El Correo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa: 9. lerroa:
''El Correo'' egunkariak, [[1937]]an falangistek lehen aldiz kaleratu zutenetik, hainbat izen izan ditu:
''El Correo'' egunkariak, [[1937]]an falangistek lehen aldiz kaleratu zutenetik, hainbat izen izan ditu:


* ''El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS''
* ''El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' (1937-1938)
* ''El Correo Español-El Pueblo Vasco''
* ''El Correo Español-El Pueblo Vasco'' (1938-1990)
* ''El Correo''
* ''El Correo'' (1990-)


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

15:34, 28 otsaila 2014ko berrikusketa

El Correo, lehenago El Correo Español-El Pueblo Vasco deitua, egoitza Bilbon (Bizkaia) duen gaztelaniazko egunkari bat da, 1937an espainiar falangistek sortua, Vocento Taldearen jabetzakoa. Eskualdeko hamar edizio ditu, horietatik sei Bizkaian. Hauek dira edizio horien eskualdeak: Bizkaia, Ezkerraldea, Eskuinaldea, Durangaldea, Uribe Kosta, Bilboko itsasadarra, Araba, Miranda Ebro, Gipuzkoa eta Errioxa.[1] Araba-Bizkaietan, ale gehien saltzen duen egunkaria da. Gipuzkoan, 1947az geroztik El Correoren jabetzakoa da El Diario Vasco egunkaria, herrialde horretan ale gehien saltzen duena.

Historia

Lehen alea 1937ko uztailaren 6an argitaratu zen, El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS izenarekin, espainiar falangisten erakunde horrek zuzenduta baitzegoen. Egunkaria inprimatzeko, EAJri desjabetutako Euzkadiren inprimategia erabili zuten hainbat urtez. 1938an, agintaritza frankistak El Pueblo Vasco egunkariarekin batu zuen, eta hala El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkaria sortu zen. 1945ean El Noticiero Bilbaino egunkaria erosi zuen, Etxebarria eta Bergaretxe burges familien jabetzakoa.

Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena, eskuineko ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. 1990eko hamarkadan izena aldatu eta El Correo izena hartu zuen. Gaur egun Vocento komunikabide taldearen barneko egunkaririk nagusiena da. Bi erredakzio ditu, bata Bilbon, bestea Gasteizen.

Izenak

El Correo egunkariak, 1937an falangistek lehen aldiz kaleratu zutenetik, hainbat izen izan ditu:

  • El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS (1937-1938)
  • El Correo Español-El Pueblo Vasco (1938-1990)
  • El Correo (1990-)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El Correo», Vocento.com.

Kanpo loturak