Mendillorri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
42. lerroa: 42. lerroa:
|[[Fitxategi: TUCPamplona12.GIF|20px]] || [[12. linea (Iruñerriko EHG)|Ermitagaña - Mendillorri]] || 06:30 - 22:30 || 10´ ||
|[[Fitxategi: TUCPamplona12.GIF|20px]] || [[12. linea (Iruñerriko EHG)|Ermitagaña - Mendillorri]] || 06:30 - 22:30 || 10´ ||
|----
|----
|[[Fitxategi:TUCPamplona23.GIF|20px]] || [[23. linea (Iruñerriko EHG)|Bianako Printzea plaza - Olloki]] || 06:30 - 22:00 || 60´
|[[Fitxategi:TUCPamplona23.GIF|20px]] || [[23. linea (Iruñerriko EHG)|Bianako Printzea plaza - Olloki]] || 06:30 - 22:00 || 60´ ||
|----
|----
|[[Fitxategi:TUCPamplonaN6.svg|20px]]'|| [[N6 linea (Iruñerriko EHG)|Nafarroako Gorteak - Mendillorri]] || Gauez || 30´ ||
|[[Fitxategi:TUCPamplonaN6.svg|20px]]'|| [[N6 linea (Iruñerriko EHG)|Nafarroako Gorteak - Mendillorri]] || Gauez || 30´ ||

11:40, 28 otsaila 2014ko berrikusketa

Mendillorri
[[Fitxategi:|300px]]

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
UdalerriaIruña
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria

Mendillorri Iruñeko auzoa da. Lehen Eguesibarreko herria zen, Erdi Aroan hustu bazen ere. XX. mendeko 90eko hamarkadan, erreferendum baten bidez, Mendillorriko biztanleek Eguesibarretik bereizteko eta Iruñean sartzeko erabakia hartu zuten.

Inguru naturala eta kokapena

Mendillorri Iruñeko hego-ekialdean dago, gune metropolitarraren hegoaldean. Auzoak Sarrigurenekin eta Iruñerriko PA-30 autobidearekin egiten du muga ekialdean eta Mutiloagoitirekin hegoaldean.

Auzoa bitan banatzen da, iparraldeko aldea, lehenago eraikia, eta ondoren altxatutako hegoaldeko zatiko blokeak.

Historia

Auzoa 1990eko hamarkadaren hasieran hasi ziren eraikitzen, antzinako Erdi Aroko jauregi batenak ziren lurretan. Auzoa bitan banatzen da, antzinako Badostain eta Mendillorri arteko errepidearen bi aldeetan alegia. Auzoaren zati bati Mendillorrigoiti eta besteari Mendillorribeiti deitzen zitzaion, bata mendixka baten gainean eta bestea beheragoko lurretan. Blokeek, laukizuzen itxura dute eta lau solairuko altuera batez beste. Blokeen artean, gune berdeak eta laku handi bat eraiki ziren. Parkean, antzinako jauregia mantentzen da.

Ondarea

Jatorrizko kontzeju zaharretik mantentzen den eraikin bakarra Mendillorriko jauregia da. Jatorriko gotikoko eraikina da, ondoren XVI. mendean berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen 1990eko hamarkadan auzo berria eraikitzearekin batera.

Ur biltegiak

1895ean, Mendillorriko muinoan bi ur biltegi eraiki zituzten; hodi bidez hor biltzen den ura Iruñera bideratzeko erabiltzen da. Geroago, 1942tik 1975era bitartean, ur biltegi zahar horren ondoan beste lau eraiki zituzten, zeregin bererako.

Azpiegituraren inguruan, hiru jolas eremu daude, pasealekuak, lorezaintza eta konpostgintza irakasteko gunea, zuhaitzak eta behatokiak.[1]

Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Mendillorrin:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Ermitagaña - Mendillorri 06:30 - 22:30 10´
Bianako Printzea plaza - Olloki 06:30 - 22:00 60´
' Nafarroako Gorteak - Mendillorri Gauez 30´

Jakingarriak

Mendillorriko kale gehienen izenek Eguesibargo udalerriaren kontzejuen izenak dauzkate.

Hezkuntza

Lau ikastetxe publiko ditu eta instituto bat, A eta G ereduko ikastetxeak Mendillorri eta "El lago" dira eta D ereduko ikastetxeak Elorri eta Mendigoiti dira.

Institutoa D, G eta A eredukoa da eta Pedro de Ursúa du izena. 2007. urtean sortu zen, bakarrik 1 eta 2. DBHkoekin. Gaur egun 1. DBHtik 2. Batxilergoarteko ikasketak ditu.

Erreferentziak

  1. Iruñerriko Mankomunitatea: «Mendillorriko ur-biltegien paseoa», mapak dakartzan eskuorria.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.