Gautxo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: «Kategoria:Abeltzaintza» kategoria «Kategoria:Abeltzaintza eta beste animalien hazkuntza» kategoriara aldatzen
27. lerroa: 27. lerroa:
* {{es}} [http://www.confederaciongaucha.com.ar/ Confederación Gaucha Argentina]
* {{es}} [http://www.confederaciongaucha.com.ar/ Confederación Gaucha Argentina]


[[Kategoria:Abeltzaintza]]
[[Kategoria:Abeltzaintza eta beste animalien hazkuntza]]
[[Kategoria:Argentina]]
[[Kategoria:Argentina]]
[[Kategoria:Nekazari eta abeltzainen lanbideak]]
[[Kategoria:Nekazari eta abeltzainen lanbideak]]

14:13, 27 otsaila 2014ko berrikusketa

Argentinako gautxoak.
Gautxoen argazki zaharra.

Gautxo (gaucho gaztelaniaz) nagusiki Argentina, Uruguai, Paraguai eta Bolivia aldeko zaldikoa eta azienda zaindaria da, Mexikoko charro, Txileko huaso, Venezuela eta Kolonbiako llanero eta AEBetako cowboy izeneko abeltzainen pareko dena. XIX. mendean erdi nomadak ziren.

Izena ketxuazko huachu hitzetik dator, "umezurtz" , "arlote" edo "eskale" esan nahi duena. Hauen emazteek. aldiz, paisana, guaina, gaucha eta china izenak hartu izan dituzte. Gaur egun gautxo hitza argentinarrak oro har izendatzeko erabili izan da.

Historia

Gaur egun gainbehera doan lanbidea izan arren, gautxoek abeltzaintzan egindako lanaz gain garrantzi handia izan zuten XIX. mendearen hasieran Argentinako independentziaren prozesuan, bai eta Pampa eta Patagonia moduko lurralde zabalak populatzean ere.

Jatorrizko ezaugarriak

Amerindiar eta espainiar arteko mestizo arrazakoak dira jatorriz, XVI. mendetik ezagunak izanda: "pertsona bakartiak, askatasunaren maitaleak eta norabiderik gabekoak". Pulpería izenekoak batzeko tokiak ziren, landa-eremuetan kokatutakoak, salerosketak egiteko eta hitz egiteko aproposak. Mate infusioa edateko ohitura ere ezaugarri nagusietako bat dugu.

Janzkerak pilcha izena hartzen du orokorrean.

Hizkera gaztelania zaharrak osatzen du, hainbat berezko esamoldek zipriztindua.

Dantzak

Zamba, gato, chacarera, cueca, malambo, vidal, copla norteña, milonga eta chamamé izeneko dantzak gautxoek berezkoak dituzte.

Literatura

Gautxoen inguruan literaturaren azpi-generoa sortu zuten XIX. mendean bereziki, Erromantizismoaren garaian, Literatura gauchesca izenekoa. Jose Hernandez idazleak Martín Fierro izeneko pertsonaia ezagunean gautxoen bizimodua eta filosofia ederto islatu zuen, 1872an sortua eta ikur bihurtuta. Bestela, 1972an Inodoro Pereyra pertsonaia umorez sortu zuen Fontanarrosa komikigileak, Eulogia emaztea eta Mendieta txakurrarekin batera.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gautxo Aldatu lotura Wikidatan