarra erakusten bazitzaien (“ezinezko gertakaria”) haurrek bi Mickey erakusten zitzaienean baino denbora gehiago behar zuten egoera begiratzeko (“posiblea den gertakaria”). Baina hau egia da gertakari kopurua lau baino handiagoa ez baldin bada (adibidez, haurrek 4-2=2 egitean huts egiten dute).
15

edits