Haakon V.a Norvegiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-\[\[[Ii]mage: +[[Irudi:)
No edit summary
29. lerroa: 29. lerroa:
# ''[[Norvegiako Magnus VI|Magnús]]'' ([[1238]]-[[1280]]). ''Ingibjörg'' [[Danimarka|daniar]] printzesarekin hezkondu zen eta errege bihurtu zen, erregealdi eztabaidatsu batekin.
# ''[[Norvegiako Magnus VI|Magnús]]'' ([[1238]]-[[1280]]). ''Ingibjörg'' [[Danimarka|daniar]] printzesarekin hezkondu zen eta errege bihurtu zen, erregealdi eztabaidatsu batekin.


[[Kategoria:1204ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1263ko heriotzak]]


[[da:Håkon 4. Håkonsson]]
[[da:Håkon 4. Håkonsson]]

17:33, 31 maiatza 2007ko berrikusketa

Haakon Haakonsson (1204-1263 Abenduaren 16) (Norvegieraz Håkon Håkonsson, Norvegiera zaharrean Hákon Hákonarson). Haakon Zaharra deitua ere, Norvegiako errege izan zen 1217. urtetik 1263. urterarte.

Håkon-en ama Varteig-ko Inga zen. Håkon III.ena Varteig-en egona zen jaio baino baino urte bat lehenago eta Ingak bere semea erregearena zela zihoen. Nahiz eta erregea hila zegoen Håkon jaio zenerako, jarraitzaileek bere semetzat hartu zuten, eta errege bezela hezitu zuten. Norvegiako gudak 1130. urtean hasi eta 110 urte iraun zituen. Honen artean gatazka asko egon ziren tribu desberdinen artean. Gudate honen zergatiak, oso argi ez zeuden suzesio arauak, tribuen arteko liskarrak, eta eliza eta erregearen arteko botere-banaketa izan ziren. Birkebeiner eta bagler taldeak desberdintzen ziren. Bi taldeak konpontzen hasi zirenean, erregea hil egin zen ondorengorik utzi gabe, gazte, eta ondorioz bi taldeen arteko gatazkak bizia hartu zuten. Norvegia bi erresuma desberdinean zatitzeko harriskua zegoen eta erregeak ondorengo bat utzi zuela jakin zutenean, hau bahitzen saiatu ziren. Baina azkenean Birkebeiner taldekoek bere alde jartzea lortu zuten.

Eskiatzen lortu zuten Håkon erregea babestea.

Hasierako erregealdia

Erregina hil zenean, nahiz eta beste erregegai gehiago egon, Håkon errege izendatu zuten 1217an, 13 urte zituelarik. Hala ere, gatazkak ez ziren 1227. urterarte bukatu izan ere, bi taldeetako erregeak urte berean hil zirenez, erresuma bateratzea erabaki zuten eta elizak Håkon errege aukeratu zuenez, biztanleriaren zati bat erregearen aurka agertu zen. Hasieran, botere guztia Skule Bårdsson gizonarengan zegoen, izan ere erregea oraindik oso gaztea zen. Idatzia zegoen Skulek Norvegiako erresumaren heren bat gobernatuko zuela eta Håkonek aldiz, beste guztia. Baina azkenekoa handia egiten hasi zenean Skulek kendutako botereak eskuratzen hasi zen eta bien arteko gatazkak hasi ziren. Baketzeko asmoz Håkon bere etsaiaren alabarekin Margrét Skúladóttir-ekin hezkondu zen eta Nidaros (gaur egun Trondheim) herrian Norvegia erresuma osoko errege izendatu zen. Horrek gerra zibil bat ekarri zuen eta azkenean 1239an etsaiak garaitzea lortu zuen erregeak eta Skule eta bere jarraitzaileei heriotz zigorra ezarri zien, honela Norvegiak azken urteetako gatazkei bukaera emanez.


Bukaerako erregealdia

St Magnus Katedrala, Kirkwall

Håkon erregearen erregealdian Norvegiak inoiz izan ez duen hazkunde eta bakea izan zuen, Norvegiako erdi-aroko erresumaren urrezko aroa. Azkenean 1247. urtean aita santuak kardinale bat bidali zuen Bergen herrira erregeari bere honespena emateko. Erresumatik hurrun, 1256. urtean erregeak Suediako Halland lurraldea bereganatu zien daniarrei eta 1261ean Islandia eta Groenlandia batu zituen bere erresumara, hauen honespenarekin. Urte hauetan Norvegiako erresumak bere luzeera handiena lortu zuen. 1263. urtean eskoziako errege Alexandro III.arekin gatazka batzuk izan zituen bere irla txikietako bat indarkeriz hartu zuelako, baina honek aurre egin eta garaitu egin zuen. Negoziaketetan zebiltzanean negua iritsi egin zen eta Norvegiako etxetik urrun zegoenez Orkada uharteetan negu-pasa geratzea erabaki zuen, baina orduan gaixo jarri eta hil egin zen 1263. urteko abenduaren 16ean. Kirkwall herrian lurperatu zuen St Magnus katedralean. Udaberria iritsi zenean Bergen herrira itzuli zuten bere gorpua eta nahiz eta 1531. urtean bertako katedrala bota zuten gaur egun oraindik bere oroigarri bat dago han, Norvegiako errege onenarentzat. Hil baino lehen Håkon IV.ak bizirik zegoen seme bakarra zeukala esan zuen Norvegiako Magnus VI eta berehala erregetzan ezarri zuten.

Oinordekoak

Bere maitalearekin, Kanga Gaztea:

  • Sigurd (Sigurðr) (1225-1254)
  • Cecilia (1225-1248). Gizon oparo batekin hezkondu eta bizitza zoriontsua izan zuen seme-alaba asko edukiz.

Bere emaztearekin, Margrét Skúladóttir:

  1. Olav (Óláfr) (1226-?). Txikitan hil zen.
  2. Håkon (Hákon) (Håkon Gaztea) (1232-1257). Rikitsa Birgersdóttir, Suediako erregearen alabarekin hezkondua. Bere aita baino lehenago hil zen itsasoan.
  3. Kristín (1234-?). Gaztelako errege baten anaiarekin hezkondu zen, Feliperekin 1258an, eta gazte hil zen.
  4. Magnús (1238-1280). Ingibjörg daniar printzesarekin hezkondu zen eta errege bihurtu zen, erregealdi eztabaidatsu batekin.